Nor | Lardi Landa, Joxe Luix |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-005 |
Pasartea | 0:33:00 - 0:36:50 (3' 50'') |
Laburpena | Garai batean nola garraiatzen zen. Asko aldatu dela, ez sinisteko moduan. Hildakoak, mandoan; txerriak, asto gainean... Esneketak. Esneketariak nor ziren. |
Transkribapena
-'Ta bat hiltzen zenin kaja jarri erdiyan 'ta manduan gaiñin. Erki torko zen hua kamposantoa. Jo! 'Ta hoik denak izautu nik, la ospa! Oan jarri pentsatzen 'ta hoi dena gezurra 'uk. 'Ta egiya izaki e! Hala da! Oangua kusi 'ta hua kusi! Oi...
-Haiñ urte gutxi 'ta...
-Urte gutxiyan hoi gambiyua! Aer lengun san nun bezela zea txerriyak hartu xextutan zea astuan xextutan 'ta feira 'ta, e!
-Urte gutxiyan hoi gambiyua! Aer lengun san nun bezela zea txerriyak hartu xextutan zea astuan xextutan 'ta feira 'ta, e!
Dena holaxe izandu da! 'Ta esneketan 'e bai! Esneketan 'e hartu esne pizar bat goizekua 'ta illunarrekua 'ta hurrengo goizin hartu 'ta topoa. 'Ta topun hatu 'ta Donostira saltzea e! Bi marmita koxkorrekin. Harrek euneko zea handikan ateko zun.
'Ta geo posible zunak, ordun esneketaiyak bazin: Zizario bakizu zein, zea kauen dion, geo Zizario beti han 'zaten zen ba zean taillerrin, zea nola zun izena harrek...
-Inuzentzio?
-Inuzentzio?
-Inuzentzio. Hoa, hoa, hoa ba! Hemen auzoko baserritako esnia hartu 'ta joten zen Donostira! Beintxiki bestia! Eta Iturriotzen zea Dixpatenekua, hoi ya kamionakin! 'Ta Gurutzetik zea, Bordda, Galdos 'ta hoik eta zea Galardi 'ta ohik 'e bai, hotela, hoik in zuten lembiziko hotela, hotela hoina zen lembizi.
'Ta haik 'e bai. Haik kamionakin. Palankaiya. Ziztiyokuk. Hola pilla 'at. Bai Bortanetik 'e! Joten zin. E! A, pz! HArtu pixar bat astuan 'ta topoiño ailletu 'ta martxa! Batzuk Errenteiyan geldittuko zin, bestik Donostira!
-'Ta geo astua 'ta hantxe euki berko zuten ba?
-Astua hantxe, ebiya itten bazun, elurra itten bazun. Lotuta. Jo... Haik errak kusiyak 'zango 'ia! 'Ta oandik baia! Ardozko zea 're. Nola da hoi? Sole!
-Astua hantxe, ebiya itten bazun, elurra itten bazun. Lotuta. Jo... Haik errak kusiyak 'zango 'ia! 'Ta oandik baia! Ardozko zea 're. Nola da hoi? Sole!
Amakiña biaje iña da hoi 're! 'Ta hola tartin oandik bizi 'inak 'e badia! 'Ta...
-'Ta gaiñea iandin 'ta dena jongo zin?
-Denin! Haik ez zuten zeaik! Perdonik! Jo...
-'Ta gaiñea iandin 'ta dena jongo zin?
-Denin! Haik ez zuten zeaik! Perdonik! Jo...
-'Ta geo hasiko zen Gurelesakin 'ta? Biño hoi oan dela gutxi...
-Bai... Gurelesa geo.
-Oan dela gutxi ez? Urte asko ez da?
-Bai... Gurelesa geo.
-Oan dela gutxi ez? Urte asko ez da?
-Gurelesa hasiyik 'e...
-Bai?
-Berrogei urte biño geiyo. Bai, bai, puska 'at gaiñea geiyo! Bai...
-Bai?
-Berrogei urte biño geiyo. Bai, bai, puska 'at gaiñea geiyo! Bai...
-Kalea jongo zinak 'e bazin. Biño karo, kalea, kalin denak Oiartzungo guziyak ez zun kalin salduko.
-Hoi ba! Katxarro ona zunak pues katxarrukin. 'Ta katxarroik ez zunak pues astuakin.
-Hoi ba! Katxarro ona zunak pues katxarrukin. 'Ta katxarroik ez zunak pues astuakin.
'Ta beste batzuk berriz nolapaitte ailletu autobusea 'ta autobusin hartu 'ta Errentira. 'Ta han jarri plazan ixkin batin 'ta raka-raka saldu. Beste batzuk berriz baita Ameztitakua 're. Amezteko Juantxo 're. Hoa 're joten zen be kamionakin.
'Ta oan zero oan! Oandik bakarran batzuk iual 'zango dia, bakarran bat iual. Nik uste 'ut astua oan berriro tortzen zela Errentira astu, astua 'ta zeakin, marmitakin.
-Bai, zekua, Txirritakua.
-Bai... Bai, uandik bakarran bat...
-Bai, zekua, Txirritakua.
-Bai... Bai, uandik bakarran bat...