Biografia |
Kaxilda ergoiendarra zen, Txanpañen jaio eta bizitakoa. Gaztetan kaleko Ollarragirrera etorri ziren eta handik ezkondu zen plazara. Ergoiengo Garatekoa zuen senarra, arotza. Txanpañe Aierdiren ondoan dago, eta Aierdi eskola zen. Hori dela eta, auzoko bere adineko haurrekin harreman handia eduki zuen Kaxildak. Plazan bertan bizitakoa izaki, Oiartzungo gertakari nagusien lekuko bikaina genuen Kaxilda. Bere garaiko beste askoren modura, gauza onak baino txarrak gehiago pasatakoa zen, baina umore onari eutsi izan zion beti. |