Kaleko dendak: plaza eta Bekoplaza

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:21:44 - 0:24:30 (2' 46'')
Laburpena Udaletxearen inguruan: bizartegiak, farmazia, 'Caja de Ahorros Probincial'... Bekoplazako komertzioak eta etxeak: aroztegia, Sorondonea, Posta...

Transkribapena

-Geo beste aillekatikan kalea iyo berriz 'ta ezkerrea hartu itturriyan onduan.
-Kastro...
-Hor zen bian Kaxinton karniziya.
-Bai.
-Hauntzexio zen barberua, maestra nola da kotxeko maestra?
-Bai.
-Haren gizona.
-A bai! San zin! Eondu nitzan harrekin!
-Maestrakin?
-Bai.
-A bai? Geo zen zapateiya txokuan. 'Ta geo jitu, Kastro nola da oan? Angulo hortik jitu 'ta bian eondu zen bodega.
Taberna. 'Ta geo Kastronia. Ez geo, geo Inaxio Barberua. Inaxio barberua ez, aurrena Inaxio barberua ni oan satea nijuzen hortan eondu zen. Geo pasa zen bestea. Bai, geo pasa zen bestea.
Inaxio barberuak han in zun zea bat, aldaketa.
-Inaxio barberua zen Luixa maistran gizona?
-Bai. Bai, 'ta harek in zun hor dembu zean, bire gutxiyan aldaketa bat. Hoi bi lekutan eondu zen hor.
'Ta geo Kastronia 'ta geo san zaittut geo gue itxea. Ixkiñ hortan, gue itxeko ixkiñ hortan eondu zen, zea Kontsejuerrekako tarti hortan. Aurrena Xalbadora izautu nun, ez aurrena famaziya izandu zen. Nik ez nun, ez naz akortzen farmaziyakin asko.
Biño zerbaitt 'e akortzen naz. Geo Xalbadora eondu zen, Xalbadora zea zen, geo Pixakalea jon zen. Zea Mendiburu kalea jon zen hortikan, hor eondu zen. Geo haren lekuan zea torri zen, beste Lezoko batzuk zin.
Han 'e komestible eon zen. Geo Caja Ahorrosek hartu zun hura. Caja Ahorros probintziala eondu zen. 'Ta geo gu 're hor giñan. Guk telefonua 'ta barbeiya. 'Ta hola buelta osua man yogu kaliri!
Bai 'ta geo hor beitti jeisten baza, beitti jeitsi ezkeo Lukaxenia. Ez dait akor, zu ez za, arozteiya zen. Oain.
-Oain noa? Zea Rafael Pikabeana 'o Beko plaza ailleka?
-Beko plaza ailleka. Beko plaza ailleka jeitsi, eskolan. Bueno, oan nola da zea? Liburutegi berdia 'o ze saten yote horrei? Liburutegi bat bada hor.
-A bai! Horiya,bai bai.
-Bai, horiya, nik berdia san dut biño horiya. 'Ta hor zen aroztei bat. Aroztei bat zon hor.
-Bai, Posta Zaharra 'ro da hoi, ez?
-Posta da, Posta da bestia. Beko Plaza maten dun hoi.
-Bakarra, bakarra da hoi ez, etxe bakarra.
-Bai, bai. Hoi ya bestia da bai.
-Bestia da. 'Ta Posta Zaharran azpiyan eondu zen zea bat, empresa bat. Zeak itten zittuzten.
Fregaderos de acero inoxidable. Bai. 'Ta geo Posta, bueno ez, besti hoi, hor arozteiya eondu zen. 'Ta geo hurrengua, hurrengua, Sorondonea. Bakizu zein?
-Zein zen bolera 'ro zena?
-Hor bolera eondu zena.