Amona: emakume gogorra

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:14:40 - 0:17:06 (2' 26'')
Laburpena Emakume gogorra zuten amona. Biloba guztien artean, Joxerekin konpontzen zen hoberen. Amona egun osoan artajorran aritzen zen, bakar-bakarrik. Seme-alabak Karrikara joaten ziren eskolara, eta, joan nahi ez zutenetan, amonak makilarekin segitzen zituen eskolaraino.

Transkribapena

-Gaiñea harrek haimbeste urtian gauza pillerra kusko zittun.
-Jofa! Hua... Gorra zen amona. Harren kuartoa ni sartzen banitzan, bale.
Beste anaiyen bat sartzen baldin bazen "Alde in zak hemendikan!" Makilla 'ta "Alde in zak hemendikan e!" 'Ta da bialtzen zittun 'ta ni sartzen banitzan kontentu.
-Zukin konfintza gehiyo.
-Bai. 'Ta bazkaltzen 'o afaltzen 'o ai bagiñan beti ne onduan jarriko zen.
-Hara.
-Ne onduan 'ta nik beti saten niyon eozein gauza hola: "Amona oaiñ 'e dios erra pasa da!" 'Ta: "Zer duk? Eon hai ixillikan! Zer duk?"
'Ta: "Oaiñ 'e zea bat amona bat espostu da zea mutilla gazte gaztiakin". "Eoñ hai ixillikan amak aittu gabe! Eon hai ixillikan!Eoñ hai ixillikan amak aittu gabe!"
-Zu harrei toritzen.
-Ni hola 'ta hua berriz 'e neana, hua beti ne onduan jarko zen afaltzen 'o bazkaltzen 'o.
-Harrek erki pasten zukin! Jo!
-Ongi eoten zen nekin amona. Dembo batian artajorran hua, eun guziya artajorran igual pasten zun! Garaiy haitan bakizu dena artua itten zen! Amona eun guziyan igual artajorran aitzen zen.
-Bea bakarrik igual?
-Bakar bakarrik igual. 'Ta atsalde batian jon naz siesta, zea kontabandun ibillita 'ro. Ordun siesta in 'ta jun naiz amonangana:
"Dios, laundu ber ziot pixka 't 'ta ospa" 'Ta jun naiz 'ta: "Amona! Noizpaitte esnatu naiz ni 're, kriston siesta in det. Lo in det". "Lo in al dek? Hoi ez dik iñork kenduko e!"
-Beste eozeiñek errita mango zun.
-Jo zembaittek (...) zerta... zembaittek biño horrek: "Hoi ez dik iñork kenduko e!" Seriyo, seriyo.
-Jo, patzarako emakumia! Joe.
-Gue amak gorra saten zun zela, bai. Eskola 're jon nahi ez 'ta hoi makillakin igual joten 'men zela atzetik seika Karrikan pasa arte.
-Bai e?
-Bai.
-Amai 'ta o zueri?
- Amai, amai.
-Amai.
-Bueno gue amai.
-Bai, bai, bai, amonak zuen amai.
-Bai.
-Bai e?
-Bai.
-Jo...