Tabernak, jantokiak

Bilera eta nobio kontuak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:39:10 - 0:42:44 (3' 34'')
Laburpena Beren etxe inguruan Susperregin izaten zen bilera, San Jose edo jai berezietan musika izaten zen. Bertan ezagutu zuen Maitxok gero bere gizona izan zena. Bera oso gutxi joan zen bilerara. Gero Txikierdin hasi zen lanean eta han bilera asko izaten zen, jendetza izaten zen. Astebururo izaten zuen lana bertan eta gustura egiten zuen lan Maitxok.

Taberna eta aisialdia

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:22:25 - 0:23:47 (1' 22'')
Laburpena Tabernan ere ibiltzen ziren. Karta jokoan: trukean. Musean ez du behin ere ikasi. Ez zegoen bolatokirik, toka bai. Baina, ez zen sekula zalea izan.

Bilerak, tabernak

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-088
Pasartea 0:40:01 - 0:43:45 (3' 44'')
Laburpena Auzokoak batera jaisten ziren bilerara. Altzibarren eta Txikierdin soinua jotzen zuten. Baina, baziren tabernak ere. Orain oso desberdina dela iruditzen zaio. Tabernararako dirurik ez zen orduan. Agarraua eta sueltoa dantzatzen zuten.

Angula baino nahiago sardina zaharra

Transkribapena

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-084
Pasartea 0:59:45 - 1:01:10 (1' 25'')
Laburpena Igandero afaltzera joaten zen koadrila bati gertatutakoa: denak angula jaten ari ziren eta beraietako batek sardina zaharra nahiago zuen. Lotsarri zikina. Hika.

Tolareko bilera

Transkribapena

- Ze gotzen 'za Tolareko billera?
- Tolaren?
- Zeiñek jotzen zun soiñua?
- Zeiñek? Borreyan Manuxiok. Izautzen al zenun? Ez... Miño, u, jaiero-jaiero, beti be filarmonika hua bizkarrin 'ta tortzen zen. Jediak hua poza hua alletzen zenin. Galtza... Galtzak mil rayas dembo batin eamaten zin. Gotzen al 'za zu? Jesus!
Garbi-garbiyak eta ongi plantxatuk eta alkandora xuirixka bat eta, jesus, ez oaingo asko bezela. Senar-emaztik ongi eamaten zuten hoik e? Matte zun andriak hoi, e? Jesus! Hau joten zenin noski, ohiyea joten zenin... Hau beandu joten, bukatzin ó jongo zen,
beandu jongo zen itxea 'ta... Andria gaixua hantxe ohiyin bero-berua 'ta honei hankak ezin berotuik noski. Gaixua! Harrek maitte 'men zun andria 're: "Nei hankak ezin berotuik han zon gaixu hura!". Matte... Elkar ongi eamaten zuten. O! Jesus!
- 'Ta jende asko juntatzen... Jende asko tortze al zen?
- Asko, asko, asko.
- Dantzin e?
- Dantza zen.
- Dantzan, bileran, jende asko juntatzen al zen?
- Bai, asko, asko. Asko joten zin.
- Ergoindik bakarrik?
- Miño, hemengua Ergoingua bakarra 'o beste tokitatik 'e bai?
- Etorko zin, bai hoixe! Irundarrak 'e bazin, aski kontent etortzen zinak!
Bueno, bueno, bueno... Jesus!
Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:35:00 - 0:36:25 (1' 25'')
Laburpena Igandeetan bilera izaten zen Tolaren. Manuxio Borreiak jotzen zuen soinua. Bertako eta kanpoko jendea biltzen zen. Filarmonika.

Otordurako aukera

Transkribapena

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-084
Pasartea 0:32:30 - 0:35:00 (2' 30'')
Laburpena Tolaren beti eman izan da jaten. Ez orain bezalako aukerarekin, baina beti egon da otordua egiteko modua. Mendira joaten ziren batzuk edozer jango zutela esanda, eta gero haientzat jakia ezin bilaka aritu behar. Amurraziyua.

Tolare: taberna eta denda

Transkribapena

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-084
Pasartea 0:13:50 - 0:16:50 (3' 00'')
Laburpena Ergoien asko aldatu da. Lehen, taberna gutxiago zegoen, baina bera beti gogoratzen da Tolare eta Bidealde bazeudela. Tolaren, tabernaz gain, denda ere bazen. Auzoko mutiko bat ogi bila joan zen diru gabe eta etxekoandreak ez zion eman nahi izan. Anttoniren amak semea bidali zuen ogia erosi eta bizilagunei eramatera. "Erki zion". Marruez. Hika.