Nor | Lardi Landa, Joxe Luix |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-005 |
Pasartea | 0:37:21 - 0:40:08 (2' 47'') |
Laburpena | Artzaintza: 100 ardi edukitzea asko zen. Baserriaren gainbeherari buruzko iritzia. Artilea: lehen oso estimatua zen, baina orain ez. |
Transkribapena
-'Ta zea estrata 'ta aittatu ttuzu len 'ta artzaiyak zinak ardiya ze itten zuten mendira eaman 'ta geo jetxi 'o len bordatan 'ta eoten zin ardiyak?
-Bordatan 'e bai.
-Bordatan 'e bai.
-Bordatan ze eoten zin neguan 'ta geo jetsi? Ardiyak ze muimento 'biltzen zun?
-Oan bezela ez zen ardiya ordun kuidatzen zea belarrakin 'ta pentsukin 'ta...
-Oan bezela ez zen ardiya ordun kuidatzen zea belarrakin 'ta pentsukin 'ta...
'Ta ezkur, kompaziyo batea, lanea ez bazen joten mutil zarren bat 'o solterua, iual da solterua 'ro gaztia. Gaztaiñ pilla bat billu. 'Ta gaztaiña erki eoten baita morkotxin. Morkotxin erki eoten da gaztaiña. Beri hala 'kuittu gabe.
'Ta harrei huaxe iual pentsutako.
'Ta harrei huaxe iual pentsutako.
-'Ta ordun ez zen iamaten mendira?
-Keba! Berta... Geo ni mutikozkorra nitzala bai, tortze' zin zeatik, Goierritik. Biño oango ezta laurdena... ale, ale batzuk, zea hau Bixente artzaiya. 'Ta beste bi 'ro hiru, tortzen bazin 're!
-Keba! Berta... Geo ni mutikozkorra nitzala bai, tortze' zin zeatik, Goierritik. Biño oango ezta laurdena... ale, ale batzuk, zea hau Bixente artzaiya. 'Ta beste bi 'ro hiru, tortzen bazin 're!
'Ta oan haik ttuzten aiña ardi hemen nonai oaiñ. Ordun eun ardi zittuna, juu! Ba hemen eun ardi zittuna ordun ya markesa bezela zen. Beti berroeita hamar, hirurogei... jode hirurogei zittunak asko!
'Ta geo itxeko gazta pixarra in 'ta. Arkumin xox batzuk ate 'ta. Holaxe bizi, bizittu, bizi, bizi! 'Ta geo ya, geo nola hasi baizen gobierno basko, 'ro diputaziyo hoi launtzak ematen ordun hartu zun jendik indarra. Halaxe segi.
'Ta oan pixkan pixkan ingo da ya dena kendu! Beak kenduko dute berriz hoi. Lembizi hua lau milla pezta 'ro zembat zen urteko, zea subentziyua. 'Ta oan ai men dia bajatzen. Jakiña hoi ingo dute pixkan pixkat tau! Kendu 'ta izorrai!
Hemengo baserritan zailla. Beiyakin ze pasa zen? Esnia... Oan non da bei esnedunik ez da iñun 'e! Harai itteko gorriy hoik! 'Ta laister ardiyakin iul pasako da!
-Zea, illia 're saldu itten zen, biño illia...
-Bo... oañ izin da saldu illia! 'Ta leno arrapazka!
-Bai, e?
-Leno kiloko hogeita hiru duro 'ta... 'Ta oan, oan ez dute patuko ezta... ba, peztan bat iul! OSea, priolera bat!
-Bo... oañ izin da saldu illia! 'Ta leno arrapazka!
-Bai, e?
-Leno kiloko hogeita hiru duro 'ta... 'Ta oan, oan ez dute patuko ezta... ba, peztan bat iul! OSea, priolera bat!
Askok gaiñea harrika botako [harrika botako:15877] 'ute! Harrika botze 'ute, biño zikiña delako! Horrekin dakate txarra. Balitz usteltzen den gauza, biño illia ez baita beiñ 'e usteltzen!