Kontakizunak, iritziak, albisteak...

Transkribapena

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-056
Pasartea 0:00:00 - 0:09:55 (9' 55'')
Laburpena Klaketa. Ugaldetxoko trafiko arazoez ari gara. Irtenbideak egon behar dute. Ez da ohitzen, gero eta trafiko handiagoa dabil eta. Orain jende gaztea etorriko da eta horrekin du itxaropena.

Ugaldetxo: errepideak moztutako auzoa

Transkribapena

- Zuk hortikan erki, Ugaldetxoko kambiyuk erki ikusiko zenittun?
- Ugaldetxoko kambiyuk? Pues bai, asko ikusi dia Ugaldetxoko aldaketa. Aber, Mamut aldia hoi dena hasi, baserriyak hoinbeste denak kendu... Eta ordun iruitzen zitzaigun Mamut ba!
izango zela oso zea miño geo denbuakin ikusten 'zu zer den. Mamut zer den eta zenbat baserri kendu din hortikan. E? Hori hala da. Eta geo hemen Ugaldetxon... Miño Ugaldetxo oso zarra do, e! Ugaldetxo do oso zarra. Aber, hemen dozten itxiak, denak...
Personak denak adiñakuk. Oaiñ hemen etxe batzuk hasi dilako, iñ ttuztelako 'o ai dilako, hor gaztiak etorriko da. Intxixu bakarra da gaztiak zerbatte ikusten dena, gaiñekun ze jende do hemen? Adiñekua 'ta itxiak, eta barriyua, barriyua oso zarra. Geo kruzia hoi hola.
- Zaindu gabia.
- Bate zaindu gabia. Ez dute... Eske udalak Ugaldetxoi ez yote ezer 'e iñ. 'Ta Ugaldetxotik eamaten dute diru gehiena. Aber empresa aldia non daon e? Eske nik beti, ni beti horrekin nao.
Ugaldetxotikan dena dijua, empresa guziya, autopixta salida guziya eta Ugaldetxoi ez salida gehiyo eta ez Ugaldetxo pixka bat gehiyo gustora jendia zehatzeko. Ezin gea Ugaldetxotik... Ni itxetikan ezin naz atera kamiyua kruzatzea.
- Bai, bai. Aurreko bizilaunakin 'e ezin zute eon zuek...
- Ezin gea... Ezin da hitzikan iñ. 'Ta hitza ittia gauz bat da, bestia da kamiyua ezin geala pasa. In ber dugula beira batea 'ta bestea. Eta Ugaldetxok badula garaia zerbatte itteko.
Eta itxia hoik? Pues bai miñon, eta eskerrak e! Porke hor zon bezela 're: ijituak tortzen zin, dena zeon... Hoi zeon utziya miñon, miñon, nola?
- Bai, utziya eondu da hau, asko. Eta do.
- Eta do. Ordun bada garaia... Nik ez dut esaten e... Ze in ber den, ni ez naz esateko, miño Ugaldetxo pixka 't lasaitzeko eta pixkat txukuntzeko udal honek zerbatte in lezakela e! Eta ez da oaiñ eskatzen ai geana e! Guk ume ttikiyak genittunin 'e hemen
Ugaldetxon beti kamiyua pasatzeko eta oso peligrosua izaten zen. Joseba Garrokua? Motuk jo 'ta bota zun, hor zea, esto... Eskolako Xeberoneko tarti hortatikan ateratzen eta... Miño, eta beti izandu da barriyua hola. 'Ta ordun izatia gauz bat 'zu, miño berrogei urte pasatu dia
eta ukerruo porke trafikua gehiyo da.
- Hoi da.
- Eta non do? Eta ez dute ikusten? Nik esan izandu yotet, hor konzejal zoztenai eta: "Aizu, hemen zer?" 'ta "Bai, ingo da, ingo da" Miño berdin gaude, 'ta bada garaia e.
- Urte asko.
- Ni Ugaldetxokin oso haserre no! Ugaldetxokin oso haserre no! Eske ez dute ezer 'e iñ. Ezer 'e ez. Etxiak zarrak? Bale. Personak zarrak? Bale. Miñon bizi in ber dugu e?
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:36:30 - 0:39:20 (2' 50'')
Laburpena Azkeneko urteetan Ugaldetxo asko aldatu da. Garai batean errepide nagusia bertatik pasatzeak bizitasuna ematen bazion ere, Oiartzungo industrialde ia guztia bertan egoteak eta trafikoak hartu duen indarrarekin, errepidea arazo bihurtu zaie. Auzotarrek ezin dute auzoan lasai ibili eta auzotarren arteko harremanetan eragina du horrek. Azkeneko urteetan Ugaldetxo ez dela batere zaindu kexatzen da Mañoli.

