Eskualdean

Inguruko herriekin harremana

Donostiarra edo oiartzuarra?

Transkribapena

Nor Loinaz Azpiazu, Juli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-138
Pasartea 0:09:56 - 0:10:52 (0' 56'')
Laburpena Donostikoa dela esaten du, nahiz eta dagoeneko ez duen loturarik. Oiartzunekin izan du betidanik lotura. Ezkontzegiren atzean zen Oiartzun eta Errenteriaren arteko mugarria.

Larrazabalgoek Goizuetarako joera

Transkribapena

- 'Ta zuek Goizuta Joxe Luix? Goizuta joten ziñazten enkarguta?
- E?
- Goizutara?
- Gu e bai errotako iriñan billa 'ta Goizuta joten giñan 'ta gañekun enkarguk ogiya 'ta hola 're bai askotan Goizutatik kartzen ganun aste guzikua manduakin o' bihorrakin o' jon 'ta aste guziyakua.
Seiko hola izaten zien garai batin, eztakit zuk etzenun izautuko noski hola izaten zin zea seiko
- Zer? ogiyak?
- Bai ogiya 'ta halakua karri zea (...) 'ta harriya miño gorrua hantxe krizki krazka (...) eta ogiya, 'ta ze ta talua gehina talua itxin.
- 'Ta kalea zerta tortzen ziñazten? kalea gutxiyo tortzen ziñazten
- Oyartzuna, Oyartzuna gutxi gutxitan beno tortzen giñan miño gutxitan, ba gutxitan (...)
- Ayuntamientura eo?
- Bai zerbatte in ber zenin eo zerbatt zeatu ber zenin eo hola bai, miño gañekuan genealin Goizuta aldea 'ta hola joten giñan gu geyenin.
- Iandetan o' hola meza entzunez, enkarguk karri zeakin 'ta hala.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:44:25 - 0:45:50 (1' 25'')
Laburpena Larrazabalgoek Oiartzungo kalea baino gertuago zuten Goizueta; hara joaten ziren irin bila eta enkarguak egitera. Oiartzungo kalera gutxi joaten ziren.

Arano

Transkribapena

-'Ta zuek noa zenuten joera Aranotikan?
-Guk Aranotik Hernanira, Hernani 'ta, bai Hernanira jenealian. Tortzen giñan, klaro ez zon ordun, Korreua izaten zen. 'Ta hiru kilometro Aranotik bajatu biar giñun autobusa hoi hartzeko.
'Ta geo hortik Hernanira fan edo Donostira faten bagiñan 'e han izeba 'ta bagenittun 'ta.
-Bai, Aranokuak Goizutako korreua,Goizutako korreua hartzen zuten Aranokuak.
-Bai, eta geo han izeban itxea 'ta faten giñan eta han bazkaldu euna pasa 'ta tortzen giñan.
-Berriz.
-'Ta hola. Hango zea jaiyian izaten zen mutil soltero batek soiñua jotzen zun 'ta dantza izaten genun. 'Ta dantza jaiyero atxaldian dantza izaten genun.
Zea 'ta dantzan ibiltzen giñan 'ta ya gue zea huratxe izaten zen.
-Biño hoi non Aranon bertan?
-Aranon bertan.
-'Ta zu hara joten ziñan?
-Bai.
-Bai biño hau iyandian bai. Beno hau fan biño.
-E?
-Hau fateko uste 'ut soiñu jotzaile hura geldittua izango zen zu fateko, Anastasio izena zun. Eta.
-Zein? Anastasio?
-Geo gu atetzen giñan, karo. Hau hemendik faten zen Oiyartzundik 'o Larrazaltik 'ta ni.
-Anastasio san zu? Anastasio saten zu?
-Ez.
-Soiñu jotzaillia?
-Soiñu jotzaillia bai.
-Biño Anastasio?
-Hura, hura, gu nobiyo itteko bukatua izango zen. Noski! Eta geo itten genun, esto, hoi da. Ze saten ai...
-Harrek bukatu.
-Harrek ba al dakizu non ikasi zun soiñua jotzen? Iruiñarreko Maunel...
-Ez harei, soiñu jotzailliai ez kasoik iñ, ez nin esan bihar hoi.
-Irunddarreneko Manuel izautuko zenun ba?
-Ez, honek ez!
-Soiñu jotzaillia.
-Ez nun izautu, biño hemen jotzen zun?
-Bai.
-Biño soiñu jotzen aitzen zena!
-Itxian, itxeko balkoitik.
-Horrekin ikasi zun Aranoku harrek. Aranoku harrek.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:18:16 - 0:20:19 (2' 03'')
Laburpena Gregori Aranokoa da. Hauek Hernanira dute joera. Goizueta-Hernani egiten duen autobusa hartzen zuten: korreua. Jai arratsaldeetan dantza izaten zuten Aranon. Faten.

Kanpotarrak oiartzuarrei burlaka

Transkribapena

-Oiyartzuarrai burla ittiangatik aitzen zian.
-Esate al ziyoten?
-Ze, ze, ze saten zizuten?
-Zeak oiyartzunguai burla ittengatik esaten zutela fiestatan 'ta aleiya. Saten zutela: "Lantxafuruak 'e hiru tirako luze luziak pa, pa! 'Ta handik geoxio pa! itte 'utenak eta masalastuakin iñak eta po..."
Puertas azules, llaves azules, puertas de abajo eta hamaiketakua itteko hor hola eta pillota partidua Killikupin. Eta geo su artifizialak arratsaldin lautan. Pago, gurdika eur karri Artikutzatikan eta fuegos artiziales itten 'men zittuztela 'ta.
-'Ta hoi zeñek saten zun? Kampokuk guegatik?
-Kampoko jendiak burla ittiangatikan.
-Biño in itten zittuzten.
-'Ta bueltin ze jasotzen zuten? Kampokuk hoi san 'ta bertakuk 'e zerbaitt 'e sango zuten ba!
-Bai... Hoi...
-Harrikalai fama 're badugu ba? Hoi zertikan 'te zen?
-Ez dakitt, harrikalaiyan fama beti izandu du Oiartzunek. Biño nik ez dut sekula ikusi harrika hola maten.
-Kampoko mutillai 'ta ez?
-Izango zen seguraski igual garai batian. Zergatikan fama badu, fama dutenian zerbaitt 'e izango da. Sua den tokitik atetzen 'men da kia 'ta.
Igual izango da. Biño ez dut humbesteko zeaikan. Gu txintxuak giñan, neskatara 'ta gutxi joten giñan.
Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:30:00 - 0:31:40 (1' 40'')
Laburpena

Kanpokoek Oiartzungoei burla egiteko esaten zituztenak: Oiartzunen festak nola egiten ziren. Harrikalari fama beti izan dugu, baina Joxemarik sekula ez du ikusi izan: "Miño zerbatte izango da, sua don tokitik ateratzen men da kia ta...". Zintzoak zirela eta neskatara-eta gutxi joaten zirela.

Harrikalariak: garai batean bai

Transkribapena

- Ez al ziñazten hasertzen Irundarrekin? Harrika 'ro ez al ziñazten...? Nik aittu izandu dut Irundarrai harrika 'ta ibiltzen zila.
- Harrika? Ez, ez...
- Hemen norbaittengatik san izandu dute.
- Garai batin Altzibarren... Errentiarrak jon 'ta...
- Si pero... eso antes si...
- Altzibarren 'ta hola. Guk ez tuu sumatu hoi e. Altzibarren garai batin hala izaten zen: Jon 'ta geo harrika, nesketa joten zinai denei harrika eman 'ta hola ibiltzen zinak bazila...
- Toki askotan harrika...
- Gue denbun ez duk...
- Harrikalaiyak hortik heldu 'men digu ez?
- Hoixe. Harriya nahikua izaten baizen.
- Aspaldikua da zea hoi.
- Aspaldikua da bai, hoi.
- Gue denbun ez da holakoik izandu.
- Estos son más civilizados, o sea que...
- Bai, bai, hala mate 'u.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:38:50 - 0:39:40 (0' 50'')
Laburpena Oiartzuarrek harrikalarien fama dugu. Gure gurutzetar hauek ez ziren haserretzen kanpokoekin; ez ziren harrika aritzen. Garai bateko kontuak omen.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-039
Pasartea 0:05:30 - 0:09:20 (3' 50'')
Laburpena Errenteriako Arrieta batez ere gogoratzen da. Rufino eta beste lankide bat engainatuta eraman zituzten, altzariak atera behar zituztela eta. Ez ziren konturatu maizterrak atera zituztela etxetik.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:45:50 - 0:50:10 (4' 20'')
Laburpena Irailean izaten zen iratzea ebakitzeko garaia. San Antongoek libre zuten nahi zuten garaian eta nahi adina ebakitzea. Hemen nahikoa ez eta oiartzuar batzuk Lesakara joaten ziren iratze bila. Kanpotarrek zer edo zer ordaindu behar izaten zuten, baina huskeria bat. Tornolakoek eta San Antongoek harreman handia izan dute beti. Garai batean, muga ez zegoen itxita, gaur egun bezala. Baina gero, espangatik seguruena, itxiturak jarri ziren. Erramunek aipatu du lehen irabazpide gutxi zeudela eta ahal zen lanetan aritzen zirela: batzuk ikatza egiten, besteak meategietan...