Gaztetatik basoan

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:07:27 - 1:10:00 (2' 33'')
Laburpena 16 urterekin hasi zen basoan lanean. Komunio handia egin arte auzoan aritu zen. 16 urte bete eta mendian hasi zen lanean. 2,5 metroko tartea utzi behar izaten zen zuloen artean. Eguraldi ona zenean zuhaitza sartzen zuten aurrez egindako zuloetan.

Transkribapena

- Zu gazteik hasiko ziñan basuan? zenbat urtekin?
- Ni hamaseikin
- Hamaseikin
- Hamasei urtekin, komoniyo haundiya in arte auzuan lanin 'ta komoniyo haundiya in 'ta geo ,
- Geo kanpoa lanea
- Herriyak jartzen zun lan pixarra batzutan o' aitzen nitzan.
'Ta hamasei urte konplittu zizkinin lanea, mendira Irungo partea Erlaitza.
- Han hasi ziñan
- Bai. Kasuen! hua hua hua aiyera!
- Piñuak eta sartzen zenittutenian 'ta paguak eta haritzak eta zulua in berko zen ba lurrian?
- Bai aurreneko aurreneko itten genun zulatu mendiya'ta geo berriz aldatu, landaria jarri 'ta lurra bota 'ta.
- 'Ta zulua zekin iten zen?
- Aitzurrakin
- Aitzurrakin beti
- Aitzurra, hasi mediyan muturretik 'ta beraño errenka bat hartu fila bat, segi!
- 'Ta ze irikitzen zen lerrua osua goitik beraño?
- Bai, beno ereki ez. Hemen zolo bat
- Zolo bat
- Bai bi metro 'ta erdi zen neurriya
- Tartia utzi ber zan.
- Bai. Makillak ginttun bi metro 'ta erdikuk. 'Ta hola bi makilla jarri mendiyan goiyan hain direkziyun errenka bat pasten zun batek, zuzen. Geo errenku hartatik, bo fila hartatik botzen genun guk
makilla hoi, zolua non in, han beste errenka bat itten genun geo bestik bestia haiko giñan sei laun zortzi, mendiya dena zulatzen genun 'ta oan ebiya da ,eualdi ona da, aldatu in ber yeu. Piñua bai landaria sartzen geo.
- Banaka-banaka sartu ta berriz e' lurrakin tapatu.
- Bai lurrin jarri 'ta segi aurrea mendi bat bukatzin bestia 'ta, jo!