Ura, urruti

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:15:30 - 0:17:30 (2' 00'')
Laburpena Edateko ura urruti zuen Altzatxikik: kanposantua esaten dioten tokian iturri ttiki bat zegoen. Behiak ura edatera Ozentzioko iturrira joaten ziren. Behiak bi egunetik-edo eramaten ziren edatera, eta, orduan, kolpean edaten zuten eta tripa bete-bete eginda itzultzen ziren etxera. Lintzura.

Transkribapena

- Arropa garbitzea 'ta SauerrekaiƱo joten zin?
- Bai.
- Ura... Zeakua, eateko 'ta ber zuten ura?
- Eateko 'ta hemen itturri ttiki ttiki ttiki bat bazen, zea Kampo Santua saten yogu uan, Iagorritik gora hor zokuan, Linzuratik 'ta hor hor do ttirri, ttirri ttirri. Zea bat tortzen zen. 'Ta han utzi zembaitan hor hola marmita kozkor bat, 'ta ba! Betetzen igual ordu bete 'ro pasatzen zen,
'ta torri 'ta hemen txakurrakin jostatzen 'bili hua bete bitartin 'ta eatekua. 'Ta bere (...) berriz, Ozentziyoko itturriya ez dakit bakizun non den!
- Ez dakit.
- Ozentziyoko itturriya, hortik gora iyota, Ozentziyoko itturriya (...) hor ez al dakizu Ozentziyo non den 'ta?
- A bai!
- Ozentziyo!
- Itturriya zer