Pinu landaketa

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:04:47 - 0:06:47 (2' 00'')
Laburpena Diputazioak, udalek ematen zieten lana. Baina, gehienbat paper-fabrikak. Pinua landatzeko, haitza, pagoa eta bertako zuhaitz asko kendu behar izan zituzten. Oiartzunen Sorondotik eta Arlepotik Goizuta alderako mendietan sartu zuten pinua.

Transkribapena

- Hor e baso lanian 'ta aittu ziñatenian, diputaziyuak o' ayuntamentuak o' emango zizuten lana ez?
- Bai hoik e' bai. Papelerak e' asko.
Papelerak e' mendi mendiya hartu zun, ba Errentikun Oiartzungun 'ta hartu zittun mendiyak,
'ta guri geo eman ziun piñua aldatzeko. Piñua aldatu genun oan dela, oan dela berrogeita hamar urte 'o
berroei urtetik gora 'ta... bota zittuzten aik piñu haik, berriz ayuntamentuk usteut aldatu zittula.
- Zuek in zenittuzten aldatu, jarri
-Bai jarri genittun guk, haik hazi zian
- 'Ta nun jarri zenittuzten piñuak zuek?
- Hemen Sorondo bakizu? Sorondotikan hautz mendy hoitan denin
- Hor Sorondotik hauntz Aldura aldea harrapatzen du
- Bai Aldura aldea 'ta geo hauntz zea aldea Goizuta aldea 're mendi haundiyak dia
-Bai
- Sorondotik hor denin. Arlepotik[Arlepotik:9940} goitti hautz hauzko alleka 're bai, k