Libretak

Primary tabs

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:20:41 - 0:23:16 (2' 35'')
Laburpena Dirurik ez zutenez libreta erabiltzen zuten. Dendariak apuntatu egiten zuen hartutakoa eta bere libretan eta bezeroarenean. Gero ahal zen bezala ordaintzen zen, sagarrarekin (karga). Iratze denboran, artajorran...

Transkribapena

-Libreta hura ze izaten zuten berak apuntatuta?
-Ez, benian apuntatzen zuten 'ta gurian 'e bai. Bitan. 'Ta geo itxea, kusteko, itxea biali. Ze hartu zen, ze utzi zen, dena. Ez, trampik ez zuten itten e.
-Oan guri raro itten zagu libretan kontu hoi. Nik, behintzat, ez dakit zer den libreta!
-Ai libreta! Ai nei lotsa maten. Orduan goatzen naiz, neska kozkorra nitzan, biño lotsa maten zin beti jendia baldin bazon tabernan.
Beste, beste ixkiñan jarri 'ta. Hoi gauza, ordukoz lotsa ematen zian libretakin ibilli biarra.
-'Ta zer zen libreta hoi? Zertako zen?
-Libreta hoi ba ze enkarguk hartzen zenittun apuntatzeko.
'Ta haik ben libretan apuntatzen zun 'ta gurian apuntatzen zun ze kartzen genittun. Kompreintzen zu? Libreta hortako zen. Zuk ez zu jakingo, biño guk erki ikasi genin. zu ikasi gabia oandikan e!
-Gu bat 'e ikusi gabiak.
-Joxentoniok nahikua maten baizu!
-Guk nahikua izan dugu, hortan arrazoi zu!
-Bai.
-Guk goseik ez dakigu zer den 'e!
-Ez, ez, ez, ez. Ez izautzia hobia. Gu gustoa joten giñan Txikierdira 're. Jesus! Han ematen zuten jana ondo. 'Ta auzota 're bai, beti eman 'ta geo itxeako laundu itten ziuten. Eta ondo.
-Joxepa, 'ta san zu zueri libretan apuntatzen zizuela ze eamaten zenuten eta
-Karo, beak 'e ben libretan bai. 'Ta geo han apuntatzen zuna gurian 'e bai. Bai.
-'Ta hoi gero pagatzeko? San zu...
-Geo kontuk atea!
-Lan mordo bat egin behar izango zenuten.
-Ombre! Lan mordo bat eta sar pil bat eta sarra kantidadia izaten genun.
Ehun karga 'ta. Karga ez dakizu, sei zakukin itten da. Karga. Eta sekulako sagar pillak eta haik nola tolaria baizuten 'ta geo sardua nola saltzen baizuten, han Txikierdin ba...
Harea ordaintzeko gauzak, lenguk ordaintzeko. Bestetako ez.
-Sarran kargak ordun. Zerbaitte gehiyo? Akordatzen zea ze lan itten zenittuzten?
-Hua, iatze juteko dembuan, belar dembuan, artajorrik baldin 'o ze jorraik baldimazen, holaxeko lanak. Beak ezin zuten, zertikan beak zien beti jendia izaten zuten 'ta.
Esneketan 'e ibiltzen zien 'ta beak ezin zuten. 'Ta ordun juten zin guen itxea. Bai.
-Jende eske? 'O esku eske behintzat, ez?
-Esku eske. Esku eske.