Reketeak

Reketeak

Transkribapena

Nor Retegi Aizpurua, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-137
Pasartea 0:13:55 - 0:14:42 (0' 47'')
Laburpena Reketeak baserriak eta etxeak hartu zituzten bizitoki, bertako familiak bidalita. Reketeek etxeak zikin eta hondatuta utzi zituzten. Etxeak erre ere egin zituzten.

Erreketeen desfileak

Transkribapena

- ¡Que tiempos aquellos! Ze nearrra! ¡Y la desconfianza! Geo itten zin desfile haik, vestidos de rekete te venían. Reketik 'ta desfilia plazan erdiyan itten zuten. Por Diós por patria y el Rey...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:55:20 - 0:55:45 (0' 25'')
Laburpena Erreketeek desfileak egiten zituzten plazan: "Por Dios, por Patria y Rey".

Erreketeak erreketeei tiroka

Transkribapena

- Karo ze hoik in zin, Naparrotik sartu 'ta zea, hori da, hortik barrena torri.
- Hemendik heldu zila.
- Ordun ez zen karretera Ergoindik, ordun torri zin.
- Hemendik goitik betti heldu zila, reketik eta hemen alto in ber ziyotela, 'ta gu hortikan, "hemen alto itten badigute, Goikoetxea ihesi jon ber yeu" 'ta bai, alto erki! Gidatziyik zea Biraitatik horrea sartu. Giddatzaillik hemenguk zittuzten bai haik ordun!
- Geo ordun zea 're hartu zuten, Arritxuita 're hartu zuten.
- Hara 're sartu al zin? Arritxuita?
- Bunondin ez al zin atera?
- E?
- Bunondin ez al zen atea?
- Bai, geo jon zin hara Beraundira.
Honako Goikoetxeko iatzeleku horren goiko puntan paeta lehorra ez dakit oaiñ han don.
- Bazen paeta zeakua bai.
- Paeta lehorra! Han, joe! Hoa (...) bala 'ro hoa kaskillo pilla! Goitikan reketik Goikoetxea tiroka, 'ta beko errekatik goikuri tiroka elkarrei! Bai, Zabaleku hortatikan Arraskularreko punta rekete mordoska sartu 'ta, bestik horrea,
'ta haik goitik betti tiroka 'ta hilla 're bazuten bat bertan, e!
- 'Ta ze pasa ziyoten? Ez izautu?
- Enteintzen ez! Zeatu ez, zein zin!
- Gaur bezela izan bazin...
- Bai 'ta, halare ez pentsa, askotan... Beldurrak 'e...
- Orduan telefonua con hilo izaki...
- Baldin bazon telefonua. Eta zeak, republikanuk eta hoik ba al zeniketen zuek non zin San Markon...?
- Hoi Jesus Maria! Zer zin ez genekigun... Gorriyak esaten ziyoten 'ta... Gorriyak!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:55:40 - 0:57:20 (1' 40'')
Laburpena Olaldekoek uste zuten Karrikatik jaitsiko zirela erreketeak. Berez, Goikoetxera joan ziren ihesi, baina tropak Biraitara iritsi zirenean, Ergoien aldera hartu zuten eta Goikoetxetik sartu ziren. Beraiengandik ihesi hasi eta beraiengana joan ia. Arraskularretik Goikoetxera erreketeak erreketeei tiroka ibili ziren, deskuidatuta. Errepublikanoak nor ziren ez zekiten; gorriak esaten zieten denei.

Transkribapena

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-011
Pasartea 0:03:30 - 0:05:08 (1' 38'')
Laburpena Soldaduek egun askotan erabiltzen zuten uniforme bera eta oso zikinak egoten ziren. Lana izaten zuen garbitzen. Erreketeek uniforme ezberdina zeukaten.

Txerria eta uniformea

Transkribapena

- Hora marka in ziten nei! Zerriyak. Zerri bat genun, umatzekua, 'ta soldaduk gizajuk arropak garbitzen... Garbittuko nittun 'ta baietz. Arropak garbittu 'ta plantxatu 'ta maten nizkaten 'ta: "¿Cúanto hay que pagarle, señora?" "Nada, nada.
¡Ya que sois soldados, si hubierais sido reketes, sí, pero los soldados no!" 'Ta uzten niyoten, 'ta parrez eoten zin 'ta, han joten zin. 'Ta beste batin zerriya... Zerritokiyan gaiñin uzten nik, hola, hola jarriazi, biño! Zerriya izaki nombatte, 'ta usaiya aittu izerdiyana 'ro,
'ta baten trajia dena txikittu! O...! Hora zen apurua! Ne, ne dembuan ez dut pasa holako apuroik!
- 'Ta zerbatte san zizun?
- Esan niyon nola in zin, 'ta aleiya, ze patu ber niyon. 'Ta patuko niyola! Nik zeangatik in nula, usaiya, izerdi usaiya kentze... Kenduta itxiya zola ustez hola biñon, holakin biño, nombatte ixkiñan bat harrapatu zula, 'ta... Nola txikittu zin zerriyak.
'Ta nik nombatte near itten nun, esateko zembat zen, 'ta nik neo... Patuko niyola 'ta: "¡Nada, nada, nada. No tiene que pagar usted nada! Y estar tranquila! Otra vez también ya le traeré yo la ropa." San zin. "Sí, ¿Ya me traeras? Si me traes te limpio y te plancho como siempre".
'Ta "sí, sí ya le traeré." "¡Ya pondré en sitio seguro! 'Ta holaxe.
- Haik eun txarra bazakaten 'o...
Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:59:40 - 1:01:35 (1' 55'')
Laburpena Gerra garaian, soldadu bati arropa garbitzen zion. Behin, txerriak uniformea txikitu zion. Estualdi ederrak pasatu zituen, baina soldaduak barkatu egin zion.