Berrikuntzak sartu dira, baina sagardoa betikoa da

Primary tabs

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:34:50 - 0:37:30 (2' 40'')
Laburpena Kupeletik kupelera bada ezberdintasuna; baina garbitasunak du eragina; ez zurak. Kupelak, gehienak, gaztainarekin egiten ziren. Urdaiari kalte egiten diona gazia da, eta hori ligak egiten du, horregatik kentzen da. Sagardo huts-hutsa garbia gelditzen da. Kontserbatzeko, bitaminak botatzen dira; bestela, beltzatu egiten da. Hor dago ezberdintasuna. Gainerakoan, sagardoa betikoa da.

Transkribapena

-Exijitzen.
-'Ta gaiñekun izaten al da, len esaten zen pues kupeletik kupelea difentziya zela 'ta kupela beak 'e saarran aiña ez biño bazula be importantziya. 'Ta gaur egun bai al da haimbeste?
-Bai.
-Bada?
-Hoi da garbitasunan zea dela. Olak ez yo gustoik ematen.
Hoi garbitasuna, ona eukitzen bazu denak igualtxo atetzen dia gustun. Biño garbitzen ez, askotan liga kendu beri hortan utzi 'ta usteldu 'ta krixton usaiya barrikak.
Hua ez zen, geo ezin da ean. Jarri itten da norbea biño, olak garbitasuna ber du ikarriya.
-Hoi importantia da garbitasuna ordun?
-Bai.
Zurezko zeak behintzat ikarriya ber dute. Eurrai sartu itten baizaiyo. Biño inoxidablia da oan gauza.
-Bai hoi erraxuo izango da.
-Errexo garbitzen, dena, bueno!
-Difentziya.
-Ikarriya!
-'Ta gaiñekun kupela beti egur bera izaten al da 'o?
-E?
-Kupelak ze eurrekin itten zin 'o?
-Gaztaiñakin gehina.
-Gaztaiñakin?
-Gaztaiñakin.
-'Ta geo garliak eta hoik denak 'ta 're bai?
-Bai, bai. Gaztaiña. Gehin, gehin, gehina gaztaiña. Hor doztenak 'e gehinak gaztaiñak dia.
-'Ta batzuk sate 'ute lengo sardua onuo 'ta oaingua ez dela haiñ ona 'ta. Zuk ze zea zu horren gaiñin?
-Oanguak hoixe du, liga kendu itten yogu 'ta itten da gazi zea hoi estamotx(?) bat bezela agrr.
Zeak, sarduk asko itten du. Ddio estamotx bat ez dait. Dena hoixe da gaziya! Gaziya zeak itten du ligak. 'Ta horrek izortzen du. Gazittu.
Hoi oan itten da hoi dena kendu. Itten da sardua huts-hutsa, garbi-garbiya geldittu kupelin. Hua kontserbatzen zu, 'ta ez beltzatzeko botzen zaiyo bitaminak.
Ez beltzatzeko. Usteldu itten baita sardua. Zuk utzi erekita hemengo sardua, hoi ez bazaiyo botzen, bitamina hoiyek ez bazaiyo botzen itten da beltzatu. Hoixe du difentziya. Bitamina bota ber.
-Gaiñekun berdiña da len bezela?
-Dena, dena berdiña, dena berdiña, dena berdiña.
-Hoi du difentziya. 'Ta noiz, len gehiyo eango zen oan biño?