Iratzea

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:23:16 - 0:24:16 (1' 00'')
Laburpena Azpiak egiteko erabiltzen zen, iraila, urrian mozten zen. Segarekin moztu eta behiekin garraiatu, ondoren meta egin.

Transkribapena

-Eta iratzea zertako batzen zen?
-Haik beak, mutilzar bat Miel, mutilzarra deitzen geniyon beti, Miel zun izena. Eta harrek aziendak eukitzen zittun, betzi bat buru 'ro ez dakit zembat eukitzen zittun aziendak. 'Ta haintzako.
-Azpiyak itteko?
-Azpiyak itteko bai. Azpiyak itteko ibiltzen zuten.
-Ze garaitan izaten zen iratze biltzia?
-Hoi, iratzeketako dembua izaten zen, ba setiembretik aurrea.
Setiembre, oktubre, hor ibiltzen zen. Udazkena. 'Ta sarra 're udazkenian, setiembretik aurrea.
-'Ta iratzetakua adibidez ze lan izaten zen? Nola, mozten ziƱuen?
-Moztu segakin. Eta geo behiyakin karri, gue itxeko behiyakin karri. Bai, karri 'ta.
-Etxea karri 'ta.
-Meta in 'ta etxe atzian bazuten tokiya 'ta meta in.