Mendiko bizitza

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:10:09 - 0:12:36 (2' 27'')
Laburpena Makinaria gutxirekin egiten zuten lan. Mendian txabolan egiten zuten lo. Hasiera batean, larunbatero Oiartzuna etortzen ziren. Baina, nekatu egin ziren eta gutxiagotan bueltatzen hasi ziren.

Transkribapena

- 'Ta ez zenuten ibiltzen gurdiya o' traktoria o' zerbatte hola?
- Traktoreik 'ta ez zen. Diroik ez genun sosik e', hantxe astelenin joten giñan mendira, 'ta txabolan lo itten genun ,
txabola jarri hola guardasola hoin tipoko makil batzuk azpiyan, gañin bota zakarra bono iatzia o', añua saten you bestia, zakar puskat bota manta bat zabaldu han 'ta lo txerriyak bezela.
'ta leno launbata torri zai itxea tortzeko eoten giñan, geo nekatu in giñan, beno astian nekatzen giñan.'Ta launbatin motua hartu 'ta, kilometro asko in ber izaten genttun,
'Ta hurrungo goizin e' astelenin e' jaiki bostatan 'ta segi berriz e' mendira ! Motua genunin motukin 'ta bestela kotxikin o' trenin o' dena hola ibiltzen giñan.
'Ta hasi giñan, ni hasi nitzan, menditik jetsi gabe kieto. Jan 'ta ean 'ta bertan kieto. Geo goizin nahiko lua itten nu genunin buelta bat emango genun perretxikotan,
o' mendiyan buelta bat o' beste 'ta txaola jon jan 'ta ean in earki 'ta beste siesta iñ. 'Ta hurrungo euneko deskanso errin. Bestik berriz itxea tortzen zinak,
Itxea torri 'ta lanin aitzen zin itxian, gu 're hala aitzen giñan, 'ta joño "- Hemen lanin ai , hemen lan ez ittetikan itxea joten gattuk 'ta berriz e' itxian lanin? Ez, ez ni e na itxea jongo!"
Hillian behin o' hola itxea. 'Ta dirua in genun diro pixarra hantxe in genun. Halaxe.