Eskola

Eskolak garrantziarik ez

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:29:38 - 0:30:58 (1' 20'')
Laburpena Ahizpa gazteena bera baino 6 urte gazteagoa da. Eskolara hasi behar zuenean anai-arreben artean eskolarako prestatu zuten, dena ikasiarekin bidali zuten eskolara. Maitxo 6 urterekin hasi zen Aizateko eskolara. 13 urteren bueltan Oiartzungo mojetara joan zen. Komunio handia 10 urterekin egin zuen, besteek baino goizago.

Ez irakurtzen ikasiaren pena, askok

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:23:20 - 0:25:57 (2' 37'')
Laburpena Ikasitakoaren gehiena Aizaten ikasi zuen. Beren etxe inguruko baserrietako jende askok irakurtzen ez ikasiaren pena handia zuen. Berak ikasi zuen, zorionez. Bere senarrak ere ez zekien irakurtzen. Jatekoa bezain beharrezkoa da pertsonarentzat irakurtzea, Maitxoren ustez. Bestela, denerako laguntza behar izaten zuten.

Oiartzungo mojak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:21:43 - 0:23:20 (1' 37'')
Laburpena Oiartzungo mojatara ere joan izan da. Neguan joaten zen. Arratsaldetan joaten zen mojetara, partikular, gero izebaren etxean afaldu eta lo egiten zuen. Goizean Arkaitzera igotzen zen, bertako lanak egin, bazkaldu eta berriro ere mojetara joaten zen. Matematika, idatzi eta eskulanak egiten zituzten. Bere ustez, horretarako ez zuen merezi ibiltzen zen bezala ibiltzeak.

Zutik jarri orduko lanera

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:19:04 - 0:21:43 (2' 39'')
Laburpena Garai hartan zutik jarri orduko lanera joan behar izaten zuten. Kanpora lanera ez bazen ere, baserriko lanak egin behar izaten ziren. Orduko gurasoentzat eskola ez zen lehentasuna, lana zen garrantzizkoena. Bera gutxi joan zen eskolara, Aizatera. Baina, asko eguraldi txarrarekin bakarrik joaten ziren lanera, eta gero galduta egoten ziren.

Haurren heziketa

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:08:30 - 0:12:05 (3' 35'')
Laburpena Frantxiska Txarondokoa da eta Txanpañera ezkondu zen. Inguru hartan haur asko ibiltzen zen eta haiei errietan aritzen zen, ongi hezi nahian. "Gustatu zitt". "Kakaxu zikin bat". "Maisua denak maisu ber du". "Gu geok hor ibili giñan". Zapotia. Eju. Amilka. Hika.

Lan asko egina

Transkribapena

- Miño Trumoitarra. Zer zen beste Trumoi
- Beste anai gaztina Karrikan bizitzen zena hua Goizutan ibilli zen berriz. Hua goizutan
- A bai e?
- Joxepa hua ere koja hoi mojatan Errentiyan. Bestiak denak nik miño eskola geyo. Ni zarrena 'ta ni eskolan partez ote artin 'ta (...) ne eskola!
- 'Ta basuan aitzen ziñan zue lanin?
- Miño denetan zeanabera do pizkorena 'ta zeana e? Hara ze izaten den
- Nola izaten den e?
- Bai , hara Joxemai 'ra gizajua nahiko zea , Maitxo 'ta Joxepa gaxua be zeakin 'ta, zu arront ondo zaude miño ondo do miño kuidatu 're hala itten du andriak e' !
- 'Ta, ze
- A... ez zu aittu? Ongi zaintzen zattula, ongi kuidatzen zattula. hala al da?
- Bai bai kuidatu paltik eztugu izaten
- Zuk beai 're ingo yozu pixkat ez?
- Bai
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:06:00 - 0:07:20 (1' 20'')
Laburpena Joxe Luixen eskola lana izan zen. Gregorik dio, lan asko egina dela bere gizona, baina senideetan hobekien ere bera dagoela. Andreak ongi zaintzen duela.

