Jaio

Gobernatzaileak; parterak

Ilobak arront maite

Transkribapena

- Ta Txaondon jaiyoko ziñan!
- Txaondon jaiyua bai.
- Denak han jaiyoko ziñazten?
- Hamar hoik 'e han jaiyuk dia. 'O kampun jaiyuk 'e baia.
- Bai, gaztinak hala izango dia, ez?
- Zarrena eaman zen betti larri arraiyo! Gu marruez geldittu giñan jakiña. Umia erra baizen arront hoi, gaiñea Josetxo hoi. Ikaraarrizko bultukin zeillen gue emakumii ba.
'Ta hor zea... Ez balia iñorre jon meikun billa, hoa jaiyo ingo zen. 'Ta zein dia 'ta, karri 'ute praktikante txar, mierda bat zen! Hoaxe sango yot nik holokuri! 'Ta ze ingo 'ta indiziyua jarri 'yo 'ta, geldittu umia!
- Ai ama!
- Ongi heldu zena! Jibatu ziyon ikaarri, jibatu iñon! Bu! Gu asko behintzat, marruez geldittu giñan hoa eamanta.
- Geo eaman in ber!
- Heriyuna eaman ber! Zuk ba al dakizu, kupetatikan burniyakin kendu 'men ziyoten tirata! Handikan heldu 'ta ibilliya!
- Earra pasa zun!
- Arront mutiko erra zen gizajua 'ta! Beti arront mattia dut! Oaiñ 'e hala dut!
- Karo, zarrena beti...
- Zarrena... Biño denak matte nik, nik denak! 'Ta haik 'e bai izeba! Ikaarri maitte izaten naute!
- Erra da hoi, e! Frantxixka!
- Bai, bai. Denak matte.
- Izeba ikusteko zaletuk eoten dia haik denak!
- Ama normala izaten da, biño izeba ez da hain errexa izaten. Hoi da zaindu 'ttuzulako zuk!
- Hoixe, nik, ongi, ongi iñ gaiña! Ez sekula, ipurdiko bat man gabia dia haik, izeban partetik! Sekula nik haik jo.
Itxura txar bat eakutsi ez 'ta, ahaleiñ, ahaleiñ guziya ongi iñ 'ta, horrek asko san nahi izaten du!
- Oaiñ bueltin.
Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:20:25 - 0:22:20 (1' 55'')
Laburpena Iloba zaharrena nola jaio zen kontatu digu. Berez etorriko zen, baina praktikantea deskuidatu egin zen, eta herioan eraman behar izan zuten. Ilobak ttikitatik zaindu zituen eta arrunt maite ditu, eta baita ilobek bera ere. "Heriyun eaman ber". Jibatu.

