Neurriak eta garraioa

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:14:00 - 0:17:20 (3' 20'')
Laburpena Garai batean, dena neurtzen zen. Karga sagarretik 200 litro ateratzen ziren. Eraman garlian eramaten zuten, behiekin. Beraiek jartzen zituzten garliak. Bat baino gehiago zituzten; handiena 9 karga t'erdikoa, bi mokoi sartzen zirena. Urte batean, 19 bidaia egin zituzten garlia batekin Hondarribiko kupeltegira. Bi behi pare behar izaten ziren Gurutzera igotzeko, eta, handik behera, pare batekin aski.

Transkribapena

- Eta ordun prozedimentua nola izaten zen, zea, lendaizi saarra karri berko zuten baserritarrak.
- Bai, baserritarrak honea beák ber zutena 'ta beaiy iñ itten niyon.
- 'Ta karri nola itten zuten, gurditan 'ta?
- Bai, gurdi birin, gurdiyan. Gurdiyan.
- Eta neurriyak nola izaten zin? Zakutan 'o....
- Zakun neurriya zeakua. Zea bat, tunela, hortxe do gaiña goiko (...), tUnela bat. Hua da neurriya. 'Ta harrek itten 'ttu hirurogeita bat, bi hortxe! Bat, bi, hiru.... Zea neurriya. Béak hartzen zuna, hua bete 'ta dena neurtu itten zen dembo 'atin, e!
- Karo.
- Dena. Oain kiloka aitzen den bezela, ordun...
- Neurriya.
- Neurtu dena.
- Eta geo izango zen, seGun zembat saar kartzen zen, jakingo zen zembat litro...
- Bai, bai. Zembat litro hoixe.
- 'Ta nola izaten zen? Karga bat saar...
- Karga 'at saarrana, pes berrehun litro. Berrehun litro.
- 'Ta geo hoi zekin... Non eamaten zutela saten zenun? Bueno, eaman garlian 'o eman berko...
- Garlian bai. Garlian. Behiyakin. Guk jartzen genittun garliak. Bat genun beatzi karga terdikua. Hamar exkaxekua. Karga 'at. Hua haundiya. Bi (...) 'ta zezena. Golpin. Harrekin in genittun urte 'atin Hondarribira hemeretzi biaje!
- Jesus!
- Hemendik Hondarrabira, e! Behiyakin, idiyakin.
- Zuek zinittuzten behiyak?
- E?
- Zuek zenittuzten behiyak eta?
- Bai. Behiyak.
- 'Ta Hondarbira, Hondarbiyan... Atzo san zenin zerbatte, zer zenuten Hondarbiyan zuek?
- Kupeleteiya. Gue attonak eta. Gue atta muti kozkorra zela, behiyan puntan joten zen hoa, aurreko zean, 'ta bestia atzetik, bakizu.
- Bai.
- Dembo 'ateko kamiyo zarretan, ez galipotik ez zen dembun. Bi parikin iyo ber zaten zuten zeara, Gurutzea. 'Ta Gurutzetik tortzen zen muti kozkorra beste parikin itxea. Handik aurrea pare batekin.
- A!
- Galerak bazin, dembo 'ateko galerak, errueda zabalakin, burnizkuk. Zea, radiyukin, halakua.
- A!
- Galeran eamaten zen hau, karga haundiy hua.
- Hua ya Gurutzetik Hondarbira.
- Bai. Gurutzetik betti hara pare batekin, 'ta hara bittarte bi parekin. 'Ta gue attonak saten zun...
Beno attonan, beno attak saten zin nei, haren attak eunin hara biaje 'at in 'ta geo Hondarraiko (...) jon 'ta handik kupela kartzen zula guen itxea. Marka! Marka, e! Eun batekua. Goizin goiz jaikitzen zin, bakizu, goizin bostetako jeikita illumpetan.
- Gaiñekun bi eunetan 'ta hola in ber.
- Bai.