Jostaketak: marru-marruka eta jokoan

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:17:00 - 0:21:00 (4' 00'')
Laburpena Jostaketak: Marru-marruka, korrika, lehengusu batek min hartu zuen paretatik salto eginda. Bata bestearen etxera ere joaten ziren, eta han hizketan edo jokoan ibiltzen ziren.

Transkribapena

- Nola da hoi?
- Marru-marruka, korrika! Punta batetik bestea, eta han, gue Txampaiñeko aurrin, gainkaldin bi trena biria zen, Arditturrira, 'ta pareta.
- Bai.
- Eta marru-marruka hasten giñanin, joten giñan bueltan barrena, paretan gaiñin barna, eta eskapo ittetik, paretatik salto itten genun betti.
Eta gue lengusua, hemen hil zena, eroi 'ta bizkarrin miñ hartu! San ziyon, han zon... Gizon bat bazen eskolan ordun, 'ta harrek san ziyon: "te voy a coger en el coche," kotxia bai baizun "te voy a coger el coche y voy a llevarte al médico"
Ta baita eaman zun Don Benardona, itxea. 'Ta san ziyon hautsiyik ez zula, biño golpe gaixtua zula, eta man ziyon botika eta geldik eoteko. Ahoz gotti[ahoz gotti:8350]. Zortzi eunin. Eta sendatu 're! Sendatu, botikak hartu, 'ta zortzi eunin geldik eondu zen
'ta harren bizkarra primeran geldittu zen atzea. Biño hartu zun golpe bat! Paretan harriya gaiñea jon zitzaiyon, e! Béak betti eroi zenin, harriya gaiñea!
- A...!
- Hori ba! Biño emakumii ze gotuko, 'ta paretan gaiñea iyotzia, eskapo itteko! Marru-marruka. Eta marru-marruka hoi korrika asko ibilli berra! Bat 'o bestia harrapatzeko. Eta saten ziyon zea, Paotxikikua zen bestia. Oiañ hanka, hankik gabe do.
Hori 're joten zen jostatzea. Ta horrek esaten zun: "hemen baton bat elbarritu ber yeu, e!" Eta nik esaten niyoten: "elbarritzeko ez dugu jostatu ber, e! Formalidadikin, bestela hemen norbatt hiltzen bada, ze in ber dugu!" Nik saten nun.
"Eta hara bestia! Hiltzia aittatzen al dun? Miñez eotia nombatte hor, hiltzia okerro dun!" Horrek, hankik gabeku horrek. Eta saten genun: "bueno, bukatuko al dugu?" " 'ta bukatzen badugu ze ingo dugu?" 'ta " Oi! Bordaira 'ro, Bordatxikira 'ro, nombattea jon 'ta,
han 'e launak izango 'ttun 'ta, han eon hizketan!" Eta azkenin, hala itten genun. Txampaiñetik Bordaira malda gotti iyo, eta Bordain batin lau 'ro bost neska.
- Zuen eraretxokuk?
- Bai, denak eraretxokuk, 'ta denak hara jon 'ta han denak jokun. Jokun sotun. Jokun aitzen giñan.
- Kartakin?
- Kartakin. Eta hantxe pasatzen genun demboa. Biñon, nola ibiltzen giñan! Biño beti hanka... Oaiñ, hankik gabeku honek hala san izaten zun: "gu parregarriyak gattun ayeka batetik bestea jostatzea! Tokiyik ez bagenu bezela!
- Biño, launa ber! Batzuk aspertzin...
- Bai, ba. Saten geniyon: "Oi, saten ez duk, Bordain, 'o Bordatxikin norbatte harrapatuko 'ttugula launak eta jongo gala!" "Bai, bai, nik san dut, nik san dut. Nik san dut hoi."
"Aleiya, zuk esan 'zu!"
- Eta geo béak, béak hoi san! Parregarri!"
- Geo béak hoi san! 'Ta guk saten geniyon: "Oaiñ ze san nahi duk horrekin?
Leno béak, heorrek esan 'ta, ze san nahi duk? Ze nahi duk, paetan gaintik salto in?"
- Ordun konturatuko zen, 'ta!
- Eta holaxe aitzen giñan!
- Zein juntatzen ziñazten...