Maixu-maistrak

Dña Polonia Etxeberria, Dña Petra; Dña María; Dña Paca; Odon Apraiz; Dña Gregoria (Arrateko maistra)

Mendinzarreko eskola

Transkribapena

-Zu gotuko za Mendinzarreko eskola?
-Ni hoi ya, ni ez nitzan han ibillittu. Biño bai anaiya zaharrena 'ta hoik Anttoni maistrakin.
Beak 'e ez zakin gaixuak harrek 'e askoikan biño jo... Bai hoi zea zen, gue lengusuak lenoztik san dutena Fermin Calbetonen denda 'ta zuna, harren semiak eta eskolan Donostiyan ibiltzen zienak.
Biño zean bakaziyotako garaiyian baserrira, gu baserrira torri 'ta hoikin gue anaiyak, bi anaikin batin batea hara jon eskola eta erderaz harrek 'e zerbaitt 'e esan eta zuk kontestatu in biar.
Eta san ziyon: "Cuero, cuero!" Ez, ez, nola? Dios ahaztu 're ziak nola zen. "Cuero es aquello que, larrua larrua" Zeak Anttoni maistra horrek. 'Ta bestiak bazterretikan "Cuero sanki yok, cuero sanki yok!"
Eta gue anaiyak: "El arro!" Geo bestia bazun.
-El arro.
-Bai. Eta zea, eskergabe. Eskergabe. Eta: "San yok ingrato, ingrato san yok ingrato"
'Ta eskergabe "Ingrato!" harrek esan 'ta "Erki torri 'uk hietzat!" maistrak. "Erki torri 'uk hietzat!". Bai guri, gue anaiya zaharrena tipo zelebria zen.
'Ta, bai harrek jo amona. Maistra horrek amona 'o amonan bat izango zun, bere ama 'o ez dait zein izango zun eta hua zea utzi, kastigatuta utzi.
Bazkaltzea jun gabe gue anaiya zaharrena hoi. Eta amona jarri harren guardiyan, horrek jon 'ta atzaparrakin arpei guziya larrutu. Eta eskapo in 'ta bazkaltzea itxea. Bai bueno hoi!
-Orduan 'e gaiztua zen?
-Gaixtua.
Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:13:53 - 0:16:30 (2' 37'')
Laburpena

Mendinzarren eskolak ematen zituen Anttoni maistrak. Donostiako lehengusuak gehiago zekien erdaraz. Anaia zaharrena bihurria zuen Joxemarik.

