Zaldi-karrotan sagardotegira

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:46:46 - 0:48:30 (1' 44'')
Laburpena Oiartzundik eta kanpotik ere etortzen zen jendea Igerobiaundira. Hendaiatik zaldi-karrotan etortzen ziren. Hiru bat milako sei bat kupel zituzten eta egun eta erdian saltzen ziren.

Transkribapena

-'Ta Oiyartzundik bakarrik ez kampotikan oain kampoa zuek zeonek 'e eamango zute Oiyartzundik kampoa?
-Kampoa bai.
-Biño garai batin kampotik tortzen al zen jendia Oiyartzunea? Sardua eatea.
-Honea eatea? Bai... Hendaitik eta zea hoitatik dena. Zaldi karrutan. Zaldiya karrun bakizu
-Bai.
-Xaldi karrua geonek ibiltzen genun noski. Kusten dia behintzat zea telebisiyun 'ta. Haitan tortzen zen. 'Ta krixton betekakin!
Juten zin frantsesak. 'Ta Irundik 'ta hoitatik asko. Hondarbitik 'ta denetik. Honea, hemen hasi zen dembuan.
-Han gutxiyo 'ro izango zuten.
-Hiru, hiru bat millako kupelak genittun sei bat. 'Ta eun 'ta erdiyan saltzen zin e!
-Bai e?
-Eun 'ta erdin.
-Ordun hmene jende pilla gaitza ibilliko zen atzea 'ta aurrea?
-Pilla gaitza. Hemen, soruan 'ta dena ixeita. Benga beak kartzen zuten zea 'ta saardua 'ta. Martxa berriz zaldi gaiñian 'ta.
Hiru, hiru 'ro lauko zeak, zaldi zeak zin. Bi zaldikuk bakarrak jenelin gehina. 'Ta hiru 'ro lau laun atzin. Taxixan bezela ibiltzen zin. Bai, bai,bai. Neonek izautu ttut hoik 'e.
-'Ta zea ibilliko zen txofer, beno txofer 'o.
-Bai, bai, bai. Tasista bat. Geldittu gabe ibiltzen zin.
-Harrek ez zun zea in berko, ez?
-Bridakin hua.
-Bestela...
-Zaldiyak ezin xuxen jun hua.
-Zaldiya zuzen joten bazen ongi, biño bestela...
-Hoixe! Hola