Bizimodu gogorra

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:10:00 - 1:12:20 (2' 20'')
Laburpena Ez du penarik mendian sufritu izanaz. Baina, bai eskolara ez joan izanaren pena. Baina, orduan normalena 14-16 urteak ezkero lanean hastea zen.

Transkribapena

- Orduko bizimodua holaxe zen, soprittu 'ta bizi nolapatte. Gehiyeiya zen hoa! miño nik ez dakat horren penaik. Mendiyan hala suprittutakoik ez dut, miño eskola ikasi gabia bai.
Joño nik eskola oan bezela pentsatzen banun hamasei urtekin e' nitzan lanea jongo e! hamasei urtekin jongo nitzan Arantzazura o' beste eskola batea o' ikastea jongo nitzan miño nun pentsatzen.
- Ordun denak hasten zien hamasei urtekin lanian, denak e!
- Bai bai gurian e' hamalau urtetik hamaseira hasi zin beste bi anaiyak e'
- Itxe guztitan hola izaten zan
- Bai, baserritatik eta joten zin gueta lanea 'ta aurreneko eunetan, joño! ezin ai! eskutan miña babak atetzen ez dakit ze itten 'ta jartzen zin. Ikasten zuten martxa.
Miño sofrittuta e! Haik sofritzen zuten... joe! gue doblia 'ta gukya lanin jarriyak... guri ez ziun babaik eta ezer atetzen!haik nola zin sekula aitzurrak kierrik hartu gabik
Nombatte jan in ber ba... 'ta joten zin e. Oaingo gaztiak hala jarriko nittuke. Gehiyeiya zen hoa.
- Gehiyegiya?
- Hua gehiyei gehiyegiya 'ta uaingua 're bai e! Leno san duna.
Uaingua 're dena eskola, eskola,eskola 'ta hoeita bos sei urte, " Eskola nijua" Leno behin komoniyo haundiya iñazkio " Hi! benga, lanea!"