Beharrarekin ikasia

Transkribapena

-'Ta letzen azkenin non ikasi zunun zuk? Letzen? Azkenin letzen 'ta eskribitzan non ikasi zunun ?
- Eskribitzen? nik zean alabakin 'ta hemen zeatzen ibiltzen nitzan 'ta hola
Gañekun eskola (...)
- 'Ta eskolan e' zeatu biarko zenuten ba, eskribittu biharko zenuten?
- Ba eskolan... bai zeoze zeoze itten genun.
- Katona
- Bi nik ikasi nun gehi na zean fabrikan bertan, zeatu , geo konduktore jarri ziten hor e' jarri ziaten 'ta
Gio han kontadoriak eta (...) eta denak hartu ber zaten genittun 'ta bestiak kusten nittun nola itten zuten 'ta holaxe ikasi nun
- Berrakin!
- Berra bai, berrakin! nik eskolan berra haundiya izan dut kargua alletzen nitzan toki guziyin kargua beti zerbatte jartzen ziaten 'ta (...)
Hor e' zea hemen eondu nitzan denboan hor eondu nitzan demboan e', zea autobusetako zeak eta denak apuntik eta denak in ber zaten nittun (...)
Izena 'ta apelliduk eta (...)
- Oiartzunen jubilatuta zenbat urte pasa ttuzu?
- E?
- Jublatuta zenbat urte pasa ttuzu?
- Hogei urte pasik
- Len san nau
- E?
- Len san nau hogei urte
- A san al tzu?
- Bai. Ordun zuk, Joxe Luix, eskola euki bazunun gauza geyago ikasiko zenittun ?
- Bai eskola zan bazun kolokatuko zen ongi hau, ordun, Hoixe!
- Bai
- Bankoko zea bat e' Larrazabalea joten zena bazen 'ta berak esan etzun ba eskola izan baldin bazun
- Fabrikan e' kastillanua ne ayudantia kastillanua nun han zea asturiano bat eta harrekin eta beste batekin kastillanoz 'ta pixkat ikasi 'ta hola ibiltzen nitzan. Ongi beiñe ez.
- Bueno miño, miño moldatzen ziñan !
- Tako errak botiz tarteka!
- Bestik bezelaxe! bestik e' bai. Karo, hola ikasten da!
- Miño dependitzeko moun hitzeitten nun zea kastillanoz e', dependitzeko. Oañ ongi ongi ez
- Jaio ziñazten tokiyan jaiotzeko, e?
- Bai, bai
- Merito earra
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:01:10 - 0:03:50 (2' 40'')
Laburpena Joxe Luixek ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan. Fabrikan bertan ikasi behar izan zuen. Eskolaren beharra handia izan duela dio. Baina beharrarekin ikasi egin du. Jubilatu etxean bertan, 20 urte aritu da hango kontuak egiten.