Etxean jaio

Transkribapena

- Nola izaten da Arroxa... hor... ordun zea... lendabizikukin zeaguo... ezjakiñaguo, miño geo ikasten jongo da eta erraxaguo itten al dia 'o ez du zeikusiyik?
- Ez, ez, ez. Denak difentik dia. Partu guziyak denak difentiak. Nik izandu nuna arraxena;
odola galdu nun hori, partoik erraxena. Bai. Eta zaillena hamargarrena izandu nun. Ez, ez. Denak difentik dia, parto guziyak.
- Denak difente. Ez du...?
- Ez, ez, ez. Ez du ezer esan nahi horrek. Netzako behintzat torri zin bezela hartu.
- Eta denak Okillin jaiuk dia?
- Ez, Mari Carmen hau 'ta Eustaqui Portuberrin izandu nittun ¿Sabes porqué? Que...
hara jotia bat ber nun geo kuidatzeko 'ta gue itxian ezin zutelako... no sé porqué... 'ta in niñuten horrea karri 'ta hor izandu nittun bi, gaiñeku denak han.
- 'Ta Portuberrin zeiñekin izan zenittun? Meikukin?
- Ez, ez. Berriz 'e beste amon bat; ne izeba bat, bizi zena han: Santanderren. Baserriya hortan bizi zena. Harrekin... hua 're asko ibiltzen zen partun, beak ez ziñen haurrik biño partun asko ibiltzen zen.
- Maixtra ibiltzen zena baita 're? Hua bea?
- Ez, ez.
- A, beste bat?
- Zarrena zen hoi. Bai.
- 'Ta noiz hasi zen ospitalin 'ta? Hoi ya beranduo, ez?
- Beno, ordun ez zen ospitalin. Izaten zen klinika Pilarreko bazen ordun, Pilar oaiñ
'de bada 'ta... Hemen bada auzuan Pilarrin jaiuk eta... Gaiñekun denak itxian izaten zin haurrak; praktikantia karri itxea 'o hola. Dena hola izaten zen. Miño urruti bizi zenak, beti holaxen: emakumikin.
- 'Ta geo oaiñ haurra eozer zea dunin meikuna 'ta eamaten da, miño len asko itxian sendatuko zen?
- Itxian, itxian. Itxian. Sendatzen ez dena hil, porke leno umia kantidadia hiltzen zen e!
Astero entierrua izaten da umina, oaiñ bi urtetik behiñ 'e ez da izaten, ezta hirutik 'e (...dik). Klaro, oain bezelako adelantuik ez zen 'ta hiltzen zen. Klaro, meikuk 'e inportantzi haundiyik ez ordun umintzat. Beak 'e ez zuten holako estudiyuik oaindik medikuk.
- 'Ta abitu 're... jesus! Meikua hara ailletzeko 'o haurrakin jeixteko, biria haitatik 'ta...
- Bo! Tz-tz... Haurrakin iñor gutxi jaitsi izango hunen... beti itxea meikua...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:37:00 - 0:39:40 (2' 40'')
Laburpena Erditze guztiak ezberdinak dira. Orduan ez zen ospitaleetan jaiotzen. Bazegoen Clinica Pilar edo, baina gehienak etxean jaiotzen ziren, praktikantea etxera ekarrita. Urruti bizi zirenak parterekin moldatzen ziren. Lehen haur asko hiltzen zen.

Amatasuna

Transkribapena

- ...Urtiak dia.
- Alargundu zenbat urtekin in ziñan?
- Hogeita hemezortzikin...
- Gaztia ziñan.
- Bai. Hemeretzi gabe, alargundu nitzan.
- Ordun oso segidan euki zenittun seme-alabak.
- Denak. Hamabost urtiin hamaika seme-alaba izandu nittun. Bai. Denak batin jaio 'ta denak batin hazi. Hala saten zinen mutil zar batek: "Hoik oaiñ denak batin jaio miño geo denak batin haziko 'izkizu" 'ta "Hala izango da".
- Bai, hoi bai. Gutxinin...
- Nik saten dut e... nik bat 'ta bi miño aixao hazi ttut bost 'o sei porke batek bestiri launtzeko, errepetzeko... Bat zunin oiañ ikusten ñeu honekin ze zeak ibiltzen ttugun.
Bateko illoba hau 'ta... bea lanea jongo bada 'ta ez baa, honea karri ber izaten du. 'Ta hara: bakarra.
- 'Ta bestela berriz, bata bestin arrimun, beti...
- Beno, ni hemen no, hainbeste ume inda. Don Juliok torri 'ta eun batin jon yunen hara, torri berriya zen Don Julio, Okilliko amona gaizki 'ta, Don Julio torri zen urtian ne gizon difuntuk in ziyon egurra. Ordun ayuntamentuk egurra ematen zun, sua itteko eurra.
Eta izauera haundiya, 'ta amona miñez jarri zela 'ta han sango ziyoten: "Hor bizi da zea..." ne gizona "Zuri eurra in zattun horren andria" 'ta e... jon zen nena 'ta san zin... ni familiya esperun 'ta "No se preocupe usted, no...", "Ez zattut abisatuko",
"¿Con quién has tenido tú los hijos?", "Una abuela. Con una abuela he tenido yo, todos los hijos", "Efectivamente" hua harrittua, "Yo no he tenido ningún médico. Con esa abuela he tenido los hijos", amona harrekin.
- Gizonan amakin?
- Ez. Gizonan ama hil zen gazteik xamarrik.
- 'Ta zein zen ba?
- Han baserriyan amona: Okillin han baserriya bado han; hango amona.
- Klaro zuek zentralin bizi ziñazten, miño Okilli...
-Han baserriya.
- Han Okilli 'ta...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:29:35 - 0:32:00 (2' 25'')
Laburpena 15 urtean eduki zituen 11 seme-alaba. Denak batera jaio eta denak batera hazi. Okillegiko amonarekin eduki zituen.

