Zabalatar bizkondeak

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:07:45 - 0:09:57 (2' 12'')
Laburpena Oiartzunen etxe eta lur asko zituzten Zabalatar bizkondeek, orain dela hogei bat urte gehientsuena saldu bazuten ere. Beraiek esaten zuten urteak egunak hainbeste sukalde zituztela Euskal Herrian. Ordizia ingurukoak zituzten aurrekoak. Haiek joan ziren Ameriketara eta handik ekarritako diruarekin hasi ziren ondasunak biltzen. Ama Zuaznabarkoa zuten, oiartzuarra.

Transkribapena

-'Ta bizkondik 'ta Oiyartzunen bezela bazuten beste tokitan 'o gehiyena Oiyartzunen zuten?
-Esaten zuten haik Euskal Herriyan bazittuztela urtiak haimbeste egun sukalde.
Ulertzen zu ez? Haik bazittuztela urtian egun haimbeste sukalde. Asike.
-Ordun Oiyartzunen biño gehiyo 're bai.
-Klaro, klaro. Bai, Gipuzkun, kampun bazittuzten, itxe asko zittuzten kamputan 'e. 'Ta itxe elegantik bai! Tolosaldea 'ta Villafranca 'ta Beasain 'da, hoitan denin Idiazabalen 'ta itxe asko zittuzten hoik, terrenua.
-Hoik aspalditik izango zittuzten. Familitik familira pasiak.
-Bai, esan zin zeak Iñigok, Iñigo Zabalak batin. Baguzen, Villafranca guzen eskritura bat firmatzea 'ta.
San zin: "¿Mira ya ves esa casa?" Torre bat da han Villafrancako gaiñin, hegal batin, zea bat. Antigual hoitako bat. 'Ta: "De ahí eran, mis antepasados eran de ahí. Esos fueron los que fueron a América y los que nos trajeron las perlas".
" De ahí viene nuestro patrimonio" San zun. "De ahí nace".
-Asike haik izango zin baserritar batzuk Ameriketa jon zinak eta.
-Bai, biño, ez biño baserritar ilustratu xamarra. Bai, numbaitte zerbaitte ilustratu xamarra izango zen. 'Ta geo bea aitta hangua Zabala 'ta ama hemengua, berriz, zeakua, bueno garaiy hartakua, Zuaznabarkua.
Zuaznabar 'e hoina zen. Hoina zen hoik bi, nola in ttuzte hor zea poligono industrial hoik? Ya horko baserri guziyak ya denak hoinak zin. Zuaznabar, Palaziyo, bueno nik horko erretratuk battut aterik!
-Bai e?
-Bai. 'Ta geo bueno. Ez dakit, haimbeste baserri zin Juantxene, Juansendo, Errotaberri, Tolare. Baserri pilla bat zittuzten hoik.
'Ta horrengatik lur hoik denak ya hoikenak zin. Horrengatik manejatu zuten horko poligonu hoi dena. Hoin eskutan zolako. Geo Lintzingu hoi dena 're hoin eskuan zon.
Oan hor ai da zineko zea hoi itten, hoi 're dena hoina zen. Bai. Hoi dena, Lintzingo bi aiekak. Dena hoina zen. Horko industri hoi dena.