Datu interesgarria

Primary tabs

"Hitanoa Iturriotz auzoan dugu oraindik ere bizi-bizi. Egia da auzoaren gunean nabarmen egin duela beheiti emakumezkoaren hiketa forma honek, baina baserri giroan gazteen artean ere komunikatzeko modu arrunta da. Ergoien auzoan emakumezkorik gehientsuenek ezagutu, ezagutzen dute, egunetik egunera erabilera murrizten badoakigu ere. Ugaldetxo, Elizalde, Gurutze eta Altzibarko gazte asko eta askok, gizonezkoaren hika formak darabiltzate emakumezkoari zuzentzerakoan."