Erdaraz eta euskaraz

Primary tabs

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:39:00 - 0:40:15 (1' 15'')
Laburpena Eskolan, erdaraz. Dotrina, euskaraz. Duroak, errealak... Hika.

Transkribapena

- Naiz 'ta kanta zea hoik eta ez iñ, kastillanoz?
- Bai, bai. Eske obligaziyua zen dena gazteleraz. Geo izaten zen, euskeraz ematen zuten dotriña, igande arratsaldetan Don Jose Bergaretxek ematen zinen.
- A bai?
- Bai. Miño jon ber izaten yunen zeara Oiyartzungo monjatako zea batea. Harek ematen zinen dotriña euskaraz. Miño bestela ez, dena gazteleraz.
- Hemen 'de dotriña guk euskaraz genin.
- Miño gaiñekun, erderaz. Eta zenbakiyak! Jolin! Nei oaiñ hasten nautenin: "Berrogei 'ta hirurogei 'ta..." Gu Atamitxen lanin aitzen giñanin Mitxelenak zenbat errita atetzen zigun:
"Zenbat da hau Mitxelena? Honek zenbat baliyo du?" 'ta tak! erdaraz, ui, euskaraz 'ta "Mekaguen la ostia, zuen gurasuk ez dakite erderaz, 'ta oaiñ zuk numeruk ez dakizula" 'ta eske guri hola eakutsi ziguten 'ta oaiñ, buf!
- Aizan, nik 'e oaiñ pentsatu in ber, oaindikan kontuk itteko 'o lo que sea, ochenta y sieta o me da igual, 'ta ra-ra-ra ba!
- Nik ez, porke geo nik euskara 'ta eman nun... AEKn 'ta zeatu nitzan, alfabetatu niñunen.
- Gue aldin.
- Ez...
- Guen amak 'e, alajainkua, ez zinen... miño harek tak!
atetzen ziñen seittun neska! Bai erdaraz, bai euskeraz, ta-ta-ta, durutan gaiñea dena: hamar duro 'o errieletan 're baita 're. O! Ni errialekin... ne gizonak atetzen ttin ongi durotan 'ta zeatan... miño nik...