Eliza

Gizartean zuen indarra, eragina, debekuak

Elizan

Transkribapena

Nor Loinaz Azpiazu, Juli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-138
Pasartea 0:18:47 - 0:20:09 (1' 22'')
Laburpena Ez zegoen bereizketarik baserritarren eta kaletarren artean. Elizan gizonak eta emakumeak ezin izaten zuten ondoan eseri. Apaizak bizkarrez ematen zuen meza.

Elizara beldurrez

Transkribapena

Nor Loinaz Azpiazu, Juli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-138
Pasartea 0:16:55 - 0:18:47 (1' 52'')
Laburpena Orduan gizartea askoz elizkoiagoa zen. Asko, ordea, behartuta eta beldurrez joaten ziren. Epixkartik elizara jaitsi aurretik, behiak jetzi, esnea hartu eta Disparatenera eramaten zuten. 7etarako elizan izaten ziren. Ez baziren joaten amona haserretu egiten zitzaien.

-

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 1:03:29 - 1:04:31 (1' 02'')
Laburpena Anai arreba batzuk ziren serora eta sakristaua. Elizaren bazterreko etxean bizi ziren eta elizako lanak egiten zituzten.

-

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 1:00:39 - 1:01:13 (0' 34'')
Laburpena Mutil lagunik ez zuten neska asko joaten omen ziren moja. Mari Karmenek dio bokazioarekin ez zirela neska asko joaten.

Dena bekatu

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 0:50:25 - 0:51:44 (1' 19'')
Laburpena Apaizari guztia kontatu behar zitzaion. Eta dena zen bekatu: mutilari musu ematea, amari txokolatea lapurtzea, pentsamendu txarrak edukitzea... Infernura joateko beldurra izaten zuten. "Dena esan ber zeniyozun"

Helduta dantza egitea galarazita

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 0:48:10 - 0:50:25 (2' 15'')
Laburpena Mari Karmenen hiru ahizpa zaharrenen garaian, ezin zen mutilekin helduta dantzarik egin. Zelataria jartzen zuten zer egiten zuten ikusteko. Helduta dantzan harrapatuz gero, zigorra jartzen zuten.

Elizan nola eseri

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 0:44:49 - 0:45:49 (1' 00'')
Laburpena Elizan gizonak alde batean eta emakumeak bestean esertzen ziren. Gizonentzat bankoak izaten ziren, emakumeentzat aulkiak. Haurrak amaren bazterrean esertzen ziren.

Lutoa

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 0:42:37 - 0:44:03 (1' 26'')
Laburpena Lutoaz hitz egin digu. Gurasoen lutoa beltzez egiten zen. Parienteena beltzez edo grisez. Etxeko familia guztia janzten zen beltzez. Mari Karmenek bere ama hil zenean ere lutoa egin zuen. Ama hil eta urtebetera ezkondu zen, eta lutoa bi urtean eraman behar zen.

Igandetan lanik ez

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:28:05 - 0:31:01 (2' 56'')
Laburpena Igandetan ezin zen lanik egin. Jainkoaren eguna baitzen. Garai batean baimena eskatu behar omen zen igandetan lan egiteko. Goizago jartzen zuten meza: goizeko 5:00etan. Elizak orduan bete. Gizonak aurrean eta emakumeak atzean eseritzen ziren. Gizonak bankuan eseritzen ziren eta emakumeak aulkietan. Gainera, emakumeek aulkia ordaindu egin behar izaten zuten. Mantillarik gabe ezin zen joan.