Aldaketak heziketan

Transkribapena

- Haik justizi gehiyo zuten maixtrak biño.
- Gue garaiyin ez zen debereik eta ezer izaten.
- Hoi san ber nizuten.
- Ordun zen letzeko 'La Buena Juanita' libro bat.
- 'Catona' deitzen ziyoten 're bai, 'Catona'.
- Ta dotriña. Bai, 'Catona' lentxio zen, lenbiziko kartilla geo 'Catona' 'ta geo 'La Buena Juanita', letzen ikasteko kastillanoz. Hura zen. Ni hiru libru haik akortzen naz ibiltzen genittula. 'Ta dotriña. 'Ta dotriña, hamar urtetan itten zen komuniyo haundiya, komuniyo ttikiya zazpi
urtetan 'ta haundiya hamar urtetan. Hamar urtetan itteko dotriña nik ya dena ikasiya nun eta geo gu ailletu giñanin in zuten hamaikea pasa, 'ta bakizu, urte bete gehiyun, bate aitze baldin baza, 'ta dotriña... Orduko karrera hura zen!
- Dotriña.
- Dotriña.
- Ordun batxilleratua dotriña zen.
- Hamaika urtetan komuniyua iñ, hamabi urte arte ibilli nitzan eskolan, hamabi urtetan jon zen neskamia gue etxetik eta ordun bukatu zen karrera.
- Behiñ hamabi urte ezkio baserritikan...
- Ordun esne karrera.
- Ordun esne karrera: goizin bost t'erditan jaikita.
- Behiñ hamabi urte ezkio baserritik eskola gutxi. Baserritik beti lana izaten zen umintzat 'ta denantzat.
- Eta eunero-eunero 'ta joten ziñazten?
- Eunero...
- Eskola? Bai zea! Batzutan behi aurrin ibillitzeko ber zela... Bestin ez dakit ze ber zela...
- Belar garaitan 'ta iatze garaitan 'ta gutxiyo ez?
- Haitan askoz 'e gutxiyo, hoi dudik ez iñ? Lana baldin bazen lana lenbiziko. 'Ta geo bakizu, hala daillenai eskolako goua 're...
- Jon itten zaiyo.
- Jon itten zaiyo. 'Ta ni akortzen naz: hamabi urtetan geldittu 'ta nik ikasiyak nittun sumar, restar eta multiplicar 'ta dividir ikasi nahi eta amai esan niyon: "Jo, nik dividir ikasi nahi nun" 'ta zea 'ta "Bai jongo za geo zea neuan zea partikular Zamoako maixtrana 'ro".
Bai, gaur arte! Geo Kontxita, ahizpa gaztina, hua gehiyo ibilli zen eskolan gu biño, jakiña, gu denak zarraguk 'ta hua gaztina zen 'ta hua eskolan dezente ibilli zen eta harrek ikasi zun dividir 'ta harrekin ikasi nun nik itxian dividir.
- Hara!
- Bai. 'Ta hola...
- Hoi 're asko itten zen: itxian eakutsi ez? Bata bestiri eakutsi ordun itten zen asko?
- Bai. Biño beti nun goua hua ikasteko. 'Ta ze "Bai, jongo za geo zea 'ta". Geo Sokolokua, lengusua 'ta Anttoni 'ta biyek, 'ta hura ibilli zen geo partikular zean eskolan 'ta zea 'ta ni miño arratsin joteko 're berandu gelditzen zen illunarrin joteko ilunbatan torri ber 'ta zea 'ta hala
geldittu zen ne partikularra.
- Miño azkenin ikasi zenun ahizpakin.
- Bai, hua han ikasi nun. Hola...
- Etxian maixtra, ongi!
- Bai, bai. Itxian, harrekin.
- 'Ta zu hamabi urte arte aittu ziñan hemen Karrikan, 'o nola?
- Ez, hamaiketan hara jon nitzan. Hok uste 'ut gu miño fijoguo izaten zutela eskola. Hemen asko faltatzen zen.
- Eskola, eskola bai. Han eskola gutxi faltatzen zen. Oaiñ! Geak askotan faltatu. Lana baldin bazen zea "Bai gaur (lehorrin) ibilli ber dugu", "Gaur hostaitten ai ber da 'o", "Gaur illarra billu ber da 'o". Beti zerbaitt izaten zen.
- Bai, bai, bai.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:36:20 - 0:40:20 (4' 00'')
Laburpena Eskolatik ez zituzten ekartzen etxerako lanak, gaur egun bezala. Zein liburu erabiltzen zituzten. Garai hartan, ikasketak baino garrantzitsuagoa zen dotrina. Baserritarrek ez zuten segitzen ikasten. Maitxo zatiketak ikasi gabe gelditu zen eta ahizpak erakutsi zion gero.

Lana, ikasketen aurretik

Transkribapena

- Lanea, lanea. 'Ta neguan berriz hasten zin partikularrea.
- A!
- Baserriyan hola izaten baizen, lan gutxiyo ordun. Eta Pikoketatikan etorri in ber zen, e!
Nik ordun Pikoketa ez nekin non zen, eta zea, Ualdetxoa 're bai, e! Eta umi haik hola be garaiyin iruitzen ziyoten... Trena hartu nahi izaten zuten eta nik errita igual, oaiñik goiza zela 'ta. Geo konturatu nitzan, gaixuak! Ualdetxotik Pikoketaiño jon in ber da, e!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:43:00 - 0:43:30 (0' 30'')
Laburpena Oinarrizkoena ikasi ondoren, lehenbailehen lanean hasten ziren haurrak, eta neguan, baserrian lan gutxiago zegoenean, partikularrera joaten ziren batzuk ikasten jarraitzera.

Maistra ere ikasten

Transkribapena

- Horrek san al zizun? Ura bota 'ta... ez zen hura ez?
- A...! Eske... Harrek, harrek problema bat, eta harrek itten zun eosi biño, béak eosten zun biño merkio saltzen zun. Kontun atetzen zun. Eta zerbatte aitzea man 'ta bialtzen nun aber
ba pentsatzen ote zun ba gehixio eta keba! Béak eakutsi nei. San niyon: "ez al za konturatzen, nola salduko 'zu ba zuk eosten zun, biño merkion? Zertik impuestuk patu ber 'ttuzu, bizi ber 'zu..." Eta "ugarittuta!" Ugarittu, ¿ya entiendes lo que es eso? Bendecida
Klaro, esniai ura bota! 'Ta litro batekin itten bazittun... Hoi, hoi sekula...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:31:00 - 0:31:50 (0' 50'')
Laburpena Behin, ikasle bati ezin irakatsirik aritu zen, eta gero konturatu zen bera izan zela lezioa ikasi zuena.