Jaiotza

Transkribapena

- ¡Rollos, como bendas. Pero fuertes, e! de coton perlé o así. Eta hua lendaizi harrekin bira bira bira iñ, eta geo haur-zapiya 'ta ohiyala, hola. Eta bestia harren gaiñetik, zetu, eta jakiñ ez, 'ta gizona 'ta biyen erdiyan hartu haurra 'ta haurrak near itten 'ta hala gabiltzala eroi (...)
guziyak, arratsa izaki, 'ta jartzen jakiñ ez 'ta ahal genun bezela nola ibilli izandu giñan. Geo kontu hoik kendu zin, geo kendu zin, esto... Las fajitas y ze hoik, ohiyal hoik eta ordun pixa usai errak bai! Zertik haurra tarrarrarrarrarrra in 'ta zuk hartu hua 'ta gu (...)
hola ibiltzen baizin!
- Zertako zin haik? Zea...
- Nik ez dakit zertako...
- Pardelan ordez...
- Ez, biño hau.
- Izango zen gertutzeko seurasko.
- Ba pentsatu, txilborrak eta...
- Txilborrana hoi, komadronak itten zun, amon harrek.
- Bai, biño geo 're han eokiko zun estu estu, gaixuak. Ez dakit.
- No sé. Ya eso no te diré. Biño amonak ibiltzen zila parterak bai. Eta hirupikokua hon dembutan hasiya da. Primeramente de felpa, hiru piko, eta ya geo hasi zin, geruo, paketi hok gaiñeko, gaiñeko, biño leno no, no, haurtzapiya 'ta, bai.
- Labadorik gabe!
- ¡Todo a mano! Todo a mano! ¡No, muy diferente!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:19:47 - 0:21:20 (1' 33'')
Laburpena Haur jaioberria nola janzten zen: hiru pikuak, haurtzapiya. Parterak.

"Partera"k

Transkribapena

- Andaba en todo, iñor gaizki baldin bazon, iñor hiltzen bazen, ordun ez zen funerakoik, jaztea, denea... Había mujeres que valian. Partuta, zergatik geo hasi zin klinikako kontu hoik. Gue itxian, guriak itxian jaiyuk dia denak 'e! Hiruak itxian jaiyuk dia.
Meikukin, e! Gurian meikukin. Gu berriz, auzoko amonakin.
- Biño beti izaten zen norbatte launtzeko.
- Bai, bai, bai, bai, bai. Bai, bai.
- (...)
- Amonak hoixe baiyetz! Nola antolatzen zin, oaingo, oaingo garbitasun hoi, ur beroik ez itxian 'ta berotu in ber 'ta, era otra comodidad, e!
Zertik haurra jaiyo 'ta gue Jabier kompaziyo batea, del diez de diciembre, itxe haundiya, ni akortzen naz, sieska politta prepatua, biño Don Reginok nola san zin: "deja de modernismos, y coge el niño al lau" Seiñalke hotzak ikusten zula han, karo kuarto haundiyak!
¡No había calefacción! 'Ta cógele..." Nik hoi detaillia dakat. Eta geo ordun trosakin nola ibiltzen baizin, nik ez nun haurrakin ideaik 'e 'ta amona difuntak itten zina, haurra trosatu.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:18:30 - 0:19:44 (1' 14'')
Laburpena Amona batzuek hiletetan eta jaiotzetan laguntzen zuten. Lehen, etxean jaiotzen ziren, eta gero hasi ziren ospitaleetan jaiotzen. Jaioberriei faja jartzen zieten: trosatua.

