Zinema

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:41:00 - 0:44:30 (3' 30'')
Laburpena

Sara Montiel espainiar aktoreak pelikula bat grabatu zuen Oiartzunen. Jende askok gogoratzen du gertakizun hau. Kaxildak ere oso gogoan du: plazan bizi ziren eta beren etxeko balkoia leporaino bete zen filmaketa ikusteko. Oiartzunen zinema egon zen; Don Jose Bergaretxe apaizak jartzen zituen pelikulak Kontsejun.

Transkribapena

-'Ta zu gotzen al za, oaiñ hola dotorez ai gala 'ta, Sara Montiel torri zela pelikula grabatzea?
- E?
- Zu gotzen al za Sara Montiel...
- A bai, Sara Montiel?
- Gotzen al za?
- Itxetik kusi 'ta!
- Karo, plazan!
- Ni plazan bainitzan! 'Ta aurrekaldin nun 'ta!
- Metro gutxira ikusko zenun ordun!
- Aleiya! Balkoiya lepoaiño betian ekittu nun! Jendez dena betia! Izautzen zen guziya, denak ne etxea! Hua ikustea! Sara Montiel!
- Gotzen za nola izan zen?
- Akortu? Primeran akortu! Primeran!
- Ze in zuten? Prozesiyua 'o...
- Harrek? Teatrua! Teatrua in zun, teatrua! Eta bestia zeiñ zun harrek bekin?
Oiyartzungu zun 'ta! Barberuna! Bai, barberuana! Nola... Bai...! Akortzen, akortzen ez zaztela! Oaiñik hemen da 'ta! Jabier du izena gaiña!
- Bai!
- Hori!
- Hoi ate al zen bekin?
- Bai! Sara Montielekin!
- Ordun beai galdetu ber 'yogu!
- Bai! Biyek ate zin!
- Gurutze Berrin iondu 'men zen.
- Bai ,baita 're, baita 're. Baita 're.
- Oso guapa izango zen!
- Uaiñik atetzen da, e!
- Bai. Biño... Bueno!
- Oaiñ kambiatua milla gauzetan!
- Karo! Biño harrek...
- Harren arpeiya, harren arpeiya... Biño ordun!
- Rebuelo erra izango zen!
- E?
- Rebuelo erra iongo zen hemen!
- Plaza bat eondu zen! Lepoaiño betia! Denak hua ikustea! Denak hua ikustea! 'Ta oaiñ askotan kusi izan dutenin saten dut: "horrek zembat arpei 'te 'ttu! Ordutik honea!"
- Bai.
- Bua...!
- Joe, hua 're!
- Uaiñ urte asko 'ttu harrek 'e!
- Bai...!
- Ordun gaztia zen.
- Harrek gaiña ez du meritoik! Hua operatu 'ta dena in da!
- Ba, horrek arpeiya dena berrittu du!
- Bai...!
- Dena. Dena bai.
- Diruk harrek 'e!
- Asike akortzen za!
- Bai. Bo, ni ez naz gotzen, nik ikusi nun pelikula!
- A! Pelikula ikusi zenun!
- Itxian pelikula ikusi genun, 'ta ordun san ziten: "ikusi pelikula Oiyartzun atetzen da 'ta".
- Bai, bai, bai. Oiyartzungo plaza erki jitu zun harrek. Erki jitu zun! Oi...! Yalokreo!
- 'Ta bestela, zinia bai al zen Oiyartzunen?
- Zinia bazen. Don Jose apaiza, bakizu, Bergaretxe?
- Bai.
- Harrek itten zuna! Harrek botzen zun.
- Hara.
- Kontsejun. Zinia botzen zun harrek jaitan, tarteka. Beti ez, e! Biño tarteka botzen zun zinia. 'Ta joten zen jende asko, bai.
- Zu joten ziñan?
- Bai, behiñ 'o behiñ. Gutxitan jon nitzan. Gutxitan. Biño behiñ 'o behiñ jon nitzan. Biño zinia botzen zun.