Sagardotegiak, oraingo tabernak bezalakoak

Primary tabs

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:17:50 - 0:19:20 (1' 30'')
Laburpena Sagardoa basoka saltzen zen. Jendea meriendarekin etortzen zen sagardotegira bertara, eta han txotxetik basokaka edaten zuten. Zelaia dena betea egoten zen jendez, denak eserita jarrita patxadan. Horixe zen garai hartako ohitura.

Transkribapena

- (...) attonak, beno, ne attan attak.
- Birian dembo pilla erra pasten zen, e?
- Bai.
- Oain tita.
- Oiñez, bakizu. Idiyakin Hondarribira. 'Ta hemeretzi biaje urte 'atin.
- 'Ta nolatan han kupeltegiya? Hemen tokiyik ez zelako?
- Hemen 'e baigenun. Hemen 'e bagenun, ttikiya. Ttikiya, kupel ttikiyak, bakizu. Itxi hoiy bakarra zen 'ta. Hemen 'e bai, bat 'e euki genun bai, itxi hontan 'e. Bai.
- 'Ta kupelak ya zer zin, saardua bea bertan eukitzeko. Behiñ inta saardua bertan eukitzeko. Karo.
- Saltzeko. Geo basoka saltzen zen. Guk saldu itten genun.
- Karo.
- Han 'e bai, Hondarribiyan 'e saltzen jartzen zen. 'Ta urte guziyan eoten zen saardua, biño basoka.
- Basoka zen. 'Ta pitxarrik 'o ez zen itten?
- Jarrua bai, jarrukin 'ta asko, denak eskatzen zun bezela. Juten zen pues, beriakin 'ta tortzen zen jendia 'ta bertan ematen geniyon. 'Ta zalaiyak denak betiak exeita jarrita aitzen zen udaan bai, jendia. Ez baizen ordun... Besteik ez zen.
- 'Ta norbatt aitze al zen soiñu jotzen 'o?
- E?
- Soiñu jotzen 'o aitzen zen?
- Ez, ez, ez. Ez, ez. Ne bistan, behintzat. Zean ez. Lenotik ez dakit, biño hoiy ez dute sekula attatu.