Aranoko maistrak

Transkribapena

'Ta ni, gu han. A, 'ta geo eizu! Klaro bukatu in biar izan baizun, bukatu maistra zar bat. Harrekin nada! Ezta, leitzen 'e ez ganakiun. Fan zitzaigun Pamplonetikan emakume bat, maistra bat.
Hortzak, dobliak e! Hok (...) 'Ta jesus! Arropatik izautzen genun guk hura, noiz gaixtua jartzen zen. Arropa jantzitik! Aukera 're bazun, karo maixtra 'ta akellos tiempos 'ta Pamplonekua.
Arebalo, ez dait izena nola zun. Bueno, kartelian, pizarrian jarri 'ta letrak iñez ikasi genun guk. Pentsazu maistra harrekin. Klaro gu bakizu umiak eta lenguakin faten giñan 'ta maistra zarrak ez ziun kasoik itten 'ta jostatzen denak, hango ume kozkorrak.
'Ta geo hura erretirua hartu zunian, hau fan zen. 'Ta gorra hau, klaro lengukin ya sabes.
-Gaizki ohittuk.
-Gorra 'ta. Eskola ez giñala fango nahigo giñula lana iñ.
Itxian hasi giñan saten. 'Ta iyerri haik, 'ta "Ez, ez, ez, ez ikasi in biar zute umiak, ikasi!" aittak. "Eskola zuek!" 'Ta harrekin ikasi genuna leitzen, eskribitzen, biño ya sateizut e! Kartelian letrakin 'ta zetzen, ikasitzen hasi giñan.
Maistra harrekin zembat dembora galdu giñun guk. Eta geo harrei, maistra gorra zen e! Klaro, jo 're itten giñuzan e, klaro ez bagiñun zeatzen. 'Ta eskerrak gaiñea jotzen giñuzen, ordun ez genun nahi izaten biño!
Harretxekintxe ikasi genun guk leitzen, eskribitzen erdaraz ganakiun pizarra.
-Hara, hara!
-Maistrakin.
-Harrek jarri zun fundamentua.
-'Ta, bai, 'ta geo hura, jo errespetua bai! 'Ta geo hura fan zen eta klaro Pamplona aldian tokatuko zayon igual, ez dakit.
Eta geo fan zitzaigun Zarauztik bestia. Arront emakume polita! Bai, 'ta hura xuabia zen e, biño iakurtzaille ona! Gauzak esplikatzeko 'ta. Guk ikasi genun pizarra Aranon hoixe!
-'Ta zer?
-Gaiñekun ez giñan eskolan ibilli iñon 'e. Ez! Garaiy haitan nola ba! No había!
-Karo. 'Ta zembat urte arte 'ro aiko ziñazten?
-E?
-Eskolan, zembat urte arte 'ro, eskolan?
-Gu... Bai... Zembat? Hamabi, hamalau 're igual, hamalau urte. Hamabi, hamalau igual. Ingo genittun bai.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:57:43 - 1:00:39 (2' 56'')
Laburpena Gregori, Aranoko eskolaz: Lehendabizi, maistra zahar bat izan zuten. Harekin ez zuten leitzen ere ikasi. Gero, Iruñetik etorri zen maistra, eta, hura gogorragoa izaki, ez zuten eskolara joan nahi izaten, baina aitak behartu egiten zituen. Gero, Zarauzko beste bat ere eduki zuten. Haiekin ikasi zuten leitzen, eskribitzen eta erdara pizar bat.

Eskola aukerarik ez

Transkribapena

-Eta eskola noa joten ziñazten zuek?
-Eskolan?
-Bai, noa?
-Aixa sango 'izu.
-Eskolan, hiru hillate pasa nittun.
Zean. Larrazaltik Karrika tortzen giñan. 'Ta Karrikan, hor zean, errotan. Han bazkaldu 'ro itten genun. 'Ta geo itxea, arratseko itxea 'ta. Itxeakun ardiyak, ardi jeixtekuak, billu 'ta itxea jon 'ta jetxi. Gue eskola. (...)
-'Ta dembo askuan ez zenuten ingo?
-E?
-Eskolan zembat dembun ibilli ziñan ba?
-Hiru hillate, hiru hillate pasa nittun, zean hor.
-'Ta geo Aizaiñea 'ta hola ez ziñan fan zu?
-Geo Aizaiñen gau, zea emango zigula eskola. Zuk izautuko zenun, Trumoiya Miel, praile ibilliya izautze al zu?
-A bai Trumoiya.
-Izautu ez, biño aitzia badut.
-Aitzia bai.
-Harek eskola mango zula 'ta hara juntatzen giñan dozena erdi bat eo gehiyo. 'Ta ze (...)
Han ordubete 'ro pasatzen genun harrekin. Negu batin ibilli zen 'ta hoixe jun 'ta torri. (...) Gue eskola batez.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:56:15 - 0:57:43 (1' 28'')
Laburpena Joxe Luixek ezin izan zuen denbora luzean eskolara joan. Lehendabizi Karrikako eskolan egon zen. Hiru hilabete egin, eta zerbaitengatik eskola eten egin zen. Gero Aizegainen ere jarri zuten eskola, baina han maisuak negu bakarra egin zuen.

Karrika eta Altzibarko eskolak

Transkribapena

-'Ta haik noa joten zin eskola ba, Karrika?
-Hemen Karrikan maestra erua 'ro saten zuen. Karrikan hor zon Petrineko ondu hontan, hor ezkerreta.
Maestra erua saten zuten, ez dakit, ze, ze tipo zen. Bai, maestra erua, izena jarriya eukiko zuten 'o nik ez dakit zer zen. Joten zinak zien.
-Hara joten zin?
-Bai.
-'Ta zuek geo honea torri 'ta seittu zenuten eskolan?
-Bai. Gu Altzibarra joten giñan.
-Altzibarrea?
-Bai. Altzibarren Aingeruko haunzko zea kurba nola itten du eskuitako itxia nola da?
-Bastero 'ro?
-Itxi horrek ez dait nola dun izena, zea hoi.
-Zea...
-Karnizerua 'ta bizi dia 'ta.
-Karnizerua?
-Zizario zarra 'ta nola bizi zin?
-Bai.
-Etxe, hor bian, eskola zen.
-A, bai, bai, bai. Bai zea 're Larraxabal 're hor bizi da?
-Hoi da, Larraxabal bizi dena.
-Hor azpiyan zin leheno eskolak.
-Azpiyan eskola bai.
-Hara joten ziñazten e?
-Horrea 're bai 'ta Karrika 're bai.
-A! 'Ta Karrika 're bai.
-Karrika 're joten giñan. Miñon Karrikan nik ez dait batzutan maistrak ibiltzen zin 'ta geon ik ez dait hor ze pasten zen, behiñ edade bat ezkeo Altzibarrea jenelin joten giñan gu.
Gau txandan 'e jarri zuten maistra batek zea eskola jarri zun hemen. Aleiya, soldado juteako 'ta edadeko jendiai zea firma botzen benikan 'o karta itten eakusten 'ta hola.
Maestra 'ta partikular jarri zun. Ni ez nitzan behiñ 'e jon izandu. Gue anai difuntua jun zen. 'Ta gue anai difuntuk maestrak beak biño gehiyo jakin.
Klaro. Hor hasiya izan ber zun zea ez dait ze nola jarri 'ta hoi ikastea ez zela torri hua. Hua, harrek nahi zula leheno zakina pixkat repetitzea 'ro torri zela.
'Ta "Si este sabe más que yo" san 'men ziyon. 'Ta gehiyo ez zen jon 'zandu. Zertik hua Herreran zon lehembiziko maillan eoten zen beti. Eskola, ikiarriya zun harrek eskola e! Kriston eskola zun!
-Bea pizkorra?
-E?
-Bea pizkorra?
-Bai, eskolan bai.
Eskolan beti hua aurreneko filan, zeanetan frailitan. Bai, eskola ona zun harrek. 'Ta pintatzeko, dibujutan 'ta.
-Bai e?
-Dibujotan 'ta ikarri ona zen hua. Hoa, arotzeiyan 'e hasi zen 'ta arotzeiyan ya ondo atetzen zuten, dibujotan 'ta asko zakiyan 'ta arotzeiyan 'e oso aurrea sartua zon. Biño hogei urtekin adios!
-A, hua zen...
-Bai.
-'Ta hua zen attakin Donostira joten zena lanea?
-Bai. Hoa bai.
-Joe, pena erra.
-Bai. Hua dedios jun zen.
-Bai, jo harrek seittuko zun zea.
-Bo! Harrek (...) izatiakin hor 'e Donostiyan ...
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:17:06 - 0:20:14 (3' 08'')
Laburpena Joxeren aurrekoek Karrikan zuten eskola, eta, beraiek, berriz, Altzibarrera joaten ziren. Karrikan norbaitek jarri zuen gaueko eskola, edadeko jendeari zer edo zer erakusteko. Joxeren anaiak maistrak baino gehiago zekien. Anaia bizkorra zen, baina oso gazterik hil zen. Maistra eroa.

Ameztietan eskola

Transkribapena

- Ameztitan ez?
- Ameztitan.
- Ameztitan ematen zen?
- Hango amonak 'o.
- Joxepa Anttoni, e?
- Bai. Harek 'e beak ez zun asko jakingo harek miño...

- Harek 'e dotriña.
- Dotriña bakarra.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:49:45 - 0:50:10 (0' 25'')
Laburpena Ameztietan eskola edo dotrina ematen zuen bertako amonak.

Mendinzarreko eskola

Transkribapena

- Denbo batin, zeakua zen, gue... Ni eskolan ez bainaz hemen barrana ibilliya, hemen bakarrik: Mendinzarren 'e bazen eskola, Mendinzarren. Eskola bazen garai batin. Han 'e dotriña ematen zuten, besteik ez. 'Ta ni bost urte miño lenoztik hara joten nitzan eskola.
- Dotriña ikastea.
- Bai, dotriña ikastea. Honea torri miño lenoztikan. 'Ta hango maixtran semia zen Martxiel hoi, 'ta harekin ezkondu zen Gabriela. Anttoni maixtra, zen. Bai, bai.
Geo hor itxiak guk in genittun, zean, Mendingo hortan, billa hoik. Guk in genittun. 'Ta Mendinzarre 're geok bota genun, kamiyua pasatzeko handikan. Eskola hua, gue eskola. Eskerrak ikasi nula lenoztikan.
- Bestela bate ikasi gabe gelditzen yitzan.
- Geok bota genun bai, itxia hura. Kamiyua in ber zen billa haikentzat eta. Bai, bai.
- Kamiyua zein: karretera bea 'o gotti joten den pixta hoi?
- Ez, ez. Goiko karreteratikan beko karretera itteko, billai entrada itteko...
- A, 'ta hor zen Mendinzar hoi hor zen?
- Kamiyua itteko... Itxia hura zon kamiyun erdiyan,
hua bota in ber zun nahi 'ta nahi ez. Etxe zar bat, miño hutsa zon aspaldiyan e. Hura bota 'ta kamiyua handik pasa genun guk.
- Billak, billa haikentzako.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:48:00 - 0:49:35 (1' 35'')
Laburpena Arraguako Mendinzarren eskola zen. Han ibili zen Santos. Bidea egiteko bota zen Mendinzar. Hika.

Errepublikan, eskola euskaraz

Transkribapena

- Zu 're gotuko za hoi, ez?
- Ni jorra gutxi iña naz eskola.
- Gutxi.
- Biño garai haitan!
- Bai, bai, garai haitan.
- Garai haitan 'e zen gerra 'ta ordun (...) eskola,
- Bai,
- 'Ta eskolik gabe geldittu giñan hemen 'ta, nik eskolan hamabost eun 'e ez 'ttut iñak.
- Soldauak sartu baizin, eondu baizin hor. Gerra zen bitartian.
- Eskolan?
- Lotan 'ta. Bai.
- A....! Ordun akabo eskola!
- Bai, biño geo berriz 'e seittu zun berriz.
- Bai, biño geo ya ni eskolan hasteko, ya doktriña 'ta hoi den guk hemen eskolan ematen genun, hemen ez. Orduko ya, gu, ni juten nitzanin. Orduko bai.
- Karo, zu ya gerra hasi 'ta, gerra bukatuta...
- Ez, gerra bukatuta... Ni ya eskolan hasteko, ya zeatua zen.
- Ya pixkat kalmatua.
- Kalmatua bai.
- 'Ta republikan ze maten zen euskeraz 'o kastellanoz? Eskola?
- Hemen?
- Bai.
- Euskeraz. Euskeraz.
- 'Ta maestra... Zer zen maestra 'o maisua 'o zer zen?
- Maestrak. Bi maestra zian.
- Bi? Bi bazin, e!
- Bai.
- Neskana 'ta beste mutillantzat.
- Jendia asko joten zen. Honea barriyo guziya tortzen baizen. 'Ta bi...
- Neskan mestra yun zea, Delfina Perez. Eta mutillan maestra zen Maria Altuna.
- 'Ta Oiartzunguk zin hoik?
- Ez.
- Ez, Donostikuak.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:07:30 - 0:09:00 (1' 30'')
Laburpena Gerran ezin zuten eskolara joan, soldaduak sartu baitziren bertan. Errepublikan euskaraz ematen zen eskola. Bi maistra ziren: Delfina Perez, neskekin egoten zena eta Maria Altuna, mutilekin.