Arropa garbitzeko teknikak

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:34:20 - 0:38:30 (4' 10'')
Laburpena Arropak garbitzeko modu asko zituzten. Gobada, kuelak, arropa jo errekan... Arropa belar-soroan zabaltzen zuten, 'gau serenoan'. Txuri-txuri gelditzen zen.

Transkribapena

- Bai. Nombatte hor deskargatzen zinak izango zin. Harri kozkor pilla erra titzen 'izkiten nei urin, errekan arropa garbitzen. Oi, labandeiya biño (...) Hotzik batez. Gaztia izatia zer 'te da, e! Amak saten zin: "urin ez sartu! Hoztu ingo za 'ta!"
'Ta nik, ni kaskaorra izaki, e! Urin sartuta aixuo garbitzen baizin.
- Ur gehiyo!
- Hoixe, bai! 'Ta geo, jarri 'ta seittun sekatu.
- Bertan jartzen ziñuzten lehortzen?
- Bai. Bertan jarriyak alambrik eta.
- 'Ta garbittu zekin itten zenuten?
- E?
- Garbittu, arropa zekin, jaboiya ba al zenuten?
- Hoixe, bai. Jaboiyik eta lejiak eta bazin. Biño lejitan ez genun ordun arropik jartzen. Gabez kampun utzi gau serenutan, lejia biño hobia izaten zen.
Mantxa guziya deseitten zen 'ta usai bat! Oain dena lejitan itten da, biño...
- Belartan zabalduta?
- Bai, bai, bai., bai.'Ta gue itxia hain poliki baito, birian ixkiñin do
'ta biria 'ta irriyun artin soru haik.
- Xabalin erki!
- Bai, ba. Handik lapurtu 'ro itteko zen, han paseran tokatu 'ta hola iñ
'ta sekula ez zin faltatu izandu 'ta geozko kampun utzi.
- Oaiñ igual emango littuteke, biño ordun denak holaxe eukiko zenittuzten 'ta!
- Bai.
- 'Ta zuk uara ba al dakizu zerrei saten zaiyon?
- Guara[guara:8724]? Bai! Arropa garbittu, berriz jabonatu dena, ongi, asko 'ta kuelak izaten zin. Hola, hiru hankako zurezko ontzi batzuk. 'Ta han sartu 'ta hara ura irakin 'ta hara bota.
Bestiya irakin 'ta bestia bota.
- 'Ta harrekin garbittu itten zen.
- Usai goxo askiya bai! 'Ta askotan berriz, kampun utzi. Jaboiya man 'ta arratseko!
'Ta gau serenukin lejia biño hobia da. Txuri txuriyak, usai goxo askiyakin bai, bai.
- Garai hartan zer zen, lejiaik ez?
- E?
- Lejiaik ez!
- Gutxi. Beandu hasi zin lejik.
- 'Ta ura irakitten bakarra botzen ziyoten, Joxepa, 'o zu gotzen al za hauts...
- Ez, ez. Kampun zon zeai, arropai ura botzen, irriyoko ura bota 'ta bota 'ta bota 'ta. Euzkiyan beruakin mantxik 'o baldin bazen dena (...)zen
- 'Ta su-hautsa ez zenuten ibiltzen zuek?
- Bai. Kuelatan eosi ber zinak bai. Kuela bat itxiya itten zen hora, ur irakiña bota surtako hautsa paketin jarrita. Biño kampun hola utzita usai goxo askiya geo bai.
- 'Ta uara zerrei saten da, ura botzi horrei?
- Ez, e... Bai, bai, bai. Ugara bai.
- 'O ze horrei...? Hiru hankako ze horrei deitzen da uara?
- Hiru hankako bai. Kuela. Hiru hankako katxarro bat izaten zen.
'Ta azpiyan barriño bat jarri 'ta ura irakin 'ta hara bota, irakin 'ta hara bota. Uan lejia bezela. Sano askiya bai! Usai goxo askiyakin!
- 'Ta txui txuiya gelditzen zen?
- Hombre!
- Bai, e?
- Mantxa guziyak joten... Kentzen 'ttu gau serenuk 'e. Oso zea ber du,
burniyakin 'o mantxatua 'ro oso zailla ber du ez kentzeko.
- Ez kentzeko. 'Ta ordun ze itten zen, erropa txuiya zea, uara 'ro kuela hortan eta kolorekua ya errekan?
- Bai. Bai,bai,bai bai.
- Erropa kolorekua.
- Belauneiño sartu errekan 'ta aurrin harri haundi bat jarri 'ta dimbiti damba!
Ez gaittun beratzak izandu ez! Amak beti enkargu bat ematen zin: "urin sartu gabe, hotz do 'ta!" 'ta bai, ni itxetik ura orduko aztua! Bai, ez zen... Osasuna zer 'te da! Jesus!
-Ez zenun katarroik izango!
- Pensa 'zu ez! Oain lenuo harrapatuko nuke, bai! Pensa 'zu betzi senide giñan 'ta bakarrik geldittua naz. Bat gerran...