Bidea egiten eskuz

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:06:47 - 0:09:05 (2' 18'')
Laburpena Mendietara zuhaitzak landatzera iristeko, bideak egin behar izan zituzten. 8 kilometro. Dena eskuz. Herramientak: aitzurra, pikotxa, barrenua. Barrenua: harria zulatzeko burdinezko tresna.

Transkribapena

- Geo biria itten 're bai. Dena eskuz. Aitzurra 'ta pikotxa. 'Ta in ginttun hemen Sorondotikan aurrea Aldura[10798] aldea 'ta geo beste alleka 're bai enbalse aldea 'ta.
Zortzi kilometro dena eskuz. Harri gorra baldin bazen barrenua saten you, hola burni luze batzuk, bi muturretan luziak zorrotzakin.
'Ta zulatu harriya, kartutxua sartu han 'ta lertu harriya 'ta pikotxakin harrotu 'ta segi.
- Hua pikotxakin harrotu
- Geo harriya eskuz botzen zenun bazterrea 'ta, o' pareta iñ o' in ber zena in 'ta
-Lezoya in berko zenuten?
- Bai lezoya leku baztutan 'ta bestetan berriz lurra botiaz botiaz bea pilla itten zen, montoiya itten zen.
- Eta esan dezu, errramienta asko 're ez zenuten garai hartan, ze erramienta ibiltzen zenuten?
- E... aitzurra 'ta pikotxa asko. Gio barrenua, 'ta geo
- Zer da barrenua?
- Barrenua len san duten burni luzi hoi. Hoi harriya zulatzeko izaten da. 'Ta gio lurra hemendikan nola esango 'ut hauzkaldin nola ai dia hor berriya itten hau bezela, hoinbeste birian (...) 'ta karretillakin.
Karretillakin dena itten ganun. Nik karretilla kargatu hara jon 'ta bota 'ta torri 'ta kargatu 'ta segi!
Bi laun hiru karretillakin eun guziyan geatu 'be.