Munoaundin San Isidro
Zein egunetan errezatzen da arrosarioa Munoaundi mendian?
Zein egunetan errezatzen da arrosarioa Munoaundi mendian?
Zenbat metro ditu Urkabe mendiak?
Badira urte batzuk 'Euskara Elkartera' egitasmoa martxan jarri zela. Hasieran konpromiso "orokorrak" hartu zituzten elkarteek eta gero konpromiso zehatzak hartzera pasa ziren. Orain hartutako konpromisoek eta egindako lanketak eman dituzten fruituak baloratzeko garaia da. Horretarako, 'Oiartzunen euskararen erabilera areagotzeko egitasmo'ko arduraduna elkarte guztiekin biltzen ari da, banan bana.
Noraino ailegatu gara? Ze aurrerapauso egin ditugu? Zer dugu oraindik egiteko? ... Aurki izango duzue balorazioen berri!
'Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoak' urtero gremio batekin eginten du lanketa berezitua. Aurreko urteetan arrandegietan, harategietan, okindegietan... egin da lanketa. 2014ko gremioa hautatu dute dagoeneko: barazki eta fruta dendak.
Aurki hasiko da lanketa. Paisaia linguistikoa euskaduntzeaz gain, beste hainbat ekintza ere egingo ditugu. Ireki begiak eta hadi egon!!!
Gaur bertan aurkeztu da Oiartzungo interneteko atari berria: oiartzuarrak.org
Oiartzungo Udalak sortu du atari hau, herriko hainbat talderekin elkarlanean. Helburua herritarrek herrian antolatzen denaren berri edukitzea da eta herriko taldeen eta eragileen berri edukitzea. Horratarako, herriko hainbat eragile hasiak dira ataria erabiltzen. Web orrian sartu eta hainbat talderen atariak bisitatu ditzakegu: haien taldeetako azken berriak, euren programazioa, erronkak...
Ugart leinuaren baserria, Oiartzungo zaharrenetakoa bera, errota eta burdinola izana da. Zein urtetan ageri da Ugarte aurreneko aldiz dokumentatua?
Saroe baserria ezaguna da, Munduko Bigarren Gerran Comète Sareko iheslariei babesa eta laguntza ematen zietelako bertakoek. Zein auzotan dago?
Bada Urkabe mendiko hegaletan, mitologiarekin lotutako paraje bat. Nola esaten zaio?
Iturriotzen Garbuno baserria egin eta gero, Ergoienen Pagoa egiten hasi zirenean, zer esaten zuten?
Hauetako zein urtegi dago Oiartzungo lurretan?