Ugaldetxo: zahartutako auzoa

Transkribapena

- Bai. 'Ta gaiñekun hoi. Egualdetxo, Egualdetxo hau bea ez da asko aldatu. Biñon hemen inguruko baserriyak eta asko bota zila Mamutekin eta gauzakin 'ta 'ta... Pues barriyua leno oso politta zen.
- Kambitu ingo zen, zertik hau bea baserriya, Garro baserriya zen, eta geo Paradako...
- Bai. Baiñon konturatzen hasten baldin bazea, leno zembat bizi giñan etxe batin, piso batin zembat... Gu geok zazpi senide giñan! Garron aber zembat zauden! Eta uan nik zembat...
Horrek ematen nau pena, zartzia zer den! Garron gurasuk, hemen gurasuk, hiru piso... Eta zein bizi gean? Leno zazpi senidetikan uan goiyan bat, bihan bestia eta gu hemen bi. Hemen itxia hutxa. Matteone alkilatua... E... Bueno, jendia bizi da, biño jendia bizi da pues ez dakit,
gazte batzuk bi 'ro ez dakit ze bizi din. Hemen itxi hau hutsa dona, geo hemen aurrin 'e denak zarrak ikusten 'ttuzu, denak familiya ezkonduta alde in dinak. Katalintxon ez da iñor 'e bizi! Xeberonin 'e adiñakuk bizi dia! 'Ta horrek nei izugarrizko tristura maten!
Barriyua nola zartu zaigun eta ez dola ezer 'e iñikan! Ez dola ezer iñikan!
- Bai.
- Pena da barriyo bat hola utzitzia! Aurten 'e ez da festikan in fuldamentukin. 'Ta nik izugarrizko pena hartu nun hoi 're!
- Bai, bai, bai. 'Ta gaiña tokiya beak 'e ez bau launtzen...
- Ez du launtzen! Jendia ez zattu etortzen!
- Karo.
- Enkambio, eukiko bazenuteke txoko bat 'o igual "ba hau ingo 'ugu 'o bazkaiy bat 'o..."
- Karo! Bai.
- Zerbatte...
- Etorri eta "bueno pues guazen Intxixu aiyeka kafe... Hartuko dugu zerbatte!" Hemen taberna bat leno bazeon, hoi 're itxiya dao. Ez da, ez baidu, ez baidu barriyo... Kamiyua baidaka erdiz erdi! 'Ta kamiyua libertade gabe bizi ber 'zuna!
- Karo.
- Eske hori da!
- Pareta bat eukitzia bezela.
- Pasoko bat.
- Bai.
- Kontatu gabe jendia badola.
- Hoi da.
- Hoi da, barriyua hau da, pasoko bide bat, kriston belozidadia damatenak kotxik, konturatu gabe jendia bizi dela!
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:48:05 - 0:50:30 (2' 25'')
Laburpena Lehen Ugaldetxo auzoa oso polita zela dio Mañolik, baina industrialdeekin baserri asko bota zirela eta gelditzen diren etxeetatik asko hutsak daudela. Gazteak auzotik joan egin dira eta zaharrak gelditu dira auzoan. Auzotarrek ezin dute lasai elkartu, toki egokirik ez daukatelako, errepidea baitauka erdiz erdi. Abiadura gaitzean pasatzen da trafikoa, bertan jendea bizi dela konturatu gabe.

Transkribapena

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-055
Pasartea 0:39:20 - 0:48:05 (8' 45'')
Laburpena Ugaldetxoko egoera. Trafikoa. Udaletxean askotan kexatu dira eta ez da ezer egin. Festak egiteko plazarik ere ez daukate. Gutxienez semaforo batzuk jarri. Oso haserre dago gai horrekin.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-048
Pasartea 0:26:00 - 0:31:23 (5' 23'')
Laburpena Gaur egungo kontuekin ari da. Jose Mari Garmendia apaizaz. "Bixita mateko" espresioa erabili du, ez nuen behin ere aditua.

Bertso onak eta txarrak

Transkribapena

-Akaso uzten dunak hobia
-Eztu jartzen zeñenak din hoik
-Ez
-Bertso berriyak eztu jartzen
- Hola gustun gustuko bertolaiya zein zu? Rufino? ze ingo yot pixka't bete? botako yot?
- Bersuk aitzen batzutan eoten naz 'ta zea 'ta aldein itte'ut urrenekun
-E?
-Bersuk telebisiyun din demboan, askotan aitzen eoten naz 'ta beste batzutan berriz igandetan 'ta hastin ikustin martxa in siesta!
-Batzutan gustua 'ta bestitan ez?
- Hoinbeste bersolai aitzen ttuzu 'ta gio hor botzen ttuztena bersuk.. tzif.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-047
Pasartea 0:41:00 - 0:41:50 (0' 50'')
Laburpena Bertsolaritzari buruzko iritzia: bertsopaperetan hainbeste bertso eder leitu ondoren, telebistan-eta botatzen dituztenak ezin direla koparatu.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-019
Pasartea 0:00:00 - 0:02:10 (2' 10'')
Laburpena Klaketa. Zaharren egoitzako kontuak. Egoitzara joan aurretik etxeko lanak egiten zituen. Lanik gabe mira egiten dela esaten du. Gantxilloa egiten du.