"Parterak": emakume ausartak

Transkribapena

- 'Ta partera saten dina hoik zer zin emakume...?
- Bai, etxeko-andre normalak. Bai. Esan duten bezela, bular-tiratzaillik bezela, oillaskuk zikitzaillik bezela, kuranderak bezela, hortaxen ibiltzen zinak zin. Emakume ausartak,
hoixe. Eta gaur bezelako jakinduriyikan... Jakinduriya den tokitik hartu gabik. Hairi berez torko ziyoten. Bai.
- Eta haurra jaiyotzeko garaian eoten zen emakumia harrekin?
- Bai, bai, bai. 'Ta harrek launtzen ziyon. 'Ta harrek txilburra... Harrek haurra jaso 'ta harrek txilburra moztu 'ta in ber zen guziya harrek. Bai.
- Eta ama 'ta ahizpak 'ta... Etxeko norbaitt eoten al zen?
- Bai, bai... Ni e' naz tokatu miñon hoi normala da, haik han eongo zin. Haik han eongo zin, miñon ama atendittuko zuna eta haurra atendittuko zuna 'ta gaiñeko zea hura dena ingo zuna: txilburra moztu, garbittu, jantzi ingo zuna dena hura partera hora zen. Bai.
Eta hora izan zitteken familikua, izan zitteken seniria 'o izan zitteken gurasua. Eta geo pues beste itxetan 'ta auzotan berdin ibiltzen zena.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:21:50 - 0:23:10 (1' 20'')
Laburpena Parterak etxekoandre normalak ziren. Ez zeukaten ikasketa berezirik, baina berezko trebetasuna zuten emakume ausartak ziren. Ama eta haurrarekin egoten zen partera. Izan zitekeen familiakoa -senidea edo gurasoa- eta gero beste etxeetan eta auzoetan berdin ibiltzen zena.

Bular-tiratzaileak

Transkribapena

- Noiz hasi zen ospitaletan 'ta zea itten? Ya haurra eukitzeko ospitaleta joten 'ta?
- Bueno, nik... Lenotikan hoi ezin zattut esan. Nik... E... Berrogeita hiru urte da zarrena izandu nittula, izandu nula, eta ya orduko residentzira. Bai. Eta hiru residentziyan izandu nittun
nik eta laugarrena itxian. Eta oso esperientzi politta izandu zen. Behartua bezela... Ne burua behartu bezela in nun, kezka pixka 'tekin laugarrena izateko, biñon haurrak... Beste hiru haur utzi ber nittulako. Biñon geo oso esperientzi politta izandu zen. Bai.
Ez nun residentziyan bezelako bakardadeik billatu, ez zen han bezelako luzatasunik eta izandu... Beno, hori dena ongi gertatu zelako 're bai, biñon hala 're prepatu giñan zerbai gaizki atetzen baldin bazen seittun hara joteko. Dena ongi ate zen 'ta oso esperientzi politta.
'Ta geo horrekin lotua baita 're do... Bai zila partera bezela, bazila emakumik bular tiratzen ibiltzen zinak. Ordun haurra izan ondorin esne golpikin 'ta bularra lertu 'ro, punta lertu 'ro, artesittu itten baldin bazin, eoten zin emakumik bularra hura kentzeko handikan, béak
(...) kentzen zuten eta sendatzen zuten eta esni hura dena, esne txar hura 'ro han geldittutako hura dena tiratzen zuten, bai. Bai, eta horta dedikatzen zin, parterak bezelaxen haik 'e horta. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:18:00 - 0:20:10 (2' 10'')
Laburpena Maria Jesusek lehendabiziko haurra izan zuenerako, dagoeneko ospitalean erditzen zen. Hala ere, laugarrena etxean eduki zuen, eta oso esperientzia polita dela dio. Parterak bezalaxe, bular-tiratzaileak ere bazeuden.