Jatekoa

Frigorifikorik ez

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:45:55 - 0:47:39 (1' 44'')
Laburpena Garai bateko baserrietan ez zen frigorifikorik. Baserri askotan gazikutxa erabiltzen zuten, baita janaria sasindu ere, gatzetan jarri. Bakailoa, txerria, urdaiazpikoa, haragia prejituta jaso. Bakailoa orduan pobreen jana zen. Beraiek janaria iparraldera ematen zuen leiho batean jartzen zuten, lehioa rejilla batekin tapatuta, fresko manten zedin.

Sukaldean etxetik kanpo ikasi

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:42:44 - 0:45:55 (3' 11'')
Laburpena Ezkondu aurretik etxetik kanpo ikasten zuten sukaldean, oso ohikoa zen. Etxean ikasitakoarekin beti ez zen aski izaten. Oiartzungo mojetan ere aritu izan ziren ikasten. Txandaka eramaten zituzten osagaiak, bertan prestatu eta gero zozketa egiten zuten. Beren etxean babarruna asko jaten zuten, porru patata eta horrelakoak gutxi izaten zuten. Aitak horregatik desiratu zuen alabak etxetik kanpo ikasteko sukaldean.

Ogi eza

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:00:16 - 0:01:55 (1' 39'')
Laburpena Ogi bila Trabalekura joaten ziren. Orduan, asko estimatzen zen ogia, gaur pastela egiten den bezela. Ezak, beharrak, egiten du gauzak estimatzea. Ogia eta txokolatea: "Ogiari kozka egin eta txokolateari usain". Asko aldatu dira gauzak ordutik.

Pitarra

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 1:06:59 - 1:07:56 (0' 57'')
Laburpena Etxeko edaria pitarra izaten zen. Urte guzirako edaria izaten zen. Kupeleko sagardoari ura botatzen zioten. Neguan hain egoten zen hotza, amonak berotu egiten baitzuen. Amonaren aurrean ezin izaten zuten urik edan

txermoniak, odolkia

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:44:47 - 0:47:10 (2' 23'')
Laburpena Txermoniak emateko ohitura zegoen gertukoei. Odolkiak egiteko tipula, porrua, perrejila eta piper hautsa botatzen zen. Emakumeak aritzen ziren egiten.