Gaur bertan aurkeztu da Oiartzungo interneteko atari berria: oiartzuarrak.org
Oiartzungo Udalak sortu du atari hau, herriko hainbat talderekin elkarlanean. Helburua herritarrek herrian antolatzen denaren berri edukitzea da eta herriko taldeen eta eragileen berri edukitzea. Horratarako, herriko hainbat eragile hasiak dira ataria erabiltzen. Web orrian sartu eta hainbat talderen atariak bisitatu ditzakegu: haien taldeetako azken berriak, euren programazioa, erronkak...
Atari paregabea da herrian antolatzen denaren berri izateko. Ttur-ttur ere bertan da, noski. Gure elkartea gehiago ezagutu nahi duzu? Bisitatu ezazu www.oiartzuarrak.org ataria!!!