Mendiko bizitza

Transkribapena

- 'Ta ez zenuten ibiltzen gurdiya o' traktoria o' zerbatte hola?
- Traktoreik 'ta ez zen. Diroik ez genun sosik e', hantxe astelenin joten giñan mendira, 'ta txabolan lo itten genun ,
txabola jarri hola guardasola hoin tipoko makil batzuk azpiyan, gañin bota zakarra bono iatzia o', añua saten you bestia, zakar puskat bota manta bat zabaldu han 'ta lo txerriyak bezela.
'ta leno launbata torri zai itxea tortzeko eoten giñan, geo nekatu in giñan, beno astian nekatzen giñan.'Ta launbatin motua hartu 'ta, kilometro asko in ber izaten genttun,
'Ta hurrungo goizin e' astelenin e' jaiki bostatan 'ta segi berriz e' mendira ! Motua genunin motukin 'ta bestela kotxikin o' trenin o' dena hola ibiltzen giñan.
'Ta hasi giñan, ni hasi nitzan, menditik jetsi gabe kieto. Jan 'ta ean 'ta bertan kieto. Geo goizin nahiko lua itten nu genunin buelta bat emango genun perretxikotan,
o' mendiyan buelta bat o' beste 'ta txaola jon jan 'ta ean in earki 'ta beste siesta iñ. 'Ta hurrungo euneko deskanso errin. Bestik berriz itxea tortzen zinak,
Itxea torri 'ta lanin aitzen zin itxian, gu 're hala aitzen giñan, 'ta joño "- Hemen lanin ai , hemen lan ez ittetikan itxea joten gattuk 'ta berriz e' itxian lanin? Ez, ez ni e na itxea jongo!"
Hillian behin o' hola itxea. 'Ta dirua in genun diro pixarra hantxe in genun. Halaxe.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:10:09 - 0:12:36 (2' 27'')
Laburpena Makinaria gutxirekin egiten zuten lan. Mendian txabolan egiten zuten lo. Hasiera batean, larunbatero Oiartzuna etortzen ziren. Baina, nekatu egin ziren eta gutxiagotan bueltatzen hasi ziren.

Audele animaliak

Transkribapena

- Zuek honea 'torri ziñaztenian Audelea torri ziñatenian baserrira animaliyak eta bazenittuten baserriyan?
- Bai, bai.
- Ze animali zenittuzten?
- Orduan genun, ya denak zuten iriyak iriyak ordun bai da, iriyak eta behiyak ba esne ba gutxiko behiyak ez dakit behi bat o' bi 'ro 'ta abar 'da
Honea torri 'ta hemen behi ona, bai geo hemen ya attak behiya eosi Hernanin 'ta bazun behi bat, saldu 'men ziyoten esne gehiyegi zulako.
Harrek behi bat nahi zula eukitzia txabolan 'ta esne gutxiyokua, 'da behi hua umia in 'ta zutik ezin jarri.
"Jo horreatikan saldu dik e?" 'ta beteinayua 'ta beteinayua Oiartzungua jun, jakin zer zun 'ta san: "-Zuek e' zute ikusi han holakoik? Seittun altxako da behiya."
"Beno, hau in ber da eunian hiru aldiz jetxi ber da e!" Hogeita beatzi litro e ya garaiy haitako e, hoita beatzi litro. 'Ta ordun esniak ondo baliyo zun 'ta Oiartzunen letxero
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 0:20:41 - 0:21:48 (1' 07'')
Laburpena Audelen zein animali zituzten kontatzen du. Behiak esne gehiegi.

