Jaio

Gobernatzaileak; parterak

Amatasuna

Transkribapena

- (...)'o izautuko zenittun.
- Nik... Bai, hoi mediko bestela, biño hoik 'e ibiltzen zin hau torri baiño lenoztikan e baserritan 'ta. 'Ta ikusten zutenin grabedadia pues bialtzen zuten bera, baiño gaiñekun, ondo heldu bazen, itxian askok.
- Itxian ongi! 'Ta geo launtzen 'ta torriko zin launak 'o auzuak 'o... Ikustea? Atsolorra 'ro zu gotzen al za?
- Ni ez naz gotzen hori. Aittua bai, aittu: "Bai, atsolorra..." Oaiñ bildu 'ta haurra izandu 'ta ondorin ba ingurukuk han zelebratzen. Haur horren etorrera.
- Eta geo kuaren, zea 're... E... Itxetik iziñ zela ate berrogei eunin 'ta hoi 're bai?
- Bua, hoiy txoakeiyak, bestia! ¡Jesus, qué disparates! ¡Qué disparates! Zembat... Zea, ordu beteko etorri baldin bada haurra ordu bete 'ro bi orduko jeikitzen aintzen zattuzte 'ta
kampoa igual. Biño ordun ba zortzi bat eun behiñik piñ etxetik atera gabe. Elizan sartzia in gabe iñ arte eon ber zenun zea, lembizi bataillua, 'ta batailloa ez zen joten amik, 'ta gero handikan zortzi 'o betzi eunea edo elizan sartzia. Entrada a la madre. Por la madre 'o
zeangatikan. 'Ta ordu arte kontu itxetik atera gabe!
- 'Ta lenengo salida eliza. 'Ta geo ya libre.
- Geo libre, ala!
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:49:00 - 0:51:00 (2' 00'')
Laburpena Medikuak etxez etxe ibiltzen ziren erditzeetan laguntzen. Bera ez da gogoratzen atsolorraz, baina entzuna du. Amak ezin zuen erditu ondorengo egunetan kanpora atera, eta ateratzen zen lehendabiziko aldia elizara joateko izaten zen; 'eliza sartze' esaten zuten.

Etxean jaiotzea

Transkribapena

- Ni zarrena.
- Ordun bestiy zaintzia 're tokatuko zizun?
- Bai, denetik tokatu nau. Denetik tokatu nau.
- 'Ta zuek itxian jaioko ziñazten?
- Bai, bai. Itxian, denak. 'Ta itxian bizi.
- Beste senidik nola jaio zin gotzen al za? Etxian?
- Bueno... bai. Gutxi gorabera. Jaiotzen zinin saten ziten, muttiko bat 'o nexka bat 'o karri zutela 'ta kuartoa joten nitzan 'ta ordun han eoten nitzan neria haikin 'ta, ni kontentu "launak karri izkite" 'ta hola. Gue bizimodua holaxe izandu da.
- 'Ta meikuk 'ta komadronak 'ta ez zin jongo? Itxekuk launduko ziyoten ez amari? 'O nola izaten zen?
- Bai. Meikua bertzen baldin bazin eamaten zin miño gañekun itxian izaten zin.
- Oñatibia.
- Bai, Oñatibia apaiza, ui, meikua. 'Ta hola.
- 'Ta geo Don Regino 're bazen?
- Baita 're, hua 're.
- Hua zaldiyakin 'o ez al zen ibiltzen?
- Bai. Hua, zea zittuzten, ez dakit ba nik, ibiltzen zen hua 're, 'ta eamaten zuten itxea
biñon geyena Oñatibia gauza hoitan. Bai. Hola.
- 'Ta geo Iturriotzen mordoxka, zea, haur asko juntatuko ziñazten kalin?
- Bai, bai, mordoxka juntatzen giñan. Ne erarekuk bagiñan franko.
- Hor nonguk izango zin...? Dispatenekuk eta zuen...?
- Bai, denetikan. Hor itxe asko zen 'ta, denetikan bazin. Denetakuk.
- Geo Garmendin 'de senide pilla bat izango zin?
- Han de mordoxka bazen. 'Ta denin bazin hor. Etxe guziyak betiak zin. Ez zen iñorre gabe.
Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:08:30 - 0:10:15 (1' 45'')
Laburpena Senide gazteak zaintzen zituen Rosariok. Etxean jaioak dira denak, eta gogoan du jaioberria neska edo mutikoa zen esaten ziotela eta bera kontentu geratzen zela. Erditzerakoan medikua behar bazen, deitu egiten zitzaion. Oñatibia ibiltzen zen lan horretan. Orduan haur asko izaten zen etxe bakoitzean. Iturriotzen haur asko ziren.

erditzea lehen

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41c
Pasartea 0:11:56 - 0:15:44 (3' 48'')
Laburpena Lehen erditzeko ere ez zen orain bezala. Etxean jaiotzen ziren asko. Bera etxean jaioa da baina bereak ospitalean izan ditu, nahiago zuelako. Erditze guztiak ezberdinak dira.

Jaiotzen ziren haurren erdia hil

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:45:51 - 0:47:13 (1' 22'')
Laburpena Hilkutxa txikiak pasatzen ikusten zituzten. Beraiek 8 ziren, eta beti galdetzen zieten denak bizi ote ziren edo batenbat hila ote zen. Osabari entzun zion Maria Luisak esaten jaio berrien %50a hiltzen zela.

Altzibarko bular tiratzailea

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:44:54 - 0:45:51 (0' 57'')
Laburpena Altzibarren bazen emakume bat bular tiratzailea zena. Emakumeen bularrak tira aurretik ahoa desinfektatzeko alkohol kopa bat hartzen zuela gogoratzen du Juliak.

-

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:44:11 - 0:44:54 (0' 43'')
Laburpena Matronak erditzeari buruz asko zekiten baserriko emakumeak izaten ziren, ez medikuak. Altzibarren bulartiratzaile bat bazen. (telefonoak jo eta moztu)

Umeak nondik

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:42:58 - 0:44:11 (1' 13'')
Laburpena Umeak Paristik zetozela esaten zieten. Kontxita, gazteena izaki, anaia edo ahizpa gazteagoa nahi zuen eta medikuari eskatzeko esan zioten. Esan eta egin. Baina, denek barre egin zioten. (momentu batean denek batera hitz egiten dute). Gerra aurretikamak erditzeko mediku espezialista Donostiatik etortzen zen.

Atsolorra

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 4
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 1:02:13 - 1:03:28 (1' 15'')
Laburpena Atsolorra egiteko ohitura zegoen. Haurra jaiotzean auzokoak eta etortzen ziren eta merinda edo egiten zen. Atsolor famatua San Antongoa zen. Han festa handia izaten omen zen, auzo osoa elkartu eta trikitixa ere bai.