Osasuna

lehen botikarik ez, medikuak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41c
Pasartea 0:10:18 - 0:11:56 (1' 38'')
Laburpena Lehen ez zegoen orain bezala botikarik. Bere senarraren anaia bat 7 urterekin hil zen pulmonia zeukalako. Gaur egun seguraski biziko zen. Anbulategirik ere ez zegoen. Umeak ez ziren horrenbeste eramaten medikuarenera.

tifusa

Transkribapena

Nor Arruabarrena Ansa, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-097
Pasartea 0:39:29 - 0:45:29 (6' 00'')
Laburpena Gerra ondoren tifusa hartu zuen familia osoak. Ahizpa ttikia kutsatu eta ia familia guztiak hartu zuen, haur bat hil zen. Aitona, berriz, pitarra edan eta pizkortu zen. Gaitz zikina.

San Juan iturria

Transkribapena

- Eta ordun horrek, e... Afetatu zigun denea. Gaitzak 'e ekarri zittun, ni neone adibidez, e... Sei urte... Exkaxak nittula 'ro dena zea sarnaz bete nitzan, buruak eta denak! Puskatan jon zin zea, kaskarakin batin illiak eta denak, eta San Juan itturrira joteko ohittura zen ordun
eta joten zin oiñez, mendiz, eta osaban bittartez eta izeban nobiyuk eta txanda iñez bizkarrin eaman ziten. 'Ta han garbittu ziten, arropak aldatu ziten, amonak 'ta fede haundiya zuten San Juan itturriko uretaz eta garbittu ziten, soiñetikan kendu 'zkiten,
arropa dena bertan utzitzen zen, neria 're halaxe in zuten eta berriz bueltan karri ziten, eaman ziten arropak eta jantzita 'ta eta... Sendatu nitzan, biñon kostata! 'Ta geo 're dembutan buruan atzin 'ta illia falta iondu nitzan. Bai, bai, ondoriyo...
Nik izautu nittunak eta len esan zattuten bezela, txarrenak ez nittun izautu nik.
- Non zen San Juan itturriya?
- San Juan itturriya zon... Lesakatikan aurrego. Ez dakit zein partetan eongo den hoaxe!
- Iantzi 'ro...
- Bai, Iantzi, Iantzitik, Iantziko herriya pasata... Iantzi, ez dakit Iantzi billatzen dun, 'o beste herrin batek billatzen dun. Bai, Iantziko herriya pasa 'ta mendi aldea. Bai, eta...
Lur azpitik heldu zen ura eta... Geo ya jendia hasi zenin 'ta zon hiru zolo, zolota hartua. Hirutan garbittu ber izaten zen. Biño zen hotz hotza ura! Jela bezelakua. Geoztikan urte askotan jon izandu ga, biñon... Hoi beti akordatzen nau. Bai.
Eta geo ondorin, bitu, horrek béak 'e akordazi nau. Geo ondorin hasi zin kamioyakin joten San Juan itturrira, e... San Fermin asteko... Astetan joten zen eta geo bueltakun Lesakan geldittu. Oiyartzunek Lesakakin, eta Naparru béakin 'e harreman haundiya, e... Zun gue garaiyin.
Lesakakin, bintzat, haundiya. Geo hango jendik hain ongi hartzen zigun! Eta... Ni neone 're geo e... hasi nitzanin atetzen billerara 'ta hoi, oso gustora joten nitzan Lesakako festata. Eta lenotikan, pes hori, Xixtiyoko bi anai zittuten kamioiyak... Eta... Jo, akordatu bakotxin,
farra itteko gogua maten nau! Oiyartzundik atetzen... Ni ez naz behiñ 'e jon kamioyin, biñon... Osabak eta izebak eta bai, eta Oiyartzundikan bankutan exeita atetzen 'men zin, biño lembiziko rebueltan denak hankaz gora! 'Ta beák kamioiya lurrin 'ta bankuk gaiñin! Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:56:00 - 0:59:40 (3' 40'')
Laburpena Gerraren ondoren gaitz asko zeuden. Berak sarna eduki zuen eta San Juan iturrira eraman zuten sendatzeko. San Juan iturrira oiartzuar asko joaten zen. Oiartzunek Nafarroarekin harreman handia eduki izan du.

Gosea

Transkribapena

-Biño holakon bat tokatu ezkio zuek okiyo moldatuko ziñazteke gu biño.
-Bai... Guk gor geiyo ingo geniyoke. 'Ta gauza geiyo 're aproxtu ingo genuke. Oi zuk ate zu kontua euneko peztako ogiya janik ezin ai zala...
'Ta utzi ogi pilla bat 'ta zakurrak ez 'yo ogiyai kasoik itten. 'Ta ordun taluk lizunduk e! Lizunduk taluk! Ze berde berde iñak eta. Hoa kendu beotu 'ta, 'ta iñor 'e hiltzen ez! 'Ta oan joño! Hoi jan 'ta kolesterola, hoi jan 'ta azukria, hoi jan... e!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:44:40 - 0:45:51 (1' 11'')
Laburpena Garai txarrean jaioak. Lehen, jaki hondatua jan, eta, hala ere, gaixotasun gutxiago.