Belarretan

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:37:46 - 0:40:20 (2' 34'')
Laburpena Belarretan eta iratzetan: metak, harbak, metaxurrak, metaxurrak makillakuk, metaziyak... Metaziya zerekin egiten den. Iratze-garraiatzen.

Transkribapena

-Kaso geiyo ingo zeniyoten zuek egualdiyai? Belartako 'ta!
-Bai.
-Geo badia baita 're meta, metaxurrak...
-Meta, metaxurruk, zeak esto... arbak, arba da iatzikin nabazu belarrakin 'ta malda haundiya jarri eur, adar bat eta harrei tiraka meta in ber zenun tokira kartzen zunun han. Arba.
-Eta metaziyak itten dia batzuk zeik gabe, ui metaxurrak...
-Bai...
-Bat 'e eurrik, momentuko, hurrengo euneko berriz zabaltzeko.
-Bai.
-Biño beste batzuk itten dia zeakin?
-Bai, Epelek itten 'ttu haik. Aranatzeko martxan, Aranatzen hola itten 'ttuzte. Dembo geiyo eoteko, bestela harrek haizia hartzen baitu beti arin, han haiziak korritzen du.
'Ta beste metaxurra hemen itten den bezela han ez da haizeik pasatzen. 'Ta hoik itten dia, hemen itten din hoik zortzi eunin 'o itten baldin bau ebiya 'ta, itten dia iual usteldu 'o iual eosi. San nahi nuke umedadia sartzen 'yote.
Hairi ez, hairi beti haiziak korritzen 'yote. Oan, kantidade ttikiy hura jartzen dute. Zea, eurra. Eurrak 'zaten 'ttu hola eztaka koxkorrak biño hola addar batzuk. Addarrak hola moztu berrin, hola utziyak eta addar hain gaiñin jarri 'ta ttaka, ttaka, ttaka. Hantxe 'biltzen da belaunka hua! Mutilzarra.
-'Ta harrei 're zea metaxurra deitzen al 'zka?
-Bai, bai. Metaxurra.
-Haik 'e metaxurra?
-Metaxurra maki... Harrei deitzen 'yote metaxurra makillakuk. 'Ta bestia, nola ez baidun makillik eamaten, metaxorruk.
-'Ta meta, metan erdiyan dijun...
-Metaziya.
-'Ta metaziya igual al du ze eurrekin 'o zekin itten den 'o?
-Segun zuk, bi urteku 'ro hirukua nai baldin bazu ona erkatzia. 'Ta urtebetekua nai baldin bazu altza igual. Hoik 'zaten dia 'ta piñua. Hoik dembo gutxiko. Hobena altza, 'o... erkatzia.
-'Ta iatzia beti jetsi itten zen baserrita 'o, 'o mendiyan 'e itten zen?
-Ez. Beti karri. Beti karri. Bestela bi lan baizittun hemen betik joten zinak iatze billa han in 'ta berriz billa jon ber zuten... Etsi, etsiyan karri.
Ya ke 'ta billu 'ta dena itten zuten ùes gurdiya kargatu 'ta karri. Bestela bi lan. Meta in 'ta geo berriz metatik atzea gurdira kargatu.