Norberarentzat ez izaki eta entregatu egin behar, gainera

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:33:30 - 0:37:00 (3' 30'')
Laburpena Gerraren ondoren, baratzean egiten zenetik zati bat entregatu egin behar izaten zen. Batzuetan ez ziren iristen kopurura eta erosi egin behar izaten zuten gero entregatzeko. Gipuzkoako errotak itxi zirenean, Nafarroara joaten ziren ogi bila, estraperloan. Hika.

Transkribapena

- 'Ta hoi denak ikusita ez da geo erraza izango ba aurrea ittia 'ta bizimodua seitzia?
- Bai, in berra, in berra. In berra, in berra... Jendia zor askokin gelyittu zen. Beitu: iña zuten zea illarra 'ta haitik entreatu in ber izaten zuten, igual patata, igual illarra, igual...
'Ta zengatik? Porke Francok nola ez baizun urriik Españian, lenotikan eamana baizun. Ekarri zun muniziyua extranjerotik eta geo ez zon dolarik eta deus ez zon hemen patzeko 'ta dena biali zun hola: illarra... gauzakin. Eta Haizian Inaxio,
oain zu ez za akortuko, hura puertun lana itten 'ta eun batin potua, san 'men ziyon: "potu, potua tomate bat eaman in ber dit" 'ta potuk kargatzen 'ta itxea jonta Xatur, hoi Bordazpiyan bizittu zena...
- Izautu nun bai, Haixiana 're izautu nun.
- Bai. Harrei san 'men ziyon "potu tomatia karri 'ut, nahi bazu zean jartzeko" ereki du 'ta oliyua! Ha zenbat hola, 'ta hola asko, hola asko.
- 'Ta itxian jango ez bazen 'de, entregatu in ber!
- Entreatu in ber, bai, bai. 'Ta ez zunak; eosi.
- Ez zunak eosi?
- Eosi 'ta entreatu, in ber izaten zun. Bai. Hoi hola da: ez zunak eosi 'ta entreatu. Amakin batek bai. Hoi izandu zen gerra ondoko mixeia: zunak 'e... berrogei patata... beno, askotan illarrik ez 'zu erdiyik 'e itten zelayin, 'ta berrogeita hamar kilo entreatu ber ttuzu
'ta hogeita bost ttuzu etxiin, 'ta beste hogeita bost eosi in ber. 'Ta holakua beno... 'ta geo razionamentua; oliyua, ordun hemezortzi pezta asko zen, 'ta harrapatzen bazenun... eta oliyua izateko antxo lata haundi batzuk eosi
'ta oliyua kendu harrei 'ta antxoa lata hua jakitako 'ta geo oliyu harrekin gañeko gauzak iñ. 'Ta bizimodua hoi izandu zen, geo ondotik.
- Gerra bea 're gorra, miño geo ondorena 're gorra... hainbeste urtian.
- Bai. Nik, gue Felipek oaiñ ttu, oaiñ jon'zka berrogeita hemeretzi urte eta hura jaio zenin oaindik 'e nik razionamentuko kartilla nun. Bai. Kartilla harrekin jon 'ta maten zizuten ume bakotxantzat hillateko mango zizuten medio... kilo erdi bat azukre...
Hillate guziko! Hola dena, hola neurtua.
- Klaro, 'ta zuk garaia hartan hazi zenitun seme-alaba guziyak?
- Bai. Amakiñ estraperlo in niñen nik! Amaika estraperlo bai!
- Berko!
- Berko! Goizutan 'ta hiru ordu, lau ordu, ya hiru ordu 'ta lauko birian ni tripa haundiyakin 'ta berrogeita hamar ogi, kiloa ez zen alletzen miño,
buruan etorri naz amakiña bider. Uzpuuko gañea. Kontrabandua zen. 'Ta ikusten banittun Guardia Zibillak 'o gordeta eon pixkat 'ta...