Bideak

Mendibideak

Bideak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:49:46 - 0:51:52 (2' 06'')
Laburpena Bideak, lehen Amazkar, Estratabururaino zen bidea. Gero kamioa egin zuten Suantzaraino. Orduan, askoz ere beldur gehiago izaten zuen hor ibiltzeko. Mendi bideetan askoz lasaiago ibiltzen zen ilunduta ere, ohituta baitzegoen. Susperregiko lagunarekin joaten zen jostera. Arkaitzetik Susperregira bakarrik joaten zen ilunetan bere laguna, gainera errekazokotik eta guzti pasa behar zuen gajoak.

Bide txarrak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:48:22 - 0:49:34 (1' 12'')
Laburpena Ilunpean ibili behar izaten zuten bide hartatik. Behin ilundu eta erreka gurutzatu behar zuen, erreka non zegoen ez zuen ikusten Maitxok eta ukitu arte bilaka ibili zen. Antxuloko erreka gurutzatzeko zubi txar bat zen, egurrez egindakoa.

Bide onik ez

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:45:56 - 0:47:35 (1' 39'')
Laburpena Orduan etxeraino ez zen bide bat onik. Dena lokatzez betetzen zen, lokatzari ihes egiteko iratzelekuan gora ibiltzen ziren. Kalera jaisteko Iturriotzen oinetakoak aldatzen zituzten. Mendian ibiltzeko abarkak izaten zituzten eta Iturriotzen, Millenen, kaleko zapatak jazten zituzten.

Lehengo bidea

Transkribapena

- Eta hemengo kamiyua ze distantzita 'o gelditzen zen hemendikan?
-Hemendikan? Oso bertan, hemen bertan.
- Bertan zen?
- Bai berta-bertan.
- A oain kotxikin ni torri nazena hoi zen kamiyua lehengua?
- Hortik etorri za, behetikan?
- Bai hortikan.
- Ba hoixen, hoixen. Geo hortikan Tellein 'ta atetze za, Tellein 'ta Txikierdi aldea. Hor bazian e... kuatroko kurba 'ro sate ziyoten baitare.
- Bai.
- Ba hoixe zan, berta-bertan.
- Bai, egiya san hainbeste denbo ez da, ez? Kamiyo horta bakarra ni ordun enintzala hemendik ibiltzen, bai biño (...).
- Bai 'ta geo hoi zeatzeko, hoi moztu zanian in zuten uan Oiartzuna dagon biri hoi 'ro, moztua dago oaiñ.
- Bai
- Hoi 're moztua dago, eztakit gero...
Bai. Hoi iñikan dia 30-31 urte, hoi in zutela 'ta gu hemen bizi geala dia 45.
- 45 ya.
- Bai.
- 'Ta ze in ziñazten biyek honea etorri, ez? Ze gizona 're ez da hemengua.
- Ez ez. Hau etxi hau berayek in zuten, in zuten hemen leheno zan e... taberna izan behar zun
bizilaunak zakatena 'ta in zuten taberna utzi 'o kiebra jo 'ro eztakit ze in zuten. Eta orduan in zuten saldu. Bai taberna eta bai terrenuak eta... Honek guk dittugun terrenuak eta koñauak dittun terreno guziya denak hoiyena dia,
denak saldu in zittuzten. 'Ta ordun in zuten taberna behartuaz ba etxe etxe hau in zuten. 'Ta ordun honea ezkondu giñen.
Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta ERR-41
Pasartea 0:14:02 - 0:15:40 (1' 38'')
Laburpena Lehengo bidea etxe ondo-ondotik pasatzen zitzaien. 1979aren bueltan egin zuten bidea. Beraiek bertan bizi direla 45 bat urte izango dira.

-

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:12:55 - 0:14:02 (1' 07'')
Laburpena Orain beren etxe ondoan autopistako lanak egiten ari dira. Leherketak entzuten dituzte. Etxeak dardaiza egiten du.

Ergoiengo bidea

Transkribapena

- Neguan Ergoingo biri hoi dena, hor Ergoindik hasi 'ta Ualdetxoiño dena neguan iña da. Dena.
- Ni hoi juxtu juxtu akortzen naz e!
- Bai, Ergoinen bazen gizon bat, zerbatte, miñ zun hankin 'ta Olantxeko txokoaiño tortzen zen kotxia 'ta handikan angailletan Ergoina. 'Ta gu muti kozkor giñala zen hoa, 'ta kusten genun nola angailletan eamaten zuten.
- Karo.
- Ui! Zea, menditikan zea Zaldindikan 'ta menditikan hartu zea, puskak arrastaka 'ta Ergoinen barrena Altziberra arrastaka. Bai. Dena lohiya zarra ikaarriya.
- Galipotik ez baizen, galipotik 'ta...
- Kamiyoik ez zen.
- Geo 're soldauk in zutenin, Pauko Errotatik gora in zuten, ez?
- Bai, biño ez zuten galipota bota!
- Bai.
- Hoi da.
- Todouno 'ro zea 'ro...
- Bai todouno 'ro hoi bota 'ta.
- Hor jendia hasi zenin tiroka 'ta bazter guziyak zikinduko zila 'ta jendia keja zen. Biño oaiñ kamiyua iñ denin, joño, uain kotxikin 'ta... Uain jendia eleante bizi da hor.
- Bai. Difentzi erra.
- Autobusa 're joten da 'ta!
- Bai. Nik holaxe izautu dut, biño. Difentzi erra izango zen, bai.
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 0:15:20 - 0:16:40 (1' 20'')
Laburpena Gaur egun, errepidea bada, baina, garai batean, oso bide txarra zen Ergoienera. Autoa Olanditxoneraino (Olantxene) bakarrik iristen zen, eta Ergoiendik haraino ahal zen moduan joaten ziren; gaixoak, hankailletan.