Arropa egin edo konpondu. Erosi batere ez

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:36:15 - 0:39:20 (3' 05'')
Laburpena Xanistebanetan arropa berria estreinatzen zen. Berria egiten zen, baina konpondu asko egiten zen. Trajeari buelta eman ere bai askotan. Soinekoak nolakoak ziren. Tablak aurrean bakarrik egiten ziren, buelta guztian egiteko oihal asko behar baitzen.

Transkribapena

- Zaten zen euna estrenatzeko. Xanisteanetako 'ta, ui...! Jesus! Bai, izaten ez 'te zun jendik kuidadua! Bai, yalokreo!
- 'Ta batzuk eosiyak, bestik iñak...
- Dena.
- Beste batzuk arreglatuk 'e igual.
- Bai, arreglatu 're bai, bai. Bat biño gehiyo baia arreglatuk! Jesus...!
Zembat, zembat etorri: "honek bai 'te du arregloik?" 'Ta "bai, hau dena eskatu 'zazu, atzea dena plantxatu 'ta ekarri 'ta arreglatuko dugu ederki, berriya bezela!" 'Ta halaxe itten genun.
- Soiñak zinak, gonak eta...
- Bai, bai. Soiña 'o trajia, igual. Zembat traje buelta eman 'e! 'Ta atzea berri-berriya geldittu. Berri-berriyak!
- Diroik ez berriya eosteko!
- Hoi ba! Jendiak, jendik bazekiyen gaiña, e! Arreglatzen zela ongi. Askok saten zuten: "bai, arreglatuko 'zute!" Saten geniyon: "segun nola don beste ayekatik" Eta "Beitu beitu nola don!" "A! bueno, eskatu zuek, plantxa-plantxa iñ, 'ta ekarri! Eta moldatuko dugu."
- Tokatuko zen, Kaxilda, buelta man 'ta lendikan buelta mana igual.
- Bai.
- Hirugarren buelta igual?
- E?
- Hirugarren buelta igual batzutan!
- Bai, batzutan bai aleiya! Batzutan bai, batzutan bai.
- Erki gastatuk, e!
- Bai aleiya.
- 'Ta nolakuk izaten zin, soiñekuk 'ta nolakuk izaten zin? Nola jazten zin, ziñazten...
- Soiñekuk? Askotan izaten zin lixuk, 'ta bestetan erdiño hola liso, biño hemendik betti tableatuk.
- A...!
- Tablakin. Eta ederki gelditzen zin. 'Ta bestetan osoik goitik betti. Joskurakin forma mana, 'ta forma harrekin buelua mana, ongi gelditzen zin.
- Hoi da.
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta kolorik eta, hola kolore biziyak eta bazin, 'o nahiko illunak?
- Rayatuk 'e bazin, lisuk 'e bazin telak. Denetik bazin. Bazin telak denetik!
- Denetik!
- Bai, bai, bai.
- Eta buelo asko 'ta zin? 'O ez? Bueluk eta geo torri zin?
- Buelo askokin itteko, tabla askokin iñ ber zen, 'ta tela asko ber izaten zen.
- Ai...! Karo!
- 'Ta horrengatik, beitzen zun jendik pixka 't hoi. Bueluna.
Tela asko ber baizen tablak itteko. Bazin, e! Itten genittun aurrekaldia bakarra tablakin, 'ta ordun atzin liso.
- Bai.
- Haik 'e polittak gelditzen zin. 'Ta bestetan, berriz, atzin 'ta aurrin tablakin oso ederki.
- Bai, biño tela ber!
- Tela ber buelua mateko tela ber.
- Ordun izango zen, ordun 'ta buelo gehiyo zakanak, seiñalke...
- Bai, seiñalke... Seiñalke bazula dirua, gehiyo kartzeko. Hoi ba!
- Eta geo illia 'ta nola iamaten zen? Oaiñ biño...