Portuberrin taberna eta bilera

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:52:10 - 0:55:30 (3' 20'')
Laburpena Portuberrin taberna zen. Jaietan bilera izaten zen Portuberrin; anaiak jotzen zuen soinua. Garai batean, Zaldinen izaten zen bilera. Arroxak ez zuen ezagutu baina entzuna zuen. Gaueko 10etan itxi behar zen taberna; bestela, Aritxulegin zeuden mikeleteak etortzen zitzaizkien. Hika.

Transkribapena

- ...'ta karburua eosteko modua zunak 'o batzutan lapurtu Konpañiyaiy 'ta kandilla haik oso argi ona itten zuten, oso ona.
- 'Ta Portuberri taberna zuen gurasuk 'ta jarri zuten 'o...?
- Ez, aurrekotik. Beti izandu 'men zen. Ne attan attak 'ta amak eta... bai.
- 'Ta Tornolako taberna bakarra izango zen?
- Bai, huaxe. Ergoinen 'e bakarra zen Bialde. Bakarra izaten zen, 'ta geo zen Tolare.
- Bialde lenoztik zen e?
- Bai, lenotik zen, bai.
- 'Ta han ze juntatzen zen? Tornolako jendia 'ta...
- Miño oan bezelako parranda itteik ez zionen, ez zon diruik eta. Diruik ez zon... Norbaittek lana itten bazun... Mutillak sasoiyik hobenekuk iñone lanik ez 'ta itxian zu. Ordun, lana zuna, oso abetsa zen e! Oso aberatsa lana zuna.
'Ta lan bat Arditturrin hasi zin, lanin jarri eta soldauxka bertan manejatzen zuten, soldauxka iñ.
- Hoi da, soldauxka jon berrin, han.
- Bai. 'Ta geo; bilera 're bai al zen Portuberrin?
- Bai. Ne anaiak jotzen zun... ne anaia gaizki... gerran hil zena horrek, gaizki zola ikasi ñun soinu jotzen 'ta oso erki zekiyen. 'Ta beno, billera hoi izautu dugu. 'Ta lenotikan jotzen zun, itten zen bilera Zaldingo zabalian. Zuk ez dakizu non den Zaldin;
Epeletikan gora. Han zabal... beitu, hara 're bilera jon itten ttunen jendia. Han otsutarra haitakun attak jotzen zun soiñua.
- Miño hoi zu etza gotuko.
- Ez. Joten zela 'ta soiñua bazela 'ta hoik bai, miño gañekun ez, ni e'naz sekula hoita... Ni Altzibarrea 're, San Pedrutan, ne denbo guziyan behiñ bakarrik torri yunen, nola itxian beti izaten baizen soiñua... Altzibarrea.
- 'Ta zein... Portuberrira bilerara Tornolakua bakarra 'ro kanpotik 'e...?
- Jotin zin e. Altzibar aiekatik eta jende batzuk, beno, jakiñak: pudientes un poco... lana zuten mutil batzuk eta hola, gaiñekun...
- 'Ta zuek hairi beira?
- Hairi beira, 'ta gañea ordun erretira zen; ez bazenun hamarretan itxitzen taberna mikeletik etortzen zin 'ta multa...
- Jote al zin haraiño?
- Autxilin eoten zin 'ta.
- A klaro.
- Autxilin beti pareja bat eoten zen.
- Gerra aurretik 'e bai?
- Bai! Han bizitzen zin. Han bizitzen zin. 'Ta geo gerra torri zenin mikeletik kendu zittuzten,
kendu zittuzten.
- 'Ta zuek ze aitzen ziñazten, tabernin launtzen 'ta 'o dantzan 'o ze aitzen ziñazten?
- Denetik, denetik. Jaten ematen genun eta denetik itten genun.
Gue amak amakiña 'at kozina in ziñen. Jana 'ta geo Arditturrira torri izandu zin... Goizutatik 'e han kiebra jo zula 'o... Eta Olatxen bizi ttunen hogei 'ta geyo laun, beak... 'Ta hoik jaitan, jaiero gue itxiin, berindua prepatzen ziyon gue amak. 'Ta hola...