Izengoitiak

Kazkazuri eta piztiak

Transkribapena

- Leno esan dugun bersolaiy hoi, Zurkoku hoi, Artikutzako urantzako kanala itten ai zela jona izan ber zula, horrea lan eskaka, 'ta enkargatui esan: "ba al da lanik netzako 'ro zea? Nik askon berrik ez dit, e! Biño ..."
"Sar ziz zea hortan, aska hortan 'ta" "Uf! Ni ez nak hor sartuko! Hor bitxo asko zaudek! Otsua 'ta, azeiya 'ta... Intxixua 'ro besteik izan ber zula 'ta
- Haik lanin ai zinak!
- Lanin ai zinak eta, bitxua, haimbeste bitxo tartin ez zela sartuko hua!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-042
Pasartea 0:14:50 - 0:15:30 (0' 40'')
Laburpena Oiartzungo familia ezagun batzuk izengoitia jaso dute, belaunaldiz belaunaldi. Kazkazuri joan da lanera eta nagusiak askan sartzeko agindu. Hark ezetz, piztiz beteta zegoela eta: han lanean ariki otsotar, azeritar eta intxixutar bat.

Prailetarrak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:15:40 - 0:19:04 (3' 24'')
Laburpena Iturralde baserria ere Prailena bezala da ezaguna. Bertakoak, berriz, Prailetarrak. Izenaren jatorria aurkitu zuen semeak. Beren aurrekoak, Maitxoren senarraren osabak edo, inguruko umeei dotrina erakusten omen zioten bertan. Oiartzunen izengoiti batzuk belaunaldiz belaunaldi igarotzen dira, batzuk oraindik mantentzen dira: Praile, Otsua, Trumoia ...

Txipitoko etxea: bixkainak, frantsesak eta "aquellosenak"

Transkribapena

Nor Barrenetxea Retegi, Juan Mari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta Z1
Pasartea 0:06:11 - 0:07:46 (1' 35'')
Laburpena Txipitoko etxean hiru familia bizi ziren: "Bixkainak" (beraiek), "Frantzesanak" eta "Aquellosenak". Beraiek Bixkainak, aita bizkaitarra zutelako ziren. Frantzesanak, berriz, Iparraldetik gerratik ihesi hona etorritako asko ziren Oiartzunen, eta horietakoak edo haien ondorengoan omen ziren bertan bizi zirenak. Aquellosenak, ordea, ez daki zergatik deitzen zieten horrela, Iturrioztarrak omen ziren jatorriz, Olazi baserrikoak. Garai batean herri guztietan izengoitiz ezagutzen zen jendea.

Zergatik 'Prailetarra'?

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. 'Prailetarra'
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:52:11 - 1:54:31 (2' 20'')
Laburpena Aitona behin sagardotegira joan eta kupelaren gainera igo zen. Sermoia botatzen hasi omen zen frailea bezala. Hortik, praile deika hasi zioten eta ondorengoei prailetarrak. Aitona hura eta baita aita ere bertsotan aritzen ziren.

Ollokiren bertsoak

Transkribapena

-Hok e' Olloki, Olloki 're bersolaya Oiartzungua, izan ber zun, Maitxo Olloki 'ta oin
-Ollokinekua?
-Bai
-Bai e?
-Joxe Ollokik jarriyak
Berso berri batzuek
mutil zar batenak
Zer pasa duten, ze pasa zuten jakin
dezatela denak
Iya jonak dauzkat
ditutan kemenak
asko penatzen gera
bakarrik gaudenak.
Morroi joana nintzan
baserri batera
nere izerdiyakin
eginda jatera
alimentu txarra 'ta
neketik aukera
flakoa jon izan da
flakogo atera
hainbeste despreziyo
sufritu zen landa
ez gerade ibilli
oillaskua janda
edadi ona berriz
errekara joanda,
ez dute asko galduko
morroiei emanda.
Langillientzat ez badu
edari hobia
Honuntz joateko nork du
morroi baloria?
Zertarako da etxean
daukan tolaria?
Aspaldi joana dauka
sagar koloria.
Alimenturik ez 'ta
lana eginazi
holako tokira joan
behar dunak etsi
Besteren bizkarretik
nahi luteke bizi
nere gorputzak eztu
asko irabazi.
Aspaldi joan zitzaigun
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:15:00 - 0:19:40 (4' 40'')
Laburpena Ollokiren bertsoak. 13 bertso morroi kontuekin. Normalean, baserriaren izena hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Ollokine baserriak bertakoengandik zuen jasoa izena. Izan ere, bertakoei Olloki deitzen zieten eta aita-semeak bertsolariak ziren. Maritxu Sagardiarekin egindako elkarrizketan horixe bera azaldu zigun, Olloki hauen iloba izaki bera.

Olloki

Transkribapena

- ... zelayin.
- 'Ta hangua zer zenun gurasutako bat 'o?
- A ez dakit... hara ezkondu zian 'o... hori ez zattut esango.
Han sortu giñan behiñipein betzi 'do hamar.
- Jesus!
- Bai.
- Eta noiz torri ziñan honea?
- Honea sei urtekin karri ziten. Nola... Osaba zen nere attan anaiya. Eta nola berak etzakaten... etzuten familiyik ba 'ta... ordun bakizu? Askok ez bazuten ere zeaikan...
padrino-madrinak, atautxi-amautxiyak, jasotzen zittuzten hola, asko, len ohittura bazen. 'Ta etzuten beran familiyik eta honea karri ziten 'ta hementxe, hazi 'ta hezi, 'ta bukatu 're hemen in berko dugu.
- Eta Ollokinekua zein zen e...?
- Olloki saten ziyoten osabai, 'ta nere attai 're bai. Attona... attona... hoiyen attan atta edo...
Hoin attona 'ro... Usurbilkua baiño han Olloki baserriya 'ro ez dakit zer zen han... bertsolaiya oso ona izan ber zun.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:03:10 - 0:04:30 (1' 20'')
Laburpena

Astigarragako Olaberrieta baserrian jaio zen Maitxo. Sei urterekin ekarri zuten Ollokinera, aitabitxi-amabitxiekin. Normalean, baserriaren izengoitia hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Olloki aita eta osabari deitzen zioten eta handik hasi ziren etxeari Ollokine deitzen. Aitonak bertsolari ona izan behar zuen.