Karrika eta Altzibarko eskolak

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:17:06 - 0:20:14 (3' 08'')
Laburpena Joxeren aurrekoek Karrikan zuten eskola, eta, beraiek, berriz, Altzibarrera joaten ziren. Karrikan norbaitek jarri zuen gaueko eskola, edadeko jendeari zer edo zer erakusteko. Joxeren anaiak maistrak baino gehiago zekien. Anaia bizkorra zen, baina oso gazterik hil zen. Maistra eroa.

Transkribapena

-'Ta haik noa joten zin eskola ba, Karrika?
-Hemen Karrikan maestra erua 'ro saten zuen. Karrikan hor zon Petrineko ondu hontan, hor ezkerreta.
Maestra erua saten zuten, ez dakit, ze, ze tipo zen. Bai, maestra erua, izena jarriya eukiko zuten 'o nik ez dakit zer zen. Joten zinak zien.
-Hara joten zin?
-Bai.
-'Ta zuek geo honea torri 'ta seittu zenuten eskolan?
-Bai. Gu Altzibarra joten giñan.
-Altzibarrea?
-Bai. Altzibarren Aingeruko haunzko zea kurba nola itten du eskuitako itxia nola da?
-Bastero 'ro?
-Itxi horrek ez dait nola dun izena, zea hoi.
-Zea...
-Karnizerua 'ta bizi dia 'ta.
-Karnizerua?
-Zizario zarra 'ta nola bizi zin?
-Bai.
-Etxe, hor bian, eskola zen.
-A, bai, bai, bai. Bai zea 're Larraxabal 're hor bizi da?
-Hoi da, Larraxabal bizi dena.
-Hor azpiyan zin leheno eskolak.
-Azpiyan eskola bai.
-Hara joten ziñazten e?
-Horrea 're bai 'ta Karrika 're bai.
-A! 'Ta Karrika 're bai.
-Karrika 're joten giñan. Miñon Karrikan nik ez dait batzutan maistrak ibiltzen zin 'ta geon ik ez dait hor ze pasten zen, behiñ edade bat ezkeo Altzibarrea jenelin joten giñan gu.
Gau txandan 'e jarri zuten maistra batek zea eskola jarri zun hemen. Aleiya, soldado juteako 'ta edadeko jendiai zea firma botzen benikan 'o karta itten eakusten 'ta hola.
Maestra 'ta partikular jarri zun. Ni ez nitzan behiñ 'e jon izandu. Gue anai difuntua jun zen. 'Ta gue anai difuntuk maestrak beak biño gehiyo jakin.
Klaro. Hor hasiya izan ber zun zea ez dait ze nola jarri 'ta hoi ikastea ez zela torri hua. Hua, harrek nahi zula leheno zakina pixkat repetitzea 'ro torri zela.
'Ta "Si este sabe más que yo" san 'men ziyon. 'Ta gehiyo ez zen jon 'zandu. Zertik hua Herreran zon lehembiziko maillan eoten zen beti. Eskola, ikiarriya zun harrek eskola e! Kriston eskola zun!
-Bea pizkorra?
-E?
-Bea pizkorra?
-Bai, eskolan bai.
Eskolan beti hua aurreneko filan, zeanetan frailitan. Bai, eskola ona zun harrek. 'Ta pintatzeko, dibujutan 'ta.
-Bai e?
-Dibujotan 'ta ikarri ona zen hua. Hoa, arotzeiyan 'e hasi zen 'ta arotzeiyan ya ondo atetzen zuten, dibujotan 'ta asko zakiyan 'ta arotzeiyan 'e oso aurrea sartua zon. Biño hogei urtekin adios!
-A, hua zen...
-Bai.
-'Ta hua zen attakin Donostira joten zena lanea?
-Bai. Hoa bai.
-Joe, pena erra.
-Bai. Hua dedios jun zen.
-Bai, jo harrek seittuko zun zea.
-Bo! Harrek (...) izatiakin hor 'e Donostiyan ...
Atarikoan noiz: 
Igandea, Abuztua 13, 2017