Fruta lapurtzen eta errekan

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:58:40 - 1:02:35 (3' 55'')
Laburpena Gurasoak siestan zeudenean, fruta lapurtzera joaten ziren. Lehen fruta arbola gehiago zeuden. Errekara ere joaten ziren. Han zuten hondartza. Soinak zituzten bainu-jantziak. Hika.

Transkribapena

- Guk gurasuk jartzen zinin siestan...
- A bai, ordun lapurrira...
- Gu hara. Hoik, Dukateneku hoik, beti gue itxian, eta:
"Bueno, siestan dozte, goazen" 'ta "Oain haik atetzen baia ze san ber yiogu", "Kolka arrautzik baduten".
- Oseake bazenuten zuek gaintikan, zea erantzuna.
- "Kolka arrautzik baduten 'o san digula" 'ta. Fruta ona e. Fruta lapurtu, erreka jon, Garañoko itturrira...
- Fresko, fresko jarri...
- Pixka 't freskatu 'ta...
- Bai, han aukera gaitza zitenen: gereziyak, sagarrak... klase guzitako fruta zitenen.
- Fruta ona gaiñea e. Ordun ez baizen, oan bezelako aukerikan. Bai, bueno...
- Haik ixtoriyak...
- Fruta lapurrira.
- Bai, fruta lapurrira. Bai.
- Askotan ez jatetikan 'de... zea hoi...
- Ez, kapritxu bat bezela.
- 'Ta gerezita 'ta...
- Arbolan gora iyota... Ui, ne lagun bat, Maixux.
- Maixux.
- Eroi.
- 'Ta hanka hautsi. Oiartzabalen.
- Oiartzabalen bai. Gereziyak zeatzen ai zela.
- Gerezi ampollak errak eta...
- Eder askiyak!
- Izan 'e, hua 're ez baizen geldik eotekua.
- Eroi arboletikan 'ta hanka hautsi. 'Ta gotzen naz, zea bat yunen,
igande bat yunen, 'ta ze in genin oyian sartu oiñazetan 'ta, mekauenla 'ta: "Pasako zin, pasako zin" Pasako zin? Hurrengo eunin zeara, ospitalea, hautsiya izaki 'ta. Oiñaze errakin bai, dena beltz-beltza iña 'ta more-more iña. Gotzen nan bai, igandia yun...
- Ampolla er askuk! Haik ampollak zin! Nik oaindikan arbola haik han zazkañat neska!
- Bai, bistan. Ederrak ttunen han. 'Ta zean 'de bai, Amazkarren 'de ederrak ttunen.
- Amazkarren bai er askuk!
- Eske fruta garaia hartan. Geo gaiñea hainbeste izaten yunen eskuakin hartzen ttunen, hola hartzen ttunen.
- Hola hartzeko mouan!
- Han uzteko mouan!
- Bai, tentaziyua bai, 'ta ederrak, bua!
- Haik bai gustua!
- Bai neska!
- Geo arbola guziyak zartu ttunen 'ta bota 'ta dena... se acabó.
- Maixux.
- Bitxo erra yunen hua.
- Bitxo erra.
- 'Ta erreka 'ta joten al ziñazten?
- Beko putzoa. Hoi genun gue playa.
- Soiñakin, zeatzea.
- Erreka zea, Oiyartzun erreka bea 'o?
- Bai, hemendik pasatzen dena, Iturrioztik pasatzen dena.
- Kamiyoko azpiya hortan bazen zea, putzulu haundi bat itten zen hor 'ta horrea:
soiñak genittun bañadorik. Zea, gerriño bustita.
- Hola betik-gora iyo 'ta...
- Mutillak arront lanzatuk, haik irai itten 'ta dena ikasi ziten putzulu zarra hoitan. Hortxe.
- Gue semik 'e e, hor lenbiziko...
- Hortxe ibili ttunen.
- Hor ikasiyak ttun gue mutillak.
- Gotzen nan, bolada batin izan zitenen belarriko infezio pizar bat 'ta...
- Jo! Gue Iñaki... ni gotze na, Xanixtebanetan, osabakin frontoira jon, ez dakit ze izango zuten, hor heldu dun marruez: "Zer zu?" 'ta belarritik hola pusakin,
miño esan nionen: "Ibil yaiy berriz 'e, beko putzun".
- Bai, gotzen nan, nola hartu zuten denak infeziyua bai.
- Oaindikan 'de gotzen dun bea: "Beko putzu hortan..."
- Itten zen zea putzulu haundi bat , gaiñea plastikukin 'ta itxita jarri... 'ta ura bertan geldittua...
- Ordun ez zen ezerre, bueno, hondartza joteko aber, autobusa zea... 'ta hemen bertan, 'ta joten zin horrea.
- Gotzen nan ze infeziyua bai. 'Ta muti kozkor dezentek hartu zitenen ordun.
- Hola infeziyua e. 'Ta joten zin muti kozkorrak horrea, 'ta hor fuego!
- Hoi zen playa.
- Hor zen playa.
- Hoztu 'ta 're hantxen ibilliko zin 'ta, gotu 're ez!
- Gotu 're ez, geo.
- Ze ai zazte grabatzen?
- Bai.
- Kontu pillarra ttute hok.
- Bai, izugarri.
- Kontu asko ttute.
- Auzoko sekretu guziyak esaten ai dia.
- Guk ez dugu sekretoik eta.
- Geo ikusiko dugu, rebisatuko dugu 'ta sango 'gu: "Ez, ez, hau moztu 'ta hau zeatu e".
- Lasai, lasai. Ez 'to... klaro, ze gotu 're iñ in ber da ze san zuten,
asike berriz ikustin, taka apuntatu "hau kendu..."
- Ikusiko dugu.
- Mailoli hasiko zigula...
- Hau ez zanela kendu e, erki zion 'ta.