Gobada

Transkribapena

-'Ta hor Zulatxipin ura bai al zenuten?
-Bai. Itxian atzin bertan tortzen zen mendiyan goitik bera. 'Ta geo bazen iña labadore haundi bat.
Geo beste bat hola tubua jarrita aparte tortzen zena. Han inguruko dena hara joten zen uran billa. Ura, ur hua oso ona zen. Asko joten zen jendia hara uran billa, eateko e!
-'Ta arropa garbitzea 're hara juten ziñeten?
-Bai, lab... Bai. E?
-Hara juten zien arropa garbitzea?
-Bai, hiru baserritakuk bai, joten zin.
-Ze baserri zien?
-Ba uaiñ, uste 'ut salgai jarriya dola ixkiñekua, gu karretera atetzen giñan tokikua.
-Bai.
-Harek nola zun izena? Eon, eon. Bitorrene 'ro... Ba al dakizu?
-Bakit ze baserri.
-Karreteran pixka 't, ez dakit saldua den letrerua jartzen 'men zun salgai zola.
Hanguk eta hango ingurukuk eta Fortalezakuk eta Isatxipikuk eta dena. Uran billa eta arropa pixka' t garbitzea hara joten zin. Ordun ez zen labadorik eta deus 'e 'ta.
-'Ta eskuz?
-E?
-Arropa dena eskuz garbittuko zen?
-Eskuz, eskuz, eskuz.
-Ordun han juntatuko ziñaten inguruko emakumiak
-Bai.
-Eunero juten ziñaten arropa garbitzea?
-Eunero baldin bazen bai. 'Ta ez baldin bazen, berriz, izaten zenin hara.
Han baserritakuk barriño haundiya hartu buruan 'ta hantxe joten zin. Oango kontuk ez zin ordun. Keba.
-Burutikan jarrita. Burutikan jartzen zen, ez?
-Biño sekua eamaten zutenin ez. 'Ta geo bakizu garbitzen zenin beti 're ura kendua. Barriñun hartu 'ta martxa. Hala itten zuten.
-Zuk ez zenun barriñuan eraman berrik buru gaiñian.
-Ez, bertan genun 'ta. Hemendikan haunzko atea bezela hola, bertan.
-'Ta ze itten zen arropa barriñuan sartu 'ta hara eaman. 'Ta geo ze iten zenuten han busti arropa...
-Itxian dena zeatu, jaboiyakin 'ta dena in, pasa itxian bertan fregaderan. 'Ta barriñoa bota 'ta geo barriñua eaman 'ta han dena zeatu, pasa.
-Osake ya itxetik eamaten zen jabonatua.
-Bai, jabonatua.
-A! Nik uste nun han iten zela dena.
-Nahi zunak bai, itten zun! Biño aurugo ittetikan, itxetikan iña eaman 'ta han ura erki joten zen. Zea haundiya zen, labadore haundiya zen.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:15:22 - 0:18:09 (2' 47'')
Laburpena Labadore handi bat zuten etxe ondoan. Inguruko guztiak hara joaten ziren ur bila eta arropa garbitzera ere.

Errotak prezintatuak

Transkribapena

-Itxian gosia pasatzeko aiña ez zen izango? Osa san nahi dut izango ziñuen e, biño...
-Sobranteikan ez e! Hor izaten zen ba itxian artua izaten genun.
'Ta artua itteko hemen errotak prezintatu itten zittuzten, Oiyartzunen bazien lau 'ro bost errota biño prezintatu itten zittuzten. 'Ta geo artua hartu, arto zakua hartu 'ta Lesakaiño jon ber izaten genun hua eiyotzea.
-Jesus!
-Errotaiño Lesakaiño astua hartuta. Oiya jango bagenun Goizuta joten giñan, astua hartuta. Ordun kotxeik ez zen.
Eta asto zarra hartu 'ta Oiyartzundik ate 'ta hemen Aranon, numbaitte hemen ibiltzen giñen, ez dakit zein tokitatik, ez dakit. Zetikan Aranoko, Goizutako ondu hortan Guardia Ziillak jartzen zien.
Eta haik harrapatzen baziuten kendu itten ziuten. 'Ta ibilli ber genun mendiz mendi, asike.
-'Ta zer dela 'ta prezintatzen zittuzten?
-Ez dakit zergatikan. Izaki bertan errotak e! Eta jon ber zenun Naparrura. Aparte, herritik alde. Prezintatu itten baizuten. 'Ta bein prezintatu ezkeo ezin zenun errota hoi muittu. Kompreintzen zu?
-'Ta nola izaten zen errotara jun 'ta prezintatua, nola ikusten ziñuen?
-Han ez zuten iyotzen, ez zuten ateik erekitzen, yasta.
Prezintatua, beiñ zea hako bueltaka ibiltzen zen hua prezintatzen bazuten ezin zuten artoik, iriñik in. 'Ta jon ber zenun ordun ahal zen tokira. Hombeste errota izaki 'ta Lesaka astua hartuta.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:04:12 - 0:05:48 (1' 36'')
Laburpena Gerra ondoren errotak prezintatuta zeuden Oiartzunen. Lesakara joan behar izaten zuten artoa ehotzera. Ogia behar bazuten berriz Goizuetara. Mendiz-mendi ibiltzen ziren Guardia Zibilek ez harrapatezeko.

Xoterone denda eta sagardotegia

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-102
Pasartea 0:38:30 - 0:43:39 (5' 09'')
Laburpena Ama Irundarrenekoa zen eta aita Adurizenekoa zuen Tiburtxik. Amari asko gustatzen zitzaion denda. Xoterone denda poliki-poliki hasi zen. Sagardotegia ere izan zen.