Garbitasuna

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:47:15 - 0:49:00 (1' 45'')
Laburpena Garai batean, ura etxera garraiatu behar izaten zen. Ez zegoen ur-korronterik. Maitxoren etxean bazeukaten ur-korrontea, eta gero hasi ziren gainerakoetan ere jartzen. Orain bainerak eta dutxak daude, baina lehen ez zeuden eta Altzibarko errekara joaten ziren garbitzera. Etxean ere aritzen ziren, balde handiak jarrita. Garai batean atzerapena zegoen, baina garbi ibili nahi zuena garbitu egiten zen.

Transkribapena

- Biño itxitan gehiyenian bazen geo. Len dembo batin ez zen urik izaten, karraitu in ber, biño geo ura zen itxe guztitan.
- Noiz jarri zuten itxe guzitan? Gotzen al za zembagarren urtia 'ro izango zen?
- Nik uste 't gue itxian beti izandu zela. Urik gabe ez giñan gu, urakin.
- Erki. Erki kambitu dia gauzak!
- Bai.
- Oaiñ ura mozten digutenin, jo! Hau desgraziya!
- 'Ta ordun gaiña gazteiyak itten zun, uaiñ itxea jon 'ta baiñera, 'ta han baiñatu 'ro, dutxatu 'ro iñ biño, ordun ez baizen holakoik! 'Ta beko plazatik betti jonta irriyua,
Altziberko irriyoa 'ro jon, 'ta han ira itten 'ta baiñatzen giñen 'ta martxa!
- Han garbittu.
- Ordun 'e garbi jon nahi zuna joten zen. 'Ta itxian bertan iñ 'e bai. Balde haundiyak jarri 'ta han ura 'ta garbittu. Dembo batin 'e atrasua zen, biño garbittu nahi zuna 're garbittu itten zen. Txoakeiya da. Oaingo adelantoik ez zela.
- Hoi da. Biño garbiya berdin berdin. Len 're. Zuek garbiyak joten ziñazten. Nahiz 'ta dembo gehiyo ber 'o... Gehiyo kosta!
- Itxetik kampoa ateko baziñan arpegiya 'ta garbittu ber izaten zenittun! 'Ta ez.
Ordun 'e nahi zunak...