Aldaketak banaketan

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:33:20 - 0:34:50 (1' 30'')
Laburpena Lehen ez zen botilaratzen. Jendea etortzen zen bila eta garliarekin eraman edo bertan edaten zuen. Tabernariak sagardotegira etorri eta zein kupeletatik botilaratu aukeratzen zuten.

Transkribapena

-'Ta kambitu dena ordun da emboteillatzia 'ta ze len ez zen itten? Len jendia tortzen zen bea billa, sarduan billa.
-Bai, bai.
-Hoi da.
-Denak sardun likidun billa. Garliakin eaman. 'Ta oan berriz dena emboteillatuta saldu.
-'Ta taberneta 'ta nola eamaten zen? 'O tabernin saltzen zen sardua?
-Baai. Tabernetan bai. Emboteillatua. Biño eamaten zuten: "Nik kupel hau ber dit". Kupela ona 'ta bakizu soziedadeta 'ta joten da hobena, patzen dute.
'Ta dena, kupel hau dena netzat. Kusten. Oaiñ ez. Oaiñ.
-Atetzen dena.
-Dena, kupelan. Denak igualtxuk atetzen dia oan.
Bakizu, denak iualtsuk itten ttugu.
-A karo, 'ta ordun saten zuten kupel hau, kupela eosten zuten, "Kupel hau netzako" eta ordun zuek itten zenuten embotellatu 'ta hairi dena bat.
-Hoi da, hoi da. Biño beak itten zun aukera.
-Bai, beak aukeratzen zuten bai. Soziedadik eta baita sardo asko saltzen zuten tokikuk 'e bai e.
Bai. Jo gaiñea, asko, bueno oain berriro arte hola aittu ga, biño ez, oaiñ ez, ya.
-Oaiñ ya ez.
-Ya ez.
-Ya kambitu da dena 'ta. Tabernaiya beak 'e kartzen yotena 'ta.
-Kartzen yona bai.