Neskameak

Sukaldariak

Neskamea eta morroia Esnaon

Transkribapena

Nor Retegi Aizpurua, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta Z7
Pasartea 0:10:12 - 0:11:39 (1' 27'')
Laburpena Neskamea, neska gazte bat, umeekin laguntzeko hartu zuten. Auzokoa zen. Gerra garaian etxea erre zitzaien neskamearen familiari eta etxean hartu zituzten. Gerra hasi zenean 11 urte zituen Joxepak.

Artamugarri-erdikoa

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta Z4
Pasartea 0:06:20 - 0:08:21 (2' 01'')
Laburpena Artamugarri oso baserri ederra omen zen, ikuilu eta sala dotoreekin. Baserria nolakoa zen kontatzen digu. (Tartean txirrina jotzen dute eta moztu egin behar izaten dugu). Garai batean neskak oso gazterik joaten omen ziren neskame; tartean, Mari Karmenen bi ahizpa zaharrenak ere bai.

kanpoan lanean

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-128
Pasartea 0:14:29 - 0:18:43 (4' 14'')
Laburpena Baserritik kanpo 16 urte arte ez zuen lanik egin. Negu batean pinu aldatzen ibili zen. Arrebak Biriatura joaten ziren lanera, hotel batera. Sasoia han pasatzen zuten. Pasaporte eta deus gabe ibiltzen ziren hasieran, arriskuan. Bera ere joan izan da igeltsero lanak egitera.

Trabalekuko amonari diru eske

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. 'Prailetarra'
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:41:31 - 1:42:32 (1' 01'')
Laburpena Anaia Trabalekura joaten zen bertako amonari laguntzera 20 pezetaren truke. Soldaduskara joan eta bueltatu zenean berriz amonarengana joan zen lanera. Orduan 5 duro eskatu zizkion. Baina, amoak ezetz. Hortaz, mendira joan zen beste anaiekin lanera. Eta handik Luzuriagara.

Albisturren apopiloak

Transkribapena

-Ze, sukaldin urakin nola kompontzen, ura nondikan kartzen zuten 'o?
-Sukaldian jatekua 'ta itteko 'ta ura nondik kartzen zenuten?
-Altxuko itturriy hortik. 'Men bian, guk dembatin han goitik hartzen genun ura. Eta eraiya frexkatzeko 're hola depositto bat. Han hoa 're, han hoa 're. Ze uste zu zea... Hoixen! Ura!
Zea oain bezela, zea arropa makinan sartu 'ta zea. Pardelak in 'ta erreka jun. Horrea bai hoixen! Jesus! Han 'e lanin aittu niñunen ba ni Albisturrenin 'e, Albisturrenin. Altzibarko Albisturrenin.
Maria itxekoandria, Maria itxekoandria. Kaxinto nola da oan zea, Kaxinto haren semia zen. Bai 'ta gehiyo 're bazin, Texa 're bada 'ta, Manoli 're bada, Manoli dendakin eoten da. Zea Joxe Luix.
Zea Zontzorrozko kamiyua itten ai zila, apopillo asko eoten zin. 'Ta apopilo denak hor lo itten zuten, Albisturrenin. 'Ta leno tolarik zin 'ta geo tolari haitan beti makillak 'o zea botata.
'Ta hoa 'ta makillak 'e, zea in ber, oiya bezela. Enteintzen al zu? 'Ta zea Kontxita Txantxangorriyana hil zen. Hora Errentiyan lana itten zuna fabrikan 'ta.
Hora tortzen zenin, lanetik tortzen zenin horrea joten zen 'ta. Mariak saten baizun, etxeko andria zena, Mariak saten: " Bai, Anttoni han ai da zea goiyan kabañak prepatzen 'ta sei harei launtzea"
Joten zen, joten zen 'ta goitti iyotzen zeneko: "Anttoni katzu gazta (?) pixka 't betik!"
"Gazta betik nik! Nik jon 'ta jan dut bian! Zetik ez zu jan bian? Hura jarri ber zuten zato billan. Nik jan nun bian!"
(...)
-Jo han 'de aittu zen lanin hau e!
-Ez dakit itxura du.
-Afaltzeko beti gisadua. Afaltzeko beti gisadua izaten zen.
-Han, Albisturrenin?
-Beti apopilo. Apopilo asko eoten zin. 'Ta hain arropa denak nik 'ta ne izebak garbitzen genun errekan. Bai guk dena garbittu, guk garbittu 'ta hantxe itten zen. Guk garbittu 'ta beste itxeko andre batek zea kompondu, hautsi baldin bazuten.
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:40:25 - 0:42:51 (2' 26'')
Laburpena Ur-korrontea oraindik jarri gabe zegoen garaietan, Tolarekoek Altxuko iturritik ekartzen zuten ura. Tolaren ez ezik, beste toki askotan ere lanean aritu izan da Anttoni: Albisturrenen kabañak prestatzen eta arropa garbitzen aritu izan zen. Albisturren tolareak zeuden eta maindireekin estaltzen zituzten. Zontzorroizko errepidea egiten ari zirela, apopilo asko egoten zen bertan. Hika.

Baile zerratua

Transkribapena

-Geo zea in zuten. Norbaittek, norbaittek zea aiyuntamientun parte man zun baile zerratua itten zela. Baile zerratua itten zutela.
Eta dembatea ez zen arrazoi izaten. Eta (...) denak! 'Ta ordun alkatia zen Xuberokua, Xuberokua. E? Ba al dakizu? Xuberoa jona al za zu? Bai ez dakit zein zun izena, ez dakit zein zun izena.
Xuberokua zen.
-Manuel.
-Hoixen! Manuel bai. 'Ta hoa zen alkatia 'ta.
Norbaitte (...) jon 'ta geo in ziyoten deittu Tolarekui. Bat joteko 'o bi joteko, nola zen keja sartua 'ta joteko ze itten 'te zuten satea, eakustea. Eta, Tomaxa 'ta biyek jon giñen, Bialdeko Tomaxa hoi 'ta biyek jon giñen.
Gu biyek giñalako 'ta gu biyek jon giñan hara. 'Ta (...) san ziun aleiya keja sartu zutela 'ta jendia haserre zola barriyokua. Baile zerratua itten zela 'ta (...).
'Ta guk san geniyon hara gezurretan(?) joten zenai tokiya maten baziyon berriz 'e jongo zila. Ostiko bat man 'ta bialtzeko aurrin 'ta ez zela berriz jongo san niyon. Par errak in zittun beak, alkatik beak.
Biyek jon, bai Tomaxa 'ta biyek jon. Bai 'ta zea hor san geniyon: "Hara gezurretan joten zenai ez mateko tokiyik, ostiko man 'ta bialtzeko aurrin 'ta ez zela berriz jongo hara!"
Gezurrak zila denak guk san geniyon ! Ai!
-'Ta hala al zin? Gezurra al zen?
-Miño gezurra al zen, gezurra? Gezurra?
-Gezurra zen, gezurra izango zen bai!
-Ez al zuten agarrau itten?
-Zakiyenak bai! Zakiyena ibilko zen 'ta ez zakiyena beira eon! Bai, bai, ibilko zin.
ManueIinaxioi importa ziyon ba orduntxe bat jo 'o bestia jo. Jesus! Oso gizona propiyua zen hua e! O...
-Nola zun izena?
-Manuxio, Manuel Inazio izango zen seuraski. Oan Manuel Inazio bi izen izatikin, Manuxio.
-Hua mahaiyan gaiñin aitzen 'men zen, ez?
-Hua ze aitzen zen mahaiyan gaiñin?
-Mahaiyan gaiñin bai.
-Atta panderua jotzen aitzen zen?
-Baita 're! Baita 're! Baita 're! Bai.
-Mutikozkorretan.
-Horrek ongi itten zun, ongi itten zun horrek 'e! Ongi itten zun horrek 'e, jo...
Horrek 'e numbaitt ikasi ziñan ba e!
-Artzai, mendiyan bakarrik.
-Atta gaiñea ongi dantzatzen da e! E?
-Dantzaiya izandu da beti, ez?
Ui! Kinto bazkaitan 'ta bazkaltzea askotan joten dia horrea! Bai... Hoixen!
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:37:39 - 0:40:20 (2' 41'')
Laburpena Bileran baile zerratua egiten zela eta, udaletxean parte eman zuen norbaitek. Anttonik esan zion alkateari hara gezurretan joaten zirenei ostiko eman eta aurrean bidaltzeko. Barre egin zuen alkateak. Soinu-jotzen Manuel Inazio Galdos eta pandero-jotzen Joxe Luix Lardi aritzen ziren. "Oso gizon propioa zen hura". Hika.

Pinatxone

Transkribapena

-Ni gaztia nitzala hor jende pilla erra bai lanian, Mari Joxe. Pilla erra bai, lanian! 'Ta geo zea, ama operatzekun despeittu zittun amak. San ziyoten opetzea zijula 'ta haik ez ziyoten mango bazkaltzen.
Bazkaltzea tortzen baizin horrea. 'Ta opetzea zijula 'ta zea. Aber, haik san Mari Jose, aber nik ez 'te niyoten mango, bazkaiya aleiya. 'Ta zeak, amak esan, neonek, neonek sateko, banekila hizketan.
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:31:20 - 0:32:30 (1' 10'')
Laburpena Gaur egun Pagoalde industrialdea dagoen tokian, torno fabrika zegoen. Antonio Pinatxok sortu zuen 1946 aldera. Auzoan, fabrikari, Pinatxone deitzen zitzaion. Langile asko zituen eta Tolaren bazkaltzen zuten askok. Bertako etxekoandrea operatu zutenean, ezin izan zuen jarraitu denei bazkaria ematen.

Tolareko lanak

Transkribapena

- Joten giñan, aizu! Hemendik zea, Monikan etxia bakizu non den, Pikoketako (...), bai. Han 'e terrenua Tolarekuk baizun. Patata 'ta han itten genun. Bai, hoixe! Patata 'ta han itten genun, 'ta hartu 'ta, ba! Jesus, Maria 'ta Jose!
'Ta mendiyan, zea, Migel difuntu harekin, attonakin, Teexa 'ta ni, 'ta bertako mutilla zein bat 'o izango zun zerbatte, jesus, Olatxeko piñoia hortan beti-gotti (Endara errekako goiko zea hortan) ezkurra 'ta gaztaiña biltzea zerriyantzako.
Jesus. Biltzen genuna zakutan Portuburuño nolapatte karri itten genun 'ta geo esneketayak baizin, nola joten baizin Portuburura, harrek karri goiti-betti. Jesus, jesus...
- Lan klase pilla 'rra in ttu.
- Olaundittu betti tortzeko malda haundiya 'ta, gue Teexak saten zun, aittonak leheno tortzetik 'o handik malda hartan betti bajatu ber: "Hurrungun... bihar joten baia ni ena torko malda hortan betti. Barrengo heste guziyak tur-tur-tur".
Ez zen ba, barrengo heste guziyak tur-tur-tur muitzen zila, "Malda hartan betti korrika? Ni ena torko, nahi bain tortziaka bea". Jesus, jesus... Hango attona bat oso gaixtua bazen 'ta (Endaraku hartan), jakiña, arrazoi zun harek:
Guk ezkurra 'ta gaztaiña billu 'ta hango ardiyak ze jango zuten geo? Guena jon 'ta attona harek esaten zigun: "Bueno e bueno, Lesakako alkatin patzetik etorriko da abisua ez dela libre. (...) dila hemengo ezkurra 'ta gaztaiña".
"Bueno, bueno ongi do. Oso ongi do". Bo! Jesus, jesus. Miño zenbat, zenbat...
- Hoi komeiyak!
- 'Ta dena oiñez.
- Ba! Malda hartan gotti ibillko giñan gu. Tur-tur-tur...
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:11:50 - 0:13:50 (2' 00'')
Laburpena Tolare, tabernaz gain, baserria ere bazen. Etxetik urruti ere bazituzten lurrak eta hara joaten ziren patata ereitera, eta baita txerriarentzat ezkurra eta gaztaina biltzera ere. Toki izenak.