Garbitasuna

Dutxak, bainuetxeak, garbitu, iturriak

Dutxa

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:18:33 - 0:19:21 (0' 48'')
Laburpena Aita eta ama oheratzean garbitzen omen zuten beren burua. Ura ongi aprobetxatzen zuten, denek ur berdinarekin garbitzen zituzten hankak. Ilea astean behin garbitzen zuten.

Ura, urruti

Transkribapena

- Arropa garbitzea 'ta Sauerrekaiño joten zin?
- Bai.
- Ura... Zeakua, eateko 'ta ber zuten ura?
- Eateko 'ta hemen itturri ttiki ttiki ttiki bat bazen, zea Kampo Santua saten yogu uan, Iagorritik gora hor zokuan, Linzuratik 'ta hor hor do ttirri, ttirri ttirri. Zea bat tortzen zen. 'Ta han utzi zembaitan hor hola marmita kozkor bat, 'ta ba! Betetzen igual ordu bete 'ro pasatzen zen,
'ta torri 'ta hemen txakurrakin jostatzen 'bili hua bete bitartin 'ta eatekua. 'Ta bere (...) berriz, Ozentziyoko itturriya ez dakit bakizun non den!
- Ez dakit.
- Ozentziyoko itturriya, hortik gora iyota, Ozentziyoko itturriya (...) hor ez al dakizu Ozentziyo non den 'ta?
- A bai!
- Ozentziyo!
- Itturriya zer
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:15:30 - 0:17:30 (2' 00'')
Laburpena Edateko ura urruti zuen Altzatxikik: kanposantua esaten dioten tokian iturri ttiki bat zegoen. Behiak ura edatera Ozentzioko iturrira joaten ziren. Behiak bi egunetik-edo eramaten ziren edatera, eta, orduan, kolpean edaten zuten eta tripa bete-bete eginda itzultzen ziren etxera. Lintzura.

Errotaberriko iturria

Transkribapena

- Zea, itturriy hoik bai al zuten izena? Pitusak hartu zittun itturriy hoik 'ta... Zuek bai, deitzen al zeniyoten...
- Beti Errotaberriko itturriya guk. Errotaberriko itturriya.
- 'Ta geo hor, e... Embotillatzen zittuzten 'ta horko urakin ingo zuten?
- Oi! Hoixe! Hoixe!
- Negoziyua!
- Gaiña debalde 'ta aski ur ona bai! Ez? Debalde! Haik dena eosiko zuten, ura 'ta dena!
- Kriston deposittua in zuten, hau bezela. Sukaldia biño... ez dakit zembat izango zittun, biño, ni Pitusan aittua bainitzan pixkatin. Urtebete 'ro pasa nun lanin. 'Ta hoeita... Ez dakit zembat metro kubiko zortzirehun 'o atetzen zin.
- Pilla!
- Hoixe!
- Klaro! Altzibar guztiya hortik hartzen bazun,
- Eateko jendik eamaten zun. Bestela ez, biño, eateko. Jon, torri 'ta itturri freskua! Geo jendia dena... Aramburuko itturrira amakin bat buelta in du jendik!
- Amakiña...
- 'Ta oaiñ berriz, hora zer do tapatua?
- Ez baitakit nik.
- Uste 'ut galduxea dola hua 're, e!
- Hor pintxe eon nitzanin, horma baldin bazen, (...) goizero, lembiziko barrika kozkor bat, barrika e
- Parrilla. 'O... Barrilla!
- Barrilla! Hartu bizkarrin 'ta...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 1:01:00 - 1:02:22 (1' 22'')
Laburpena Errotaberriko iturria, gaur egun Pitusa fabrikaren barruan dagoena, oso ur onekoa omen zen. Altzibartarrek bertatik eramaten zuten edateko ura. Gero Aranburuko iturrira joaten zen jendea.

Iturri ugari

Transkribapena

- Hoixe! Dena barrenin hartu zuten. Geo beste itturriya bazen, gue baratzan parea atetzen zena, kriston ura atetzen zen. 'Ta guk han esnia freskatzen 'ta iukitzeko 'ta, toki erra genun. Hoa 're zea karri, Errenteikua, zahori bezela itten zuna...
- Bai, sorgiña.
- Dios! Zein zen hoa? Etxabiguren. Karri 'ta barrenin zolua in, 'ta beste itturriya 're barrenin hartu. Geo nik hola, disputan hasi 'ta san izandu niyon zea batei, lanin ibiltzen zen
kastillano batei: "¡Un manantial no, dos! ¡Hay dos manantiales ahí adentro, e! ¡Y ya sé yo donde hay más grande que esos dos!" Itturriya! Bai baita, gehiyo atetzen dena hor itturriya badela!
- Nik ian izandu dut, aski ona bai ura!
- Ura? Hor bestia kristona atetzen dena, zubiya biño goruo dela. Nola Olaldeko zubiya?
- Bai.
- Han goruo Pitusa zea itten duna. (Uka)
- Zubiya leno zen, oaiñ ez!
- Zubiya non da? Oaiñ 'e Olaldeko zubiya han eongo da, e!
- A! Bian, ya bai.
- 'Ta Torreneko baratzan 'ta zea hartan, joe, ura! Atzen da han, mekauen! Holako zulo batin bor, bor, bor...
- Bai, e?
- Pilla erra bai, bai. Errekan e! Errekan zean atetzen da.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:56:50 - 0:58:10 (1' 20'')
Laburpena Olalde inguruan iturburu asko daude. Ur-bilatzailea ekarri izan dute inguruko iturriak bilatzeko. Askok uste dute Pitusak horietako bat hartu zuela, baina Rufinok dio bat ez, bi iturburu daudela Pitusaren barruan.

Argia eskas eta ura urruti

Transkribapena

- Zea... E... Argiya 'ta ura 'ta?
- Argiya... Bai, biñon... Argiya igual astian bitan falta izaten genun, 'o gehiyotan igual. Eta faltatzen zenin, ez genun jakitten noiz komponduko zuten.
Zertikan egurreko postik izaten zin eta nahikua izaten zun, e... Arbol bat eroitzia, 'o adar bat hautsitzia 'ro... Eta nola zeak´e argiyan kordoiyak 'o kablik hain kaxkarrak izaten zin, hautsi 're oso errax itten zin.
'Ta geo barrengo istalaziyua baita 're oso ximplia 'ta arriskutsua izaten zen. Eta geo... Zea 're, argi indarra 're ttikiyuo. Argi gorri batzuk izaten zin eta igual itxian sukaldin baldin bazenun, e...
Geo gelatan igual ez zen izango, kuartutan, eta batetikan kalidade txarrekua, 'ta bestetikan, bombila 're itxian, bombillak 'e oso gutxi izaten zin.
- Ez zen tokitan, gotzen al za zekin...
- Ez zen tokitan, e... Guk lembiziyan ibiltzen genun... Beti eoten zin prest baserritan farolak eta kandelak. Eta geo osaba minetan hasi zenin lanin, karburun bittartez itten genun. Bai. Harrek zea itten zigun, eamaten zigun karburuk eta... Harren bittartez itten genun.
Biñon, bai, gutxiyotan. Kandela 'ta farolak. Eta geo, ura ez, ura... Aska bagenun bi bizitzantzako, biñon eskas izaten genun. Guentzako, 'ta arropantzako 'ta animaliyantzako ez zen ailletzen. Eta... E... Itxeko edateko ta jana prepatzeko 'ta joten giñan Xixtiyoko haixtira.
Eta... birexur bat izaten zen, birexur batin jon ber izaten genun, eta... Zinkazko baldiakin eta egunin askotan. Eta... Hantxe betetzen baldin bagenun, zea, betetzen baldin bagenun baldia itturriyan, nik behintzat, ixkiñeko lurra juaz kartzen nun 'ta erdiya birian galtzen nun.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:07:20 - 0:10:00 (2' 40'')
Laburpena Argindarra orain baino eskasagoa zen. Etxeetan instalazio sinplea eta arriskutsua izaten zen. Askotan izaten ziren aberiak, eta beti prest egoten ziren farolak eta kandelak. Ur-korronterik ez zegoen etxeetan. Egunean behin baino gehiagotan joan behar izaten zen inguruko iturrietara ur bila.

Alpargatak urratu eta zapatarik ez

Transkribapena

-Zea, gu eliza joten gi, hua hua mixeiya zen bai, eliza 'ta, hankatako xarrakin, beti hankatako[hankatako:9468] xar xarrakin
-Bai, zea, Kopeteko azpiyan itturri bat zaten tzen han, itturri 'at, zea Olatxene
-Oan e' han da itturriya
-Han al da? Olatxeneku hartan
-'Ta han zea pixkat hankak 'ta garbittu 'ta, han zeatu birian, loiya 'ta zikiña zaten baitzen bire guziyan
'ta dana zikintzen zien hankak e' 'ta gio han ganbitu 'ta, seka-seka in 'ta han jantzi alpargatak onak,
leno usatuk igual miño onak.
Hemen halako eper pistatik barrena bakizu ze bire zin! dembatin
-Hasi, zuk bakizu nun barrena joten tzin! hemendik ate 'ta Portuberriko[portuberriko10256] azpiyan barrena pasako ziñazten zuek?
-Utzi beai saten, utzi, bai
-Ez, zean gu, hemen goitik
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:25:10 - 0:26:00 (0' 50'')
Laburpena Elizara oinetako zaharrekin joaten ziren. Bidean, Olantxeneko iturrian, hankak garbitu eta alpargata onak jazten zituzten.

Garbitasuna

Transkribapena

- Biño itxitan gehiyenian bazen geo. Len dembo batin ez zen urik izaten, karraitu in ber, biño geo ura zen itxe guztitan.
- Noiz jarri zuten itxe guzitan? Gotzen al za zembagarren urtia 'ro izango zen?
- Nik uste 't gue itxian beti izandu zela. Urik gabe ez giñan gu, urakin.
- Erki. Erki kambitu dia gauzak!
- Bai.
- Oaiñ ura mozten digutenin, jo! Hau desgraziya!
- 'Ta ordun gaiña gazteiyak itten zun, uaiñ itxea jon 'ta baiñera, 'ta han baiñatu 'ro, dutxatu 'ro iñ biño, ordun ez baizen holakoik! 'Ta beko plazatik betti jonta irriyua,
Altziberko irriyoa 'ro jon, 'ta han ira itten 'ta baiñatzen giñen 'ta martxa!
- Han garbittu.
- Ordun 'e garbi jon nahi zuna joten zen. 'Ta itxian bertan iñ 'e bai. Balde haundiyak jarri 'ta han ura 'ta garbittu. Dembo batin 'e atrasua zen, biño garbittu nahi zuna 're garbittu itten zen. Txoakeiya da. Oaingo adelantoik ez zela.
- Hoi da. Biño garbiya berdin berdin. Len 're. Zuek garbiyak joten ziñazten. Nahiz 'ta dembo gehiyo ber 'o... Gehiyo kosta!
- Itxetik kampoa ateko baziñan arpegiya 'ta garbittu ber izaten zenittun! 'Ta ez.
Ordun 'e nahi zunak...
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:47:15 - 0:49:00 (1' 45'')
Laburpena Garai batean, ura etxera garraiatu behar izaten zen. Ez zegoen ur-korronterik. Maitxoren etxean bazeukaten ur-korrontea, eta gero hasi ziren gainerakoetan ere jartzen. Orain bainerak eta dutxak daude, baina lehen ez zeuden eta Altzibarko errekara joaten ziren garbitzera. Etxean ere aritzen ziren, balde handiak jarrita. Garai batean atzerapena zegoen, baina garbi ibili nahi zuena garbitu egiten zen.

Garbitasuna

Transkribapena

- Zea, garbittu 'ta nola itten ziñazten?
- Garbittu 'ta?
- Ze itxian dutxik 'ta ez zen izango!
- Itxian ez! Ez...! Kampun garbitzen giñan! 'Ta eamaten genun toailla beti. Beti toaillak eamaten genittun guekin.
- Erreka?
- E? Bai, erreka. Errekan garbittu, ibaiya zen itxian bazterrin, ibai ederra 'ta ura ona! Garbitzen giñan, sekatu, arropa garbiya jantzi, denak eamaten genittun boltsa batin arropa garbiyak, soiñekuk kendu, garbi-garbi iñ, jantzi eta bestik boltsan sartu, eta hala!
Nahi bazuten amak eta garbittu, nahi zutenakin, hor kompon!
- Zuek ya garbi!
- Gu ya jantziyak!
- Biño, neska bakarrak jongo ziñazten? Denak kambitzen baziñazten, neska bakarrik jongo ziñazten! 'O...
- A, bai! Neskak bakarra! Ez, gizasmik ez zin joten, neska bakarrak!
Gizasmik zuten Errotako presan!
- A...! Toki difentin!
- Bai...!
- Eske bestela erropa kendu 'ta itten bazenittuzten...
- Guk genun gue itxian bazterrin ibaiya, eta Errotako onduan zen presa haundiya! 'Ta han itten zin ira itten ibilli, berak, mutillak eta dena itten zin,
eta geo han bazen beste kaxota baten gisa, 'ta kaxota hartan kambitzen zin, garbitzen zinin jazten zin, 'ta haik 'e arropak poltsan sartu, guk berriz geriak genak... Halaxe partitzen genun, biño elkar aparte. Errota por ejemplo...
Hemendik bikaiyun itxetik urrutiyo! 'Ta gu, berriz, hemen bezela. (Elkarrizketa Zahar Egoitzan egina da).
- Bai.
- Halaxe moldatzen giñan.
- Eta zuek igeri ez ziñazten ibiltzen?
- Gu, bai, bai. Gen irriyun, gen irriyun, gen irriyun. Gen irriyua ibaiy haundiya baizen! Zubiyan azpitik aixuo pasatzen zen aixa!
- Karo. Gaiña, oaiñ ez do, biño len iongo zen Errotan kanala 'ro zerbatte, ez?
- Bai ba, bai, bai, bai, bai, bai.
- 'Ta geo presa zakan harrek.
- Bai ba, geo presa zelako. Presa zelako.
- Eta neguan 're... Neguan ez ziñazten errekan garbittuko?
- Neguan zea, Aierdiko itxian. Maurixi 'ta Jakoba 'ta...
Hoik bizi zin itxian sukaldin sua bajua erra zuten, 'ta han su erra itten zuten, denak su bazterrin hantxe!
- Garbittu!
- E? Garbittuta joten giñanin, hotzak 'o berotu nahi genunin, denak hara jon 'ta han eon.
- Biño neguan 'e errekan garbitzen ziñazten?
- E?
- Neguan 're errekan garbitzen ziñazten?
- Ez, ez! Han, han. Han bai baizuten zea bat, iña, ura beruantzat!
- A!
- Bai! Arront ongi zakaten itxia. Oso ederki!
- 'Ta zer zakaten, baiñera antzeko zerbatte, 'hola? 'O...
- Baiñera ez, (kuela) baten gisa, zea baten gisa, baiñera ez zen.
Nola zementukin itten da, hola redondo....
- Bai,
- Hala iña, 'ta ura jarriya. Eta berua. Sukaldeko suko zeakin, ur hura berotzen zen.
- Hara!
- Eta han zeatzen giñan.
- Toki gutxitan izango zen hola prepatua?
- Ez, ez. Primeran zon, erki!
- Bai.
- Ya sukaldia biño haundiyo zen tokiya, eta hura zuten aparte hartako jarriya.
'Ta han itten genun hura, 'ta saten geniyoten. "biño zueri ze enredo maten in zuten?" ta " Gui enredoik batez, zuek ongi ibilli bai, 'ta kitto!" Saten ziuten beti. Mauxirik eta Jakobak eta. Akortuko za Maurixi 'ta...
- Ez.
- Ez?
- Ez. Ez nittun izautu nik haik.
- Ez, e!
- Ne anaiyak eta bai, biño nik ya ez...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:22:30 - 0:26:20 (3' 50'')
Laburpena Garbitu, errekan garbitzen ziren. Neskak, Txanpañe atzeko ibaian, eta, mutilak, Zuloagaerrotako presan. Etxetxo bat ere bazuten arropa aldatzeko. Neguan Aierdin garbitzen ziren; ur beroarentzako tokia egina zuten eta hantxe garbitu eta sukaldeko beheko suaren bazterrera joaten ziren hoztu gabe lehortzeko.