Lana

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:02:15 - 0:04:47 (2' 32'')
Laburpena Plastiko fabrikan 19 urte pasa zituen. Aurretik hogei urtez aritu zen mendian, basoan lanean. Anaiak zituen nagusi. Gipuzkoa guztian zehar ibiltzen ziren: Arantzazun, Zegaman, Lazkaon, Aralarren ... Leku garaiak ziren horiek, neguan elurtu egiten ziren. Beraz, urrian menditik jaisten ziren.

Transkribapena

- 'Ta zu ordun aurretikan esan zu hor plastiko fabrikan lana in
- Bai, hemetzi urtian. Bai
- Hemeretzi urte e?
- Geo mendiyan lenoztik hogei pasa nittun
- Hogei
- Bai. Zarra naz ni!
- Hogei urte mendiyan baso lanian o
- Bai, bai anayak alkarrekin.
- Anayak nittun nausiyak. Haik itten zuten lanteiya hartu o... aldatu ber da arbola o' biria in ber da o' garbittu ber da mendiya o' haik hartzen zuten 'ta
haik pioi geiyo 're bazittuzten 'ta ni haikin aitzen nitzan.
- Eta nun aitzen ziñazten?
- Hemen dipu... egiya satekoz, len aittutako tokiyan erdiyik ez dut izautuko, non aittu giñan ez dakit, zenbait lekutan, miño dipuzko guziya iya iya jira genun.
- A bai eh?
- Arantzazu eta Zegama, Aralar eta hoyek denetan Lazkao 'ta hoyek denetan aittu giñan.
Miño lantei bat bukatzin bestea joten giñan... 'ta behin oktubrin atzenazkeo honuntz Oiartzun aldea tortzen giñan.
Oiartzun aldea o' Tolosa aldea o' bajatu. Aralartik, Zeama aldetik 'ta altu hoitatik. Elurra itten zun izugarriyak itten zittun 'ta hola. Gen biziya holaxe salbatua du.
Guk ez genun partipaziyoik 'ta ezer e' gure gurasuk eaman ziun dote parte bat izugarriya. Pake santua iñoi sosik ez. Zor batzuk bazin, Zorrak haik denan arte patu ginttun, hemen Karrikako itxi hoi 're bai, baserri ttiki bat zen. Hora